TDT-a erosi dut

Sortzailea Barbadil, 2007ko Urtarrilaren 14a, 16:31:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Barbadil

Azkenean etxe berriko giltzak eman dizkidate eta nahiko ondo jaari dugu iada.
TDT antena dugunez Siemens M740-a erosi dut Carrefourren 99?-tan.

Oraindik telebista eta Disko Gogor externo bat erosteko falta zait.
TDT grabagailu hau duzuenok ze marka eta modelotakoa erosi duzue?
Arazorenbat eduki duzue Disko gogorren batekin edo denak primeran joan dira?
Oraingoz dakidan bakarra alimentazio externoa behar duela eta FAT32-an egon behar duela.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Arsenicum

#1
 Aupa!! Beste bat gure klubean. Orionatk eta nik hauxe bera daukagu. Beste egunean ikusi nuen asko jaitsi dela prezioz. Nik M750-a daukat. Ezberdintasun bakarra barruan daroan softwarea da.

Nik euren web gunetik erosi nuen www.inout.tv eta 160 GB-ko HDD-agaz etorri zitzaidan. Lacie markakoa. Eta oso ondo dabil. FAT32arenaz ez arduratu. Erosten duzun lehenengo aldian, zerbait sartu baino lehen ordenagailutik, entxufa ezazu M740an eta formateatu. berak bakarrik jarriko dizu FAT32an.

Grabatzeko erari dagokionez, EPG-ren bidez egin daiteke edo zuk orduak ezarriz. Adibidez EPG-an sartu eta DB GT 14.30tan dgoela ikusten duzu. Orduan edo 14:15tik  15:15ra programa dezakezu, edo DBGT-ko atal guztiak grabatzeko esan. Honek esan nahi du, bapatean ordua aldatzen badute 14.30tik 15:15ra EPG-a aktualizatu egiten da eta berdin berdin grabatuko dizu DBGT. Zuk sartutako ordutegiaz ez ordea. (14:15tik 15:15ra).

Dudaren bat izan ezkero esan eta lagunduko dizut. Ordenagailura pasatzeko programak ere pasako dizkizut.

EDIT: lehen jarrita neukan gauza bat ezabatu dut, egia ez zelako, erratuta nengoen. Etb1 eta ETBsat grabatzen bazagoz ezin zara tele5 ikusten egon. Edo Etb1 edo ETBsat baino ezin dituzu ikusi, eta beste kate bat jartzera zoazenean zer egin nahi duzun galdetzen dizu. Edo etb1ko grabaketa amaitu, edo etbsat-eko grabaketa amaitu edo kanal aldaketa ezeztatu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Barbadil

Eskerrikasko Arsenicum, dena prest dudanean hemen posteatuko dut.

OrionaTk: Zuk Zein disko gogor duzu?
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

orionatk

#3
Nik Woxter markako disko gogor bat dut, 200 Gb-ekoa, DivX irakurtzen duena.
Oso ondo doa, baina orain modeloz aldatu dute. Honek 300 Gb ditu, eta 159? balio du.

Barbadil

Beno azkenean 320Gb-ko Iomega diska gogorra erosi dut Media Marketean, 99?-tan oso ondo zegoela iruditu zitzaidan.
Telebista ere lortu dut azkenik eta aste bukaera honetan pare bat proba egin nituen eta MENUDO FRAKASO! Cuatron Humor amarillo jarri nuen grabatzen eta jarraian Nada x aqui eta ez zidan ezer grabatu. Momentu berean Wazemank programatu nuen gauerako eta gaizki grabatu zuen, Supernany-ren 29 segundu grabatu zituen.
Diska gogorra formateatu eta grabatutako bideoak zein karpetatan gordetzeko konfiguratu nuen, ez dakit zer egiten duen gaizki.
Baliteke seinalea errua izatea zeren (ez dakit telebistako TDT-an jartzen zuen edo Siemenseko aparatuan) seinalea rezeptzioa "Critica" edo "Buena"n ibiltzen zen dantzan. Oso gutxitan sin seinal jartzen zuen, agian hau gertatzean grabazioak kaskatzen du.

Nazka nazka eginda nago, gainera neska ondotik belarria berotzen aparatu mierda hori gora eta behera... telebista normal ikustea nahiago duela... alperrik erosi dudala... Uzteko mierda hori ta jartzeko telebista  :brickwall   Presio horrekin ezin izan dut proba gehiago egin.

