Dragoi bola "La noche de..." saioan

Sortzailea Ronbin, 2009ko Ekainaren 02a, 20:01:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ronbin

Lagun batek bideo hau pasa dit gaur. Grazia egin dit nola Antena3-en kontra hitzegiten duten, seriea etbk baino gehiago zentsuratu zuelako. Baina grazia gehiago egin dit adibide moduan beraiek emititu ez zuten eszena bat atera dutenean! Gainera eszena hori internetetik jaitsi dute, katalanez subtitulatuta baitago!

shanks_op

oso ona jeje
zentsura madarikatua  :smiley_1140:
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

nKo45

jijijijiji oso ona, ETB-ko auek eztare oso ondo burutik, sikiera beraiek zentsuratu gabeko zatiak jarriko balituzkete tira, ba?o ez....
ta beste kateei eginiko kritikak ere...
::Vudu ::Vudu tooopeeee
GiBi Racing

jonnydbz

Hau lotsa!! Atal hori ez dago euskaraz azpititulatua?? aiaiaiiiiiiiiiiiii
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

"Sabian que en Dragoi Bola muere un personaje jugando a la ruleta rusa?", Bai, euskeraz ikustea nahikoa da...

Gehien zentsuratutako atal hori DBZko 80.a da, eta ez dira 13 minutu, 15 baizik, eta horrela heldu zen frantziatik, beraz ez da hemengo inoren errua :silba: Freezerrek Krilini adarra sartzen dionagatik dabil hizketan. Eta Antena3en egin zen zentsura ez zen hainbesterakoa izan XD Hori da egurra emateko gogoa XD Baina ondo

jonnydbz

Videl eta Spopovitchen arteko borroka ez zen gehien moztu zutena?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Keba, nik montatu ditudan guztien artean motzena 80a zela gogoratzen dut.

jonnydbz

Begira ibili naiz eta irakurri dudanez diodan atala zuzenean ez zuten emititu :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Barbadil

Kupel txarretik...
ardo onik ez.

baronluigi

#9
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Ekainaren 02a, 20:01:07
Lagun batek bideo hau pasa dit gaur. Grazia egin dit nola Antena3-en kontra hitzegiten duten, seriea etbk baino gehiago zentsuratu zuelako. Baina grazia gehiago egin dit adibide moduan beraiek emititu ez zuten eszena bat atera dutenean! Gainera eszena hori internetetik jaitsi dute, katalanez subtitulatuta baitago!

Ez da harritzekoa, ETB-ren bertsioko zentsura Frantziatik erositako paketeetan jadanik jarrita zetorrelako. Antena 3-k bigarren pasada bat egin zion, oraindik eta gauza gehiago kenduz.

Antena 3 gauza hauek zentsuratu zituen, frantziar zentsuraz aparte.

1: Gokuk, Chichi lasaitzekotan, honi bizkarrean kolpe maitakor bat ematen dionean. Tamalez, gokuk ez du bere inderra kontrolatzen eta Chichik etxea zeharkatu eta zuhaitz baten kontra jota geratzen da. Antena 3-k eszena hau kendu zuen, Emakumeen aurkako bortizkeria sustatzen omen zuelako.

2: Buu-ren sagan, Bulma eta besteak dragoi bolen bila ari direla, untziak matxura bat jasan eta lurrera erortzen da. Kolpearen erruz, denak ankaz gora geratzen dira untziaren barruan, eta kasualitatez, Mutenroshi Hamazortzi zenbakiaren titien gainean erorita geratzen da. Honek momentua aprobetxatu eta titiak ukitzen hasten da, 18 haserraraziz. Kuriosua da, La noche de-k pasarte hau zentsuratuta bezela azaltzen du bere erreportaian (fijatzen bazarate, erreportaiko bideoa kataluineraz dago. Baina pasarte hau EUSKERAZ BIKOIZTU ZEN. Hemen daukazue hori frogatzen duen bideoa..

http://www.youtube.com/watch?v=z8FmhOoa_mI

3: Buu-ren sagan baita. Trunks radararen bila joaten da bere etxera, baina ez du aurkitzen. Geroxeago, radarra untziaren barruan dagoela konturatzen da bulma, baina tamalez ez dauka trunks-i hori jakinarazteko modurik. Videl-ek bere mugikorra uzten dio orduan, momentua salbatuz. Mutenroshik, orduan, momentua aprobetxatuz titi bat ukitzen dio, eta ondorioz neskatilaren zaplasteko bat jasotzen du. Antena 3-k hori ere kendu egin zuen xD.

