Zinea ETB1-era itzuli da.

Sortzailea FHarlock, 2007ko Martxoaren 25a, 15:25:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Beno, badiduri Itsasoaren urdina bukatu zaiela ETB-koei, eta igandetan berriz gatoz filmeekin. Gaur igandea martxoak 25, zine klasiko bikaina, Hurkamendiko hamabiak (Doce del patibulo). Dvd-ean sekulako bertsio dago, norbaitek grabatuko al du audioa?

orionatk

nik hartuko dut audioa, eta bideoa ere badaezpada.

Arsenicum


Pelikula ona da, bai. Niri asko gustatzen zait. Euskeraz ez dut ikusi, ia zelango doblajea daukan.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Pelikularen hasiera ikusten hasi naiz eta ea bertsio originalean ere emititzen ari diren ikusterakoan zer aurkituko eta dualean emititzen ari direla, baina euskera-gaztelera :blink. Ea etb2an ere gazteleraz gain euskeraz ere emititzen hasten diren.

FHarlock

AipatuPelikularen hasiera ikusten hasi naiz eta ea bertsio originalean ere emititzen ari diren ikusterakoan zer aurkituko eta dualean emititzen ari direla, baina euskera-gaztelera . Ea etb2an ere gazteleraz gain euskeraz ere emititzen hasten diren.
Hau da akabosea.Euskera bermatu beharrean, erdera bermatzen dute. Mundua azpikoz behera :no.

Joder... ETB berriz kabroikadak egiten, formatua guztiz mutilatua :brickwall :brickwall :brickwall

Erraz antzeman daiteke alboetara kristonen mozketa egin diotela irudiari.

Kopia, zaharra gainera, koloreak indarra galdu dute, eta ampliazio erraz nabari da.

A tomar por culo pelikularen fotografi osoa.

Ez ikusi horrela pelikula. Egingo dugu muntairen bat dvd errestauratuko irudiarekin. Horrela ezin ikusi da.

Eta rematerako, erderazko kopia bat da, kredituak erderaz idatzirik daudela...  :beer Non kristotik atera ote dute honelako kopia bat... joder, film on bat emango, eta penagarriago ezin zuten egin.

Agian kopia espainiarra delako ematen dute erderaz ere, VO-aren tokian, jatorriz erdal bikoizketa sartu ziotelako. VO jarri nahi, eta erdera ematen ari dira. Ez da erdera bermatzen dabiltzala, erruz erdera jarri dutela zinta nola dagoen gogoan ez zutelako.

Hona hemen, nola ikusi beharko litzatekeen:



FHarlock

Okerrago egin zatekeen emisio hau?

Zail badiduri ere, ETB gainditu du bere marka, pelikula hau emana bai zuen lehendik bertsio original euskeraz azpititulatuan, eta beraz, ongi prestatu izan bazuten materiala, posible zuten TDT-ren bidez bertsio hau eskaintzea. VOS eskaini beharrean, erdera eskaini zuten bitartean.

Non dute koxka, zinta desberdinetan dagoela materiala, eta ez dute lanik egiten materiala behar bezala antolatzeko.

Errepikatuko naiz, baina esan beharko berriro, ETB da orain euskeraren zabalkuntzarako eta normalizaziorako etsairik okerrena.

Aju

'Zinea ETB1-era itzuli da eta segituan joan da'. Goiko irudiak ikusita, nola egon daiteke zinta horren deterioratuta...

Galdera bat, erreposizio baterako eskubideak berriro erosten dituzunean, kateak ez dauka eskubiderik master berria eskatzeko??

FHarlock

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Apirilaren 03a, 13:28:48
'Zinea ETB1-era itzuli da eta segituan joan da'. Goiko irudiak ikusita, nola egon daiteke zinta horren deterioratuta...
ETB-ek erabilitako kopia, belaunaldi batzuk baditu Hollywood-en gordetzen diren jatorrizkoarekin.

Hori beti gertatzen zen digitalaren aurretik, ezin material originala masakratu erabilpen eta erabilpenekin, kopien kopiekin lan egiten zen, pausu bakoitzari belaunaldi deritzo.