Ea astelehenean neska ez dagoela zeozer egitea lortzen duda. Aio :bye2


PD -> Ordenadorearekin konektatu duzue?
PD2 -> Firmwarea aldatu diozue? Zein jarri duzue?
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

orionatk

Lasai, ni hasieran ere zu bezala nenbilen.
Lehenengo eta behin, firmwarearena, oso garrantzitsua da datorrena ez erabiltzea (carrefourrekoa) eta Siemens-ekoa jartzea. Hemen aurki dezakezu hasteko behar duzun informazio guztia: http://www.m740.com
Dakarren firmwarearekin ez dakit zer gertatzen den, baina oso geldo doa, kolgatzen da, nahi duena egiten du...

Nik behin ordenagailura konektatu nuen, baina froga egiteko bakarrik, sarearen bidez, eta bai, ondo doa ere grabatzeko.

Arsenicum


Zelan doatzu aparatua Barbadil? aspaldian ez dozu ezer komentatu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Barbadil

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Otsailaren 22a, 16:42:09
Zelan doatzu aparatua Barbadil? aspaldian ez dozu ezer komentatu.

Apa! Ez dut momentu librerik topatu, astebukaerak ditut libre eta orain etxe berrira joaten naizenez (han ez dut ADSL-rik) ezin dut posteatu.

Azkenik Lemmi-ren firmwarea jarri dut baina EPG-a ez dabil batere ondo eta agian m750 batean bilakatuko dut EPG estiloko beste gauza hori edukitzeko (orain ez naiz izenaz gogoratzen). Zuek egin duzue? Egingo duzue? Zer gomendatzen didazue?
Oraingoz honek duen pega: mandoan Menua ateratzeko botoiari eman eta asko kostatzen zaio ateratzea.
Alde positiboa: XBOX-a lortu dut kable bidez konektatzea eta disko gogorreko pelikulak ikustea  :lmaosmiley3 (Xbox-ari ezin zaio USB HD bat ezarri)

Bestalde, batzuetan dena beltzez grabatzen du eta ez dut grabazio horiek errekuperatzeko modurik topatu.
Cridical-a probatu dut grabaketak mpeg formatu normalera pasatzeko.
Cridical-a ere itzultzen nabil lanean pixkat aspertzen naizenean eta inguruan inor ez dabilenean (beraz oso noibehinka), orain gaztelerara nago itzultzen eta gero euskarara egingo dut ( :blush).
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Arsenicum


Aupa Barbadil. Nik M750a erosi nuenetik daukat. Hau da web orrian erositakoa denez, M750a da. Eta Sincroguia (EPG antzeko hori) dauka. Nik ez diot eguneraketarik egin, berak bakarrik egiten dizkidalako. Orain irratiak ere badauzkat eta piztu eta itzali askoz azkarrago egiten da.

Orionatk uste dut zurea bezelakoa daukala M740a. Eta ez dakit ze firmware daukan. Uste dut ez duela aldatu.

Nik Cridical ez dut erabiltzen. lehen bai, baina Crid Manager+Projectx erabiltzen dut. Askoz be hobeagoa da. Iragarkiak moztu daitezke adibidez.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Nik firmwarea aldatu nion, lemmi-a daukat jarrita. Nahiko ondo doa funtzionamenduari begiratuz, baina EPG puta mierda bat da, batez ere ETBn. Ez zait ateratzen ezta egun oso bateko programazioa, baina bueno, orduarekin daukat programatuta eta badago  :cooll

Cridical nik ere ya ez dut erabiltzen, Cridmanager+projectx aurkitu nituenetik. Azkarrago da, eta mozketak egin ditzakezu, audioa eta bideoa banatu...  :thumbsup

Barbadil

projectx-a ez dut lortu funtzionatzea. Lanean aldiz ondo dabil. Java-ko zeozer instalatu behar da? Hala bada link bat jarri dezakezute? Eskerrikasko!
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

orionatk

nik ez dut gogoratzen java instalatu behar izatea, baina ziur aski beharko du funtzionatzeko. Uste dut hau izango dela behar duzuna (ez nago ziur): http://www.java.com/es/download/

Arsenicum


Bai, Java behar du ProjectX-ak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.