Fikzio telesailak etb3n astean zehar

Sortzailea Taichisan, 2009ko Urriaren 13a, 01:10:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, badakit lehendik ere albistea zabaldu nuela,baino azkenean badaukagu astelehenetik ostiralera emitituko dituzten telesailen zerrenda:

Astelehena: JUSTIZIA
Asteartea: HEROIAK 3.DENBORALDIA
Asteazkena: DR. WHO 3.DENBORALDIA
Osteguna: BONEKICKERS [spoiler]http://www.seriesadictos.com/2007/08/30/bone-kickers-lo-nuevo-de-bbc/[/spoiler]
Ostirala: TRAVELLER

Ta uste dut ez dudala ezer uzten telesaileri buruz, bueno esan telesail guztiak 23:00 emititzen direla eta beremisioa dutela 3:00ak aldera.

Besterik gabe, aio!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Ba nik Heroiak grabatuko nuke, baina ETB3n denez ezin dut :brickwall :serie1_wall:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Heroiak telesaila amaitu barri da ointxe eta bertsio orijinala + euskerazko azpitituluakaz izen da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Ba beitu nondik azkenean susmoak egiazkoak ziren, ikusi dut nik ere bai, bertsio originala azpitituluekaz, ez dakit nola ez zaien aurpegia lotsarengatik jausten benetan, ezer esanik ez dauka uko egiten diotela Heroiak gehiago bikoizteari, eta egia esan guri bereziki sekulako errespetu falta deritzo....ezer esateko besterik ez dakat. ;tximuzoro
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Badakit alferrikako galdera dela, baina 2. audiorik zuen begiratuko zenuten ziur ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 00:23:11
Badakit alferrikako galdera dela, baina 2. audiorik zuen begiratuko zenuten ziur ezta?

Azpitituluak denontzat denean zihur egon ez dagoela dualik.

Horrez gainera Traveller kendu egin dute programaziotik?? ya empezamos! :manifa:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 00:23:11
Badakit alferrikako galdera dela, baina 2. audiorik zuen begiratuko zenuten ziur ezta?

Nik begiratu dot eta audio bakarra egon da, edo biek bardinek ziren.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Nik benetan flipatu egiten dudala etbrekin, egunero gehiago flipatzen det, enserio....

BONE KICKERS telesail berria ere azpititulatuta emititu dute, ez bikoizketarik ez ezer,....ta nik galdetzen dut:

Jada ez dute ezer ostiarik bikoiztuko ala?? soilik marrazki bizidunak ta kitto ala? zeren PSOE egotea etb maneiatzen euskal bikoizketari uko egitea bada eta inbertsio eza, jun daitezela popatik hartzera betiko, hori bai dela eta faxismo hutsa!! :smiley_1140:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Oraintxe irakurri dut egunkarian PSOE, PP, PNV eta EA izan direla parlamentuan emisioak azpititulatuta emateko eskaria egin dutenak, eta antza denez 1988an ETBk azpititulatutako emisioak emango zituela hitzartu zuen eta paso egiten egon da.

jonnydbz

Nire uste apalean, gauzak bertsio originalean eta azpidatziekin emititzea ez dago gaizki.

Hala ere, aurretik bikoiztuta egotea eta gero azpidatziekin bakarrik emititzea... kriston txapuza da. Hau Heroiaken kasua da, orain arte euskeraz ikusi ditut lehen bi denboraldiak eta orain paso egin behar dut aspidatziekin ikusteaz, gazteleraz ikusiko dut eta kitto.

Gero azpidatzien kontuarekin gauzak hobeto egin daitezke, serie berri bat edo film batzurekin. Bertsio originalen gau bat egin dezakete astean behin, asteartetan adibidez. Gazteei zuzenduriko filmak horrela emititzea ondo legoke. Horrela zein arrera izan duten ikus zitekeen eta ez de porrazo bi serie azpidatziekin sartu...

Eta benetan gauzak ondo-ondo egin nahi badute, ingelesezko azpidatziak ere sartu beharko lukete.

Baina bueno, krisian gaude eta aitzakia ederra da dirua aurrezteko, gero legezkoak ez diren beste gauza batzutan xautu egiten dute...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa