Bideo baten audioa nola zuzendu

Sortzailea jonnydbz, 2009ko Otsailaren 16a, 12:34:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Aupa gaztiak!!

Beno, gauza da bideo bat grabatu dudala, kontzertu bat zehazki, baina kapturadorak bideoa atzeratu egiten du audioarekiko. Hau zuzentzeko suposatzen dut hasieran isilunetxo bat jartzearekin nahikoa izango dela, baina hau nola egiten da??

:holas:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Erosoena Adobe audition da. Lehenengo begiratu ea desfase progresiboa den ala puntu batean bakarrik desfasatzen den. Progresiboa bada, ahaztu sinkronizatzea. Bestela, puntua bilatu eta audioan sartu isilunea edo kendu audio zati bat (depende desfasea aurreratuta edo atzeratuta doan). 24h-ko gelan nago eta ez daukat programa, bai a goiko aukeretako baten barnean "silence" egon behar da, eta zeuk nahi hainako isilunea sartzen du.

NeuAitor

Nahi baldinbazu hementxe dakat gia osua, mundodivxetik ateata. Ta konpondu baldinbazu ba nahidoanantzako hementxe lagaket.

http://www.mundodivx.com/edicionsimple/sincronizaravi.php

Hala ere, nik ezin izan noan ice age 2.eko audiua ondo ipini  :biggrin:

Bueno, eztakitx ezautzezuen orri hau, nahiko ondo do. Bideuai eta audiouai buruzko giak dakaz, zalantzan bat eonezkeo ta, bastante ondo einda.

jonnydbz

Orain beste galdera bat. Bideoa kapturatzean resoluzio handiko mpg bat lortu nuen, eta kalitatea oso ona da (nahiz eta perfektua ez izan). Nire asmoa mpg bideoa bere horretan uztea da, eta audioa bakarrik mugitzea. VirtualDubekin hori posible da direct stream copy edo dena delakoarekin?? Ze tutorial horretan ikusi dudanez delay audio track horrekin nire kasuko audioa zuzendu daiteke.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik dakidala ezin da zuk diozula egin. Virtualdubekin edo avi, edo ogm edo mkv atera daiteke. Direct stream copy ematen baduzu inolako konpresio gabe geldituko da eta GB mordoa okupatuko dizkizu.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo: Hau ere otsaileko kontua da baina soluzio bat dut:
Desfasea bideo osoan mantentzen bada, hau da, audioa segundu erdia adibidez aurrerago edo atzerago dagoela mantentzen bada pelikula osoan, nik honela konpontzen dut: Programa avidemux izenekoa da eta hemendik deskargatzen da:

http://avidemux.sourceforge.net/download.html

Aukera asko dauzka eta denak probatzen joatea da baina desfasearena erraza da. Bakarrik ingelesez, frantzesez eta beste hizkuntzaren batean dago. Gazteleraz ez baina ez da arazo bat.
Eta niretzat parametro egokiak hauek dira:
Programa instalatu eta ireki. Konbertitu nahi duzun artxivo ireki File>Open. Galdetuko dizu ea indizatu nahi duzun; zuk bai. Pantailan ez bazaizu sartzen egin View>Zoom 1:2.
"Video" atalean, aukeratu MPEG-4 ASP (lavc). Gero Configure>User interface>Encoding mode>aukeratu "Constant bitrate" eta azpian jarri 1100-dik gora (zenbat eta altuago gero eta kalitate eta tama?a haundiagoa izango du bideoa (probak egitea da).
Gero Filter>Interleacing>Aukeratu DG Bob>Ok eta alboetatik moztu behar baduzu sakatu Transform>Crop eta markatu zenbat moztu behar den  alde bakoitzetik>Ok>Close.
"Audio"-n, aukeratu MP3 (lame) eta kitto.
Orain hasierako galderari erantzuna. Audio atzeratu edo aurreratu:
Behean Shift markatu eta aukera izango duzu ondoan audioa zenbat atzeratu (500 adibidez) edo aurreratzeko (-500 adibidez) jarrita (edo 350, 1000, e.a. milisegundoak dira eta probak egin behar dira jakin arte zenbat aurreratu edo atzeratu behar den audioa.)
Orain, beherago, aukeratu dezakezu zer zati konbertitu. Kursorea mugitu eta nahi duzun zatiaren hasieran zaudenean (pelikula geldik dagoenean) sakatu "A" eta bukaerarako "B".
Azkenean File>Save>Save video eta jarri izena eta extensioa ".avi". ahaztu gabe. Xvid artxiboa sortuko dizu.
Jakin arte zenbateko desfasea duen zure bideoak aukeratu minutu gutxiko zatia probak egiteko; eta gero pelikula osoa.
Ea norbaiti balio dion