Gainera, telezinatu zen kopia, pare bat belaunaldi extra ditu, kredituak itzuliak bai ditu. Honek interpositibo eta negatibo berriak eskatzen ditu laborategian. Belaunaldi gehio hortaz.

Telezinatu zenean, zinetik betacam formatura pasatzea, kristoren sarraskia egin zioten, irudia moztu, ampliazio kaltegarria sartu, hortik arazo larrienetako batzuk. Gehitu garai hartako betacama ez dela gaur egungoa bezain ona, izan dituen erabilpenak. Eta gehi dezagun master hori banatzaileak gorde duela, TVE-ri kopia eginez, nondik ETB-rako kopia egin zen. 10 edo 12 belaunaldi gutxienez, eta jakin behar hurrengo belaunaldia baino lehen zer egin zitzaion bakoitzari.

Jakin behar ea mozketa hori telezinadoan egin, edo betacam formatutik egin bazen, azkeneko moduan eginda, beste belaunaldi bat, gainera, ampliazioa erresoluzio gehio gordetzen ez duen formatu batetik.

Gehi dezagun, bikoizketa, kopia analogikoaren duplikazio dakarrela, beste belaunaldi bat, eta ikusi beharko garaiko bikoizketa errekurtsoak, gaur egun prozesuan irudiak ez du sufritzen, baina garai haietan ez nago ain zihur.

Erabilpen bakoitzak, galera bat dakar ere.

Denborak, magnetazio galera ere badakar, eta garai hartako zintak ez dira gaur egungokoak bezalakoak. Jakin behar ere, erabilitako Betacam irakurgailuen egoera. Aparatu bakoitzak irakurketa ordulari bat du, kabezalak aldatu beharrekoa, garestiak hauek, beteko ote zuten aldaketa agindua?

Digitala izan da, benetako salbaketa bat, master digitaletik irtenda, ia ez dago galerarik gauzak ongi eginda, gainera master digital hauek orain ez dira telezinatzen, eskaneatzen, prozeduraren kalitatea obetuz, telezinadoan makinaren, optikaren eta lanparen egoerak kalteak sortzen zituen. Master digital hauek goi erresoluzioan ateratzen dira, prozedura automatiko programak erraz kentzen dituzte honaketa tipikoenak.

Master digitalen eta telebistako masterren artean, kalitate desberdinatasuna beti izango da itzela, belaunaldi eta kondizio teknikoak direla eta. Berez hasierako dvd-en eta oraingokoen artean desberdintasunak nabari daitezke, telebistakoenak ba imagina.

Behin hontza hitzegin eta www.zonadvd.com-eko konparatibak ekarri nituen ikus zenezaten. Ba telebistakoena, hori baino okerrago izan daiteke.

Lehen ezin zen obeto, orain ezin da okerrago.







Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Apirilaren 03a, 13:28:48
Galdera bat, erreposizio baterako eskubideak berriro erosten dituzunean, kateak ez dauka eskubiderik master berria eskatzeko??



Negoziatzen denaren arabera, baina normalean, bi ordainketa kontzeptu dira, bata, eskubideak, bestea materiala. Eskubideak materiala eskatzeko eskubidea ematen dizu, baina ordaindu nahi behar dena. Bestetik, ordaindu beharrekoa, baina ez banatzailari, itzulpenaren eta bikoizketaren egile eskubideak. ETB azkeneko hau egiten duen ez daukat batere argi, izan dira istiluak euskal serie eta filmetakoekin duela urte batzu errepikatzen zirenean ordaintzen ez zela eta.

ETB, erabili duen guztiaren kopia gorde beharko luke, istripuz ezer borratu ez badu. Bere garaian material horiengatik ordaindu zuen, eta ez dira botatzekoak.

Bere garaian, Betacam analogikoan. Betacam hauek, VHS-eak pairatzen zituen galerak zituen denborarekiko, ez era ain bortitzean, baina gogoan eduki material hauek 15 urte edo gehio dituztela, eta beste master baten kopia zirela, belaunaldi piloa erdia zutelarik, beraz ez master oberenak, eta hasierako garaian ea nolakoak eskeintzen zizkioten jakin beharko.

ETB, digitalizatzen hasi zen, material zaharrenetik hasita, behintzat, okerrago joan ez zedin.

Erabilitako digital formatua, telebista gehienak bezala, Betacam digitala da. Aparatu hauek kristoren garestiak dira, ETB-tik kanpo, euskalherri mailan, enpresa profesionaletan, 20 aparatu badira, gehiegi dira. Betacam erreproduktore grabadore batek, erraz milloi bat pezta kosta ditzake, ona izanda, bitara heltzea erraz da. Nik ez dakizkit prezio zehatzik baina horren inguruan dabiltzala uste dut. Amortizatzeko, Betacam digital batetik Betacan arruntera pasatzea, 15.000 peseta kobratzen direla uste dut. Eta hori merke deritzot.

Nondik dator arazoa, 15 urteko kalteak pairatu dituzten materialak dira, galdutakoa galduta dute. Gainera, duela 15 urteko betacam zintak ez dira gaur bezain onak, lehenago okertzen ziren. Beraz material hauen egoera ez da behar bezalakoa, gehitu, ea nola zegoen materiala bere erosketa momentuan. Hurkamendiko 12ak, arazoetako bat, formatu amputazioa, definizio falta eta, ETB-ri eman zioten materiala sortzeko moduan du kausa, gero, gerokoak pasa zaizkiolarik.

Hurrengo arazoa, Betacam-ak dituen limitazio teknikoak, bereziki aipagarria da, 4 audio kate bakarrik onartzen dituela, eta kate bakoitza mono dela, erabilena ohikoena, 2 kate stereo dira, bi bikoizturako, bi bikoizteko audioarekin edo audio originalarekin. Gure kasu konkretuan, zehaztu behar dugu, ez duela azpitituloentzako tokirik, ez teletextoz doazenak. Hauek beste aparatu batek jartzen ditu, kodifikatu zaion kode denborekin.

Beraz, ETB-ek bikoiztu zituen eta VOS eman zituen filmak, zinta desberdinak dira, batak irudian erreta dituelarik azpitituloak. Dudatan nago, antolatu badiren zinta berdinean bi bikoizketak edukitzeko, horrela gertatu zen Hurkamendiko hamabiekin, baina beste kasuetan, gehiengoetan, euskerazko bikoizketa eta erderazkoa zinta desberdinetan egotea ia zihurra da.

ETB, ikusten denez, eskubideak berritu, eta material zaharra erabiltzen du. Bi arrazoi daude, batetik, material berriak ordaintzea, ez dut berriz adierazi behar ETB duen xurreria, bereziki euskerazko emisionetzako eta bestetik, material berri hori prestatu behar dutela ondoren ez datorrelako prestatua, zeren eta, euskerazko bikoizketak, ETB-renak dira salbuespen gutxi batzuekin, beraz, banatzaileak ezin eman ditzake material berriak euskeraturik, ETB izan behar du material berrietan bikoizketa ezartzen duena, sinkronizatu alegia.

Gainera, VOS-ekoak, jakin behar ea sortzeko artxibo informatikoak gorde ziren edo ez, eta horren arabera, transkipzio berriak egin, edo bideoi optiko errekonozimenduko programa batez hauek atera.

Zein da konponbidea. Lehenengokoa egin da, digitalizatzea, materiala okerrago joko ez duela zihurtatzen da, eta biltegiak informatizatzen dira, materiala konprobatuz badela eta inbentarioa eguneratzen da. Inbentario horrek, materialaren egoera eduki beharko luke, materiala berriztatu behar den edo ez. Azkeneko hau, ez dut uste egin denik, konfidantza itsua edukiko dute materiala ongi dagoela, eta aintzinako praktika okerrak ahazturik dituz, baina materiala oker darraiki.

Bestetik, ETB badiduri horretan dela, eta ez nago zihur ETB-ren Bilborako mudantzarekin erlazionatzen den, serbitzaile digital batekin lan egitea, hor zinta desberdinak bateratzen dituen artxibo birtual tenporalak gara daitezke emititzeko gauzak behar bezala, TimeCode-rekin sinkronizatuz, materiala konprobatu bada.

Serbitzaile hau, ez da, dirudienez, hoprretarako, baizik albistegiek artxibo irudiak lanerako modu obeagoan eduki ditzaten. Irudi artxiboarena, beste gai oso korapilatsua da gestiorako.

Gauza argi dago, edo ka?a ematen diegu, edo bere axolagabekerian jarraituko dute.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Apirilaren 03a, 13:28:48

Galdera bat, erreposizio baterako eskubideak berriro erosten dituzunean, kateak ez dauka eskubiderik master berria eskatzeko??

Niri ez zait argi geratu. Orduan bai, ala ez?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 03a, 22:33:19
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Apirilaren 03a, 13:28:48

Galdera bat, erreposizio baterako eskubideak berriro erosten dituzunean, kateak ez dauka eskubiderik master berria eskatzeko??
Niri ez zait argi geratu. Orduan bai, ala ez?

Saia dezagun modu laburtuan, gehinetan eskubideen berrerosketa duzuna emititzeko eskubidea ematen dizu eta material berria eskatzearena, baina material hau nahi izanda, aparte ordaindu behar da gehienetan, ez doa eskubideekin batera. Lortzen duzun masterra, banatzaileak euskera bikoizketa ez duenek, baizik ETB bera, irudi master berri bat da bakarrik, VO eta zihurrenez erderazko bikoizketa master berri bat, beraz, master berria lor dezake ETB gehienetan, baina gero duen euskerazko audioa (eta azpitituloak dituen gutxiak) irudi master berriari egokitu behar dio.

Azalpen teknikoak eman ditut, batetik zergatik irudia ain gaizki dagoen, eta bertan ETB-ek ez duela erru berezirik hondatu izanaz gertatu beharrekoa eta kate guztiei gertatutakoa da, hori azaldu nahi nuen. Hori bai, ETB da erreudun master berri behar bezalako bat orain ez edukitzearena.

Beste azalpen teknikoa, lortuko zukeen masterra zein egoeratan dagoen, eta nola gainditu behar duten orain darabilten sistema digitalaren limitazioak eta orain arteko antolakuntzak nola eragiten duen master berriei. TVE, Tele5, Antena3, Cuatro, Sexta... eta beste gaztelerako kateek, zuzenean jaso ohi dituzte master emisiorako zuzenean erabilgarriak, euskerarekin material berria ETB berak moldatu edo moldaketa besta enpresa bati.

Esan behar da, ETB euskeraz emititzeko aukeratutako tituloak, zihurrenez gaztelerako bikoizketa eskubideak erosten dituela (integratuta sartuko dituzte) eta gaztelerako materiala ere beharturik jaso, erabili ez behar badu ere, espainian lan egiten den ohiturak gaztelera zuzenduak bai dira, eta 4 kate dira gaztelera ez darabilenetak, (Katalana, ETB, galiziarra, Balentziarra), eta kate lokalek hauei eskatuta, banatzaileek ez dute zuzeneko kontaktua beste hizkuntzekiko.

Kate autonomikoak beti egon dira hizkuntz lokalak erabiltzeagaitik puteatuak, kate lokalak, katalanak bere autonomikoa dute lagun, eta euskerakoak, gutxi izan dira euskera erabiltzeko egoera eta nahia izan dutenak, erabilitako tituloak (haur programazioan bakarrik), eskuko behatzekin soberan ditugu.

Beti ere, kasu bakoitza kasu bakoitza da, imagina noraino izan daitekeen gai hau aldrebesa, diotenez, Sherlock Holmesen, Miyazakirena, irudi master berria erosi zuen banatzaileak, dvd eskubideekin egiteko zain omen dago behar bezala editatzeko.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Pena bat.

PD: aste santuan, libre dudala, hurkamendiko hamabien audioa igoko dut.

FHarlock

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 03a, 23:52:15

Modu laburtuan beraz, Ez. :book
Baietz ba, material berria ordaintzakotan eta bikoizketak material honi sinkronizatzen bazaizkio.

Arsenicum


ETB1en astean bitan dabilz pelikulak emoten. Asteazkenetan 23ak inguruen, kale erreportaien ostean. Eta domeketan wazemank eta gero. Uste dot domeketan euskal zinea emititzen dala. Asteazkenetakoan ez nau ziur.

gaurkoa behintzat grabatuko dot. ta saiatuko naz besteekaz bebai.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.