FTP Zerbitzaria Gure Ordenagailuan

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Abenduaren 15a, 17:44:52

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Zelan sortu FTP zerbitzari  lokal bat?

         Galdera ona ezta? Oso gauza erraza da, ondo azaldu ezkero. Hemen doa:


1.     Egingo dugun lehenengo gauza No-IP kontu bat sortzea izango da. Gure IP helbidea aldatzen denean, NO-IP-k berritu egiten du eta gure zarbitzarian sartzen jarraitu dezakegu helbidea aldatu gabe. NO-IP hebide bat sortzeko pausuak:


a)     Helbide honetann sartuko gara: http://www.no-ip.com/newUser.php, datuak bete eta ?Sign Up Now!? sakatuko dugu.

b)    Gure korreo elektronikora goaz eta kontua aktibatuko dugu.

d)     Logeatu egingo gara eta ?Add? sakatuko dugu (ezkerreko sub-menu horretan).

e)    Hostname eskatzen digun lekuan nahi duguna jarriko dugu, (adibidez Arsenicum) eta behean guk nahi dugun Host-a aukeratuko dugu. Adibidez: no-ip.org. Host type dagoen bezela utziko dugu (DNS Host (A)) eta Create Host sakatuko dugu.

f)     Orain Duc programa deskargatu behar dugu, hemendik: http://www.no-ip.com/client/ducsetup.exe

g)      Instalatu era exekutatu egingo dugu: Gure E-Mail helbidea et agure pasahitza eskatuko digu (web orrian sortutakoa).

h)     OK sakatu eta gure IP zenbakia ikusiko dugu aurpegitxo baten ondoan.  Aukeratu eta itxaron egingo dugu aurpegitxo hori musugorriekin agertu arte, jeje.

i)     BADAGO! Orain FTP-a sortzen dugunean IP helbide bezela sortu berri dugun kontua jarriko dugu. (Adibidez Artsenicum.No-Ip.org)


OHARRA: Gure  IP-a eguneratu dadin DUC zabalik eduki beharko dugu.



2.     FTP zerbitzari bat deskargatuko dugu, nire ustez onena ?Cerberus FTP Server? da, oso erabilerraza delako batez ere.   Hona hemen bere helbidea: http://www.cerberusftp.com/files/CerberusInstall.zip



3.     Instalatu eta  exekutatu egingo dugu.



4.     ?Getting Started Wizard?  izeneko leiho bata gertuko zaigu. Cancel sakatu eta programaren leiho nagusia agertuko zaigu.



5.     Configuration > User Manager barruan sartuko gara eta erabiltzaile bat sortuko dugu New botoiaz.
Kontu bat sortu da honela. Nahi dugun izena jarriko dugu (Adibidez: Proba) Bere eskuinaldean aukera batzuk azalduko zaizkigu. Password bat emango diogu edo Is Anonymous aukeratu pasahitza eskatzean ahi ez badugu. Orain, karpeta bat eman behar diogu sortu berri dugun kontu horretarako. 3 puntutxoak  (?) agertzen diren lekuan klik egin eta disko gogorreko karpeta bat aukeratuko dugu. Add to root gainean klik egin eta badago,  kontu horretarako igo edo jaitsiko dizkiguten artxiboentzako karpeta prest daukagu.


6.     Orain kontu horrek izango dituen mugak ezarriko ditugu. Hemen azalduko dut era laburrean aukera bakoitza:


Download: Erabiltzaileak artxiboak jaisteko aukera izatea nahi badugu.

Upload: Erabiltzailean artxiboak igo ditzan.

Rename: Erabiltzaileak karpetako izenak aldatzeko aukera izan dezan.

Delete: Artxiboak ezabatzeko aukera.

Create Directory: Erabiltzaileak karpetak sortu ahal izatean nahi baduzue.

Display hidden: Erabiltzaileak artxibo ezkutatuak ikustean ahi baduzue.


Hor nahi ditugun aukerak jarriko ditugu. Erabilienak lehengo biak dira  (igo eta jaistekoak) edo lehenengoa bakarrik, zure FTP-a  irekia bada (ez dugu nahiko jendeak edozer gauza sartzea).


OHARRA: Gure ordenagailuan FTP zerbitzari bat sortzen dugunean segurtasuna izan behar dugu kontuan. Mugarik ez daukan kontu bat sortu ezkero eta pasahitzik ez daukana,, pertsona ******-ren batek, birus edo troyanoren bat igo lezake, edo karpeta horretan dauzkagun artxibo guztiak ezabatu. Egin dezakegun gauzarik onena, erabiltzaile ezberdinei aukera,, izen eta pasahitz ezberdinak ematea da. Honela, konfiantza osoa daukagun pertsona batengan aukera guztiak emango genizkioke eta horrenbeste fidatzen ez garen batekin (agian ez da  oso jaioa ordenagailuak erabiltzen), igo edo jaisteko aukera baino ez. Ondo egon liteke baita ere Administratzaile kontu bat sortzea, etxetik kanpo egon eta gure zerbitzarian aldaketak egin nahi baditugu.



7.     Orain falta zaigun bakarra botoi berdea sakatzea da konektatzeko. Edo File > Start Server sakatuz. Badago, orain bai. BADAUKAGU GURE FTP ZERBITZARIA GURE ORDENAGAILUAN SORTURIK!!



Esan dizuedanez cerberus zerbitzaria oso grafikoa eta erraza da. Orain geratzen den bakarra apur bat trasteatzea da programak dauzkan aukera guztiak ezagutzeko. Hemen jarritako guztia, aukera erabilgarrienak baino ez direlako azaldu, zerbitzaria sortzeko beharrekoak zirenak.


Eta honela amaitu da gaurko mini-tutorial hau.




CopyLeft (L)

Manual hau Gonzalo Nini-k sortua eta Arsenicum-ek itzulia izan da. Erabateko erreprodukzioa edo partziala onartzen da, bere sortzailearen izena aipatu, zein ez.




Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Barbadil

Oso tutorial ona!
Ez nekien NO-IP bezalako webgunerik zeudenik.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.