kide berria, laguntza eskeintzeko prest

Sortzailea ar_abatarra, 2011ko Abuztuaren 14a, 14:31:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

ar_abatarra

kaixo guztioi

lehenik eta behin zorionak sortu duzuen euskerazko datu base ikaragarri honengatik, hau bai dela hizkuntza bat mimatzea, segi horrela.
bigarrenik, aspaldidanik ezagutzen nuen horrialde hau eta erabilera handia eman izan diot, baina uste dut badela garaia nik ere zerbaitetan parte hartzeko, beraz nire burua eskaini nahi nuke edozertarako laguntza emateko: telebistatik grabatzearena ez dut hain argi ikusten baina itzulpenetan lagundu dezakedal uste dut, adibidez komikiak euskaratzen.
bestalde ez dut jakin non ipini kide berrientzako txoko hau bilatu dut baina topatu ez (sorrys) :lotsa:
besterik gabe agur bero bat

PD: a zelako parrafadaaa XD

Taichisan

Ongi etorri ba!^^
Eskerrik asko zure hitzengatik, ohorea da guretzat guzti hau eskaini ahal izatea eta espero dugu etorkizunean askoz ere gehiago edukitzea.

Zihur edozertan lagun ahal duzula^^

Ongi etorri ta gozatu Euskaldunen Euskal materialeraXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Godelet

Ongi etorri Ar-Abatar jauna!
Jesar zaitez nahi/ahal duzun lekuetan, parte hartu eta gozatu (Taichisan dixit).
Behar dugun bakarra: gizaki biziak gure gudarostean. Zalantzak teknikoak bada
Edozein zalantza teknikoa badaukazu, jar zaitez gurekin kontaktuan posta elektronikoaren bidez (godelet@hotmail.com) edota foroen bidez.
Esandakoa... Ongi etorri! :osopozik:
G o d e l e t

jonnydbz

Ongi etorri!! Pozgarria da jende berria ikustea foroan!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Berandu samar, baina nik ere ongi etorria eman nahi dizut. Jonnyk esan bezala pozgarria da jende berria ikustea eta beraz ongi etorri ar_abatarra!!!! Denbora askorako izan dadila!!!!!   :goku: