Irudi batzuekin arazo xelebrea

Sortzailea darko, 2009ko Abuztuaren 24a, 22:34:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Kaixo aspaldiko! :holas:

Arazo bat daukat eta ez dakit normala den: japonierazko manga liburuki batzuk jaitsi ditut eta irudiak, printzipioz, .jpg formatuan daude.

Nire ordenagailuko "Visor de imagenes y fax de Windows" programak arazorik gabe irekitzen ditu.

ACDSee Classic-ek EZ ordea, eta XNView-k ere EZ. Ez zait batere normala iruditzen hau, niretzat oso programa onak direlako. Photoshopen orri bat irekitzen hasten banaiz berriz, EZ du irekitzen eta orri berri bat sortzen dit izen horrekin (orri zuri bat)  :brickwall

http://www.divshare.com/download/8279088-a57 Hemen 10 orrialde igo ditut, dena osorik igo beharrean. Norbaitek jaitsi eta berari zer gertatzen zaion probatu al dezake mesedez?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

Nik ACDSee 8 daukat eta arazorik gabe zabaltzen dizkit. Niri horrelakorik gertatu izan zaidanean fitxategien izenek karaktere japoniarrak zituztelako zen, baina izena aldatuz gero dena konpontzen zen. Hau ez da zure kasua, beraz, ez dakit zer dela eta dituzun arazoak zabaltzeko :blink
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik ACDSee 6.0 daukat eta arazorik gabe irekitzen ditut.

darko

Eskerrak jonnydbzren pistari. Ez dakit nongo birus arraroren bat ote nuen edo pentsatzen ari nintzen...

Orrien izenek ez zuten karaktere japoniarrik, baina karpetak berak bai :brickwall. Beraz horixe zen dena. Eskerrik asko bioi.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Hori niri Flyrekin pasa zitzaidan :meparto:

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa