Norbaitek al dauka FOX katea? (mesedetxo bat)

Sortzailea Ronbin, 2009ko Urriaren 02a, 18:24:25

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ronbin

Kaixo denoi

Aber, ez dakit hemengo norbaitek FOX katea ikus dezakeen (besteak beste digital+, imagenio ta euskaltel-ekin ikus daitekeen kate bat da). Gauza da, aspaldiko partez "Malcolm in the Middle" telesaia ematen hasi direla asteburuetan eta igande honetan 5. tenporadako 7.kapitulua emititzen dutela. Serie hau aspalditik dago interneten jaisteko, baina kapitulo zehatz hori ez dago, bere garaian inork ez zuelako grabatu, eta eskuragai dagoen audio bakarra latinoa da (edo ingelera, noski). Abisua jarri nuen sharerip-en (hemen zehazki) baina ez didate jaramon handirik egin. Norbaitek grabatu al dezake? Atala igande honetan emango dute, goizeko 9:45etan, eta uste dut igandetik astelehenerako gauean errepikatzen dutela. Programazioa hemen ikus dezakezue.

Eskerrik asko

nKo45

asko sentitzet ba?o nik eztakat grabatzeko baliabiderik

zorte on ta aber norbaitek grabatzeizun!!
GiBi Racing

Aju

Nik ezta ere. Eta uste dut Euskaltelen telebista bidez inork ez daukala hemen.

Arsenicum


Nik badekot FOX katea baie ez dekot grabatzeko aukerarik. Sharerip-en kasurik ez badotzue iten... han jende piloa dau. (Ni lehen egunero sartuten nintzen bertan. El Elegido seriea adibidez nik igon nendun beste batzukaz). Probatu dozu Tusseriesen?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ronbin

Bueno, azkenean ikusi dut tusseries-en ere norbaitek eskatu zuela eta erabiltzaile batek audioa lortu ta bideo amerikarrarekin muntaia bat egin zuela. Momentu hontan jaisten ari naiz :)