PD: Egia da, erdarako bertsioan Videl-ek jasaten duen jipoia zentsuratu egin zuten pasarte batzuetan, baina euskaldunean nik dakidanez ez. Hemengo bertsioan ez dut inongo audio aldaketarik notatzen behintzat.(euskaratik japonierara esan nahi dut. Zentsura dagoenean jatorrizko audioa azpitituluekin jartzen da normalean (Euskal-encodings-en bertsioaz hari naiz, ez ETB-koaz)



PD2: Nere ustez ANTENA 3-ek merezita dauzka kritika guztiak, bera izan baizen bigarren mozketa saio bat egin zuen kate bakarra. Kataluinan, Balentzian eta Galizian ez zuten horrelakorik egin. Erdarazko bertsioan bakarrik. Gainera, erdarazko bertsioak 5 urteko geldialdi bat izan zuen, Canal Sur-ek bere programaziotik kendu baizuen 1993-an, guraso taldeek sortutako presioaren erruz. Bikoizketa geldituta geratu zen 167-garren ataletik aurrera, eta ez zen berriro hasi 1998-rarte. Gokuk horregatik dauka ahots desberdina 168-garren ataletik aurrera.

PD3: Bide batez, errusiar erruletaren pasartea Selectaren DVD bertsioetarako bikoiztu zen. Hau da, La noche de-n azaltzen den pasarte hori ez dago 1993-an bikoiztuta, horain dela gutxi baizik. Kontua zera da. Selecta DVD horiek euskarazko audioa baldin badaukate...zentsuratutako atalak bikoiztuta al daude?

Aju

Selectakoek zentsura bikoiztu zuten kontu hori bola bat da, hizkuntza guztiengatik diot, gaztelera barne.

Esan behar dut baita ere, Cell robotak xurgatzen dabilen ataletan euskerazko bikoizketak "zentsura" arraroak dauzkala, eta hutsuneok dituen audio bakarra da.

-Satan Txiki eta C17 burrukan daudela Cell iristen den atalean, azken 2-3 minutuak falta dira.
-Cell C18 xurgatzen dagoela, Krilin gelditzen saiatzen da, eta airean dagoela zati bat falta da, gauza oso arraroa da, une honetan ez dakit nola montatu nuen zati hori.
-Cell perfektu bihurtzen dagoela, Trunksek paja mental arraro bat izaten du, denak hilda daudela edo, eta garrasi egiten du. Selectako DVDetan beste bikoizketa bateko garrasia jarri dute, ez dakit katalana edo galiziera den, ta Gohanen bikoizlearen aire bat dauka.

Ikusten duzuenez, hor ez dago zentsurarik egiteko arrazoirik, eta ez dakit zergatik, euskerazko bikoizketan bakarrik falta diren zatiak dira.


Videl eta Spopovichen atalean ia ziur nago euskerazko audioan ez dagoela zentsurarik, edo ez behintzat  pertsonaiek hitz egiten dutenean, hori ziur-ziurra da ze bestela gogoratu egingo nintzen azpitituluak sartu beharko nituelako.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Ekainaren 02a, 22:18:53
Videl eta Spopovitchen arteko borroka ez zen gehien moztu zutena?
Hau esan nuenean A3gatik nioen. La noche de-n ematen du euskarazko bikoizketak zentsurarik ez duela xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Beno, baina erdarazko bertsioaren zentsuraz ezingo ginateke kexatu amerikarrarekin konparatuko bagenu...hainbestekoa da hango bertsioak jasatako zentsura hango bertsioko atalen kopurua gutxiagokoa dela. Hau da, hemengo 176-garren atala ez da amerikarren 176a xD

