DIVX STAGE6, Youtube txikia geratzen bazaizu....

Sortzailea Taichisan, 2007ko Irailaren 01a, 17:01:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa Euskal-Encodings zaleok, gaur berri oso ona dakarkizuet^^-
Nire bikoizketako "Anaia" erakutxi dit limiterik gabeko bideo online igoera/deskargako webgune berri bat, STAGE6 deritzona.

Nire ideia da One piece horra igotzea, giga beteko limitea bait du ta gainera nahiz ta online izan DIVXa bezala da, dualean igo daitezke bideoak ta guzti, asike badakizue...

Laster esango dizuet neure kontu berriaren LINKa ,han igoko bait ditut bideo guztiak hemendik aurrera.

P.D:kalitatea ,bideo originalak duen kalitatea da.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Ezagutzen dut, baina nik Yendit bitartez ikusten nituen bidoak eta orain kendu egin dute. Baina oso ondo dago, hori bai online ikusteko sekulako banda-zabalera behar duzu. Onena, zuk esandakoa, bideoak jeitsi ditzakezula.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Aste bat inguru daroat DIVX6an erregistratuta. Nitzako oso web interesgarria da. Askotan esku pilotako txapelketa osoa igon dot emulera eta partidu txarrak ez dira inoz iturri nahikogaz mantentzen. Retegi II-Titin III inongo arazo barik baie badauz batzuk ezinezkoa dala ta behin ta berriz igoten ibiltea ezetarako bez apur bet desesperagarria da.

DIVX Stage 6an Kanal bat sortu dot Euskal-Encodings izenekoa. Apurke apurke horra igoten joango naz esku pilotako partiduak. Holan gitxienez hor mantenduko direz txarrak be.

http://stage6.divx.com/Euskal-Encodings

Hau da linka.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.