Beste batek hasitako gai bat aldatzea, edo berria sortzea?

Sortzailea gorri, 2009ko Urtarrilaren 17a, 17:47:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

gorri

Aupa, Heroiak seriearen bigarren denboraldia ripeatu dut DVDtik, lehenago lehenengo denboraldiarekin egin zenuten ezaugarriekin (euskara, katalana eta ingelesa, XVid, 720x408...) eta forora igo nahiko nituzke. Baina Heroiak foroan jada badago gai bat bigarren denboraldiarena, Akerbeltz-ek sortuta, lehen hiru atalen euskarazko azpitituluen estekekin. Eta ez dakit nola egin: gai hori aldatu (ziurrenik ezingo da egin ere) edo nik neuk sortu beste gai bat...

Aju

Epa gorri :holas: Ba aber, nik uste dut onena hari berri bat zabaltzea izango dela, tituluan jar ezazu (gorriren bertsioa) edo halako zerbait, ezberdin ditzagun. Eta jar iezaiozu Akerbeltzi harian ea lanak bateratu nahi dituzuen edo. Erosoena hasieratik horixe egitea da, baina errespetuagatik ez dut hori egin nahi, eta nahiago dut bera izatea erabakitzen duena. Gero bere erantzunaren arabera batuko ditugu edo ez.

Eskerrik asko zure lanagatik.

gorri