Barriola ala Titin?

Sortzailea Arsenicum, 2007ko Abenduaren 01a, 00:08:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum


Nik Barriolak irabaziko deuela dinot. 22-21.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Titin

Hainbeste izorratu dost, 4retatik txarrena bentajaz izango bazan moduan hartzearren, asike hoba dau irabazi...

getxoztarra


darko

Titinek baino gehiago ez du inork merezi. Urte horiekin eta ematen dioten egurrarekin (100 partida daramatza aurten) onenen artean segitzen du.

Hala ere, Barriolak irabaziko du XD. Aupa Abel! Aimar harroputz horrek ez du irabaziko behintzat eta...
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

barraplaust

Nik uste Barriolak irabaziko duela, baina egia esan ez zait gehiegi axola. Lehen anti-Titin samarra nitzen baina garbi dago sekulako meritua duela eta pena litzateke batere irabazi gabe erretiratzea.
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 01a, 14:19:54
Aimar harroputz horrek ez du irabaziko behintzat eta...
Zeatio esatezu ba Aimar harroputzea dala? :whistling
Soilik herriak salba dezake herria.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 01a, 14:19:54
Titinek baino gehiago ez du inork merezi. Urte horiekin eta ematen dioten egurrarekin (100 partida daramatza aurten) onenen artean segitzen du.

Hala ere, Barriolak irabaziko du XD. Aupa Abel! Aimar harroputz horrek ez du irabaziko behintzat eta...


Zelango perlak hemen  :xD

Ba nire ustez Barriolak giau merezi deu Titinek baino. Hau Titinen hirugarren finala izengo da Lau Terdien. Ta ondino ez deu bat bez irabazi. Baie Barriolak 7 final honegaz (banaka), ta bi baino ez deituz irabazi. Hau hirugarrena izengo da. Enpresak be ez deu bape ondo tratatu. 2001an Lau Terdikoa irabazi ta binakakoan sartu bez, pasadan urtean finalera heldu ta binakakoan sartu bez, gero kontratua "a la baja" ta hiru urterako sinatzea gure...

100 Partida urtean asko egon direz jolastu deurienak. Barasaluze IV "El ganapartidos" Berrizekoa adibidez. Hori oin artekari moduen dabil. Besteren bat be badau 1300 edo jolastu zeuena, dala gitxi omenaldi bat in jakon gipuzkoan.

Ta Aimarrena... niretzako harroputz askoz handiauak dauz. Patxi Ruiz N1, Irujo...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Arsenicum, nik ez dut esaten inondik inora Barriolak merezi ez duenik. Baina onartuko duzu oso gutxik lortzen dutela hainbeste eta hainbeste (askotan bi egunetik behin) jokatu eta urte osoan maila ona ematea eta gainera finaletara iristea, eta 39 urterekin ia inork ez. Biek merezi dute bihar irabaztea.

Aipamenaren egilea: barraplaust  Noiz: 2007ko Abenduaren 01a, 14:41:40Zeatio esatezu ba Aimar harroputzea dala? :whistling

Halaxe dalako! Telebixon antzemate zaio, ta aurrez aurre askoz geio. Pelotari ona dudik gabe, ba?o Gonzalezek esan zizkion denak egik...
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

barraplaust

Azkenean Titinek irabazi, eta nola gainera!  :aznn Barriola hil ala bizi aritu den bezala pixka bat lehenago hasi izan balitz ziur irabaziko zuela.
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 01a, 19:18:42
Aipamenaren egilea: barraplaust  Noiz: 2007ko Abenduaren 01a, 14:41:40Zeatio esatezu ba Aimar harroputzea dala? :whistling

Halaxe dalako! Telebixon antzemate zaio, ta aurrez aurre askoz geio. Pelotari ona dudik gabe, ba?o Gonzalezek esan zizkion denak egik...
Eztakit, eztakit... Egie dana da Goizuetan kriston mania diela esaten dala, ta be anaiei ez omen die halako ezer!  :lol
Soilik herriak salba dezake herria.