Aju

#13
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 16:18:25
Beno, baina erdarazko bertsioaren zentsuraz ezingo ginateke kexatu amerikarrarekin konparatuko bagenu...hainbestekoa da hango bertsioak jasatako zentsura hango bertsioko atalen kopurua gutxiagokoa dela. Hau da, hemengo 176-garren atala ez da amerikarren 176a xD
15 atal gutxiago dira, baina ez da biolentzia zentsuragatik. DBZ hasieran relleno asko dago, eta atal osoak moztu zituzten. Inoiz irakurri izan dut DBZ VHSan (edo DVD, ez dakit zer zegoen garai hartan) saltzen zela, eta relleno hori bezeroei ordainarazteak kalte egingo ziela pentsatu zutela (hain hasieratik rellenoko atal mierdekin hasita...). Ez dakit egia izango den.

Ez naiz gogoratzen zehazki zeintzuk falta diren, baina ikus dezazuen ez zela biolentziagatik, adibidez badakit Goku Super Saiya 80 atalean bihurtzen zela ameriketan, eta originalean 95ean, eta azken atala han 276a izan zela eta originalean 291. Tartea beti da berdina, nahiz eta euren 80. ataletik aurrera ere zentsura mordoa egon.

EDIT: Ideia bat egiteko

Orain ateratzen ari diren reedizioa (hau da, originala, inongo atalik ezabatu gabe)
01. The New Threat
02. Reunions
03. Unlikely Alliance
04. Piccolo's Plan
05. Gohan's Rage
06. No Time Like the Present
07. Day 1
08. Gohan Goes Bananas!
09. The Strangest Robot
10. A New Friend
11. Terror on Arlia
12. Global Training
13. Journey to Hell
14. Princess Snake
15. Dueling Piccolos
16. Plight of the Children
17. Pendulum Room Peril
18. The End of Snake Way
19. Defying Gravity
20. Goku's Ancestors
21. Counting Down
22. The Darkest Day
23. Saibamen Attack
24. The Power of Nappa
25. Sacrifice
26. Nappa's Rampage
27. Nimbus Speed
28. Goku's Arrival
29. Lesson Number One
30. Goku vs. Vegeta

Edizio zaharra (atalak moztuta)
01. The Arrival of Radditz
02. The Worlds Strongest Team
03. Gohan's Hidden Powers
04. Goku's Unusual Journey
05. Gohan's Metamorphosis
06. Gohan makes a Friend
07. Trouble on Arlia
08. Home for Infinite Losers
09. Princess Snake's Hospitality
10. Escape from Piccolo
11. Showdown in the Past
12. The End of Snake Way
13. A Fight Against Gravity... Catch Bubbles!
14. The Legend of the Saiyans
15. A Black Day for the Planet Earth
16. The Battle Begins... Goku where are you?
17. The Siabamen Attack
18. Nappa... The Invincible?
19. Tien goes all out!
20. Time's Up!
21. The Return of Goku
22. Goku Strikes Back!
23. Goku vs. Vegeta... A Saiyan Duel
24. Vegeta... Saiyan Style
25. Stop Vegeta Now!!
26. Battle's End


Tituluen arabera ikus dezakezuenez, atal osoak dira falta direnak. Edizio zaharrean infernuko atala falta da adibidez, eta Vegeta eta Nappa planeta hartan kartzelara doazen atala mantendu zen, moztutako edizioan 7a delarik, eta originalean 11, hau da, 4 ataleko tartea. Moztutako edizioan 17a dena, originalean 23a da, 6ko tartea. Suposatzen dut espaziuntziko umeen eta Namek faltsuaren atalak ere kenduko zirela. Ziur dakidana da ya Ginew-ren ataletan 15eko tartea dagoela.