[Zalantzak] Galera gabeko konpresoreak

Sortzailea FHarlock, 2007ko Apirilaren 08a, 16:16:51

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Ahal denean, ETB-tik edo VHS-tik audioa PCM edo Wav eran grabatzea komeni da, sinkronizatu eta editatu behar denez, errekonprimaketak gutxitzeko.

Dakizuenez, formatu ez konprimatua izanik, artxiboak tamaina latza izaten bukatzen dute. 700 mega 70 minuturako.

Mp3-ra edo Ogg-ra pasatzea bata besteari bidalketa egiteko, gero editatzean deskonprimitu behar dira lan egiteko galdurik kalitatea dagoenekoz, eta galerako formatuak direnez kalitatea galtzen da birkonprimaketa bakoitzean.

Garrantsitsua da gainera, sinkronizazio artxiboak konprimitu gabe gordetzea. Bidaliko ditugu konprimatuak beharren arabera, baina aurrerago beste formatu baten behar badugu, jatorrizko masterretik lan egitea komeni da. Hau da, oraingoz, xvid-ekin gabiltzala, mp3-an pasako dugu, baina aurrerago dvd-video formatuarekin ibiltzeko, ac3 garatu beharko da, eta obe artxibo originaletik eta ez mp3 artxibotik egiten bada. Segurtasun master kopia konprimatua gorde nahi bada, galera gabeko formatu baten izan beharko luke.

Nire idea, norbaitek badaki, galera gabe konpresoreekin ibiltzea da. Ez dute hainbeste konprimituko, baina pisua arindu behintzat bai. Monkey eta Flac-ez entzuna dut. Norbaitek badaki nola ibili hauekin?

jonnydbz

Nik kontzertu pirata bat jeitsi berri dut FLAC formatoan (.flac estenisioarekin), eta dirudienez ez da kalitate galerarik izaten. Monkey's Audio aurrekoaren antzekoa da (.ape estentsioarekin). dBpowerAmp Music Converter-i dagokion codec-ak instalatuz edozein formatutara alda ditzakezu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

FHarlock

Ikertzen ibili naiz, eta hauxe aurkitu dut, audioan gehien dakiten foro batena: http://wiki.hydrogenaudio.org/index.php?title=Lossless_comparison

Oberenetik okerrenera antolatu dituzte grafikan galera gabeko konpresoreak. Hau ikusita, WavPack-en lan egitea komeni da.

Okerren duena formatu honek, ia ez duela ia inongo aparaturik erreproduzitzen, IPOD ezin du berarekin, baina aparatu anitzerako firnware ez ofizial honek http://www.rockbox.org/ hori eskeintzen du. Ipod eta Iriver horrekin formatu hau entzuteko balio dute, beste asko gehioren artean.

Gure artean bidaltzeko denez, eta ez mp3 erreproduktore baten entzuteko, duen akats bakarra ez digu kalterik egiten.



AipatudBpowerAmp Music Converter-i dagokion codec-ak instalatuz edozein formatutara alda ditzakezu.
Programa honekin egin beharko ba.



Esazue ea nola ikusten duzuen gaia zein erabiltzeko akordioa izan dezagun.

Etxean antolatzen hastekotan nintzen mp3 nire grabailuarekin filmak wav formatuan grabatzen, eta 10 aginduek duten minutaiarekin, konprimitu gabe pasatzea a palo seko, gogorregia da. Formatu hauek 50%-tik piska goragoxe konprimatzeko gai dira.

Gainera, irakurtzen nabilenez, Adobe Audition programak gai dira lan egiteko formatu konprimatu hauekin zuzenean deskonprimitzen ibili gabe. Beraz, gero, sinkronizatu eta editatu behar duenak ez du lan extrarik.

Ea sinkronizaio tutorial bat egiten duen norbaitek, horri ekin nahi nioke nik ere.

FHarlock

Beno, ba Wavpack-era pasako naiz, zeren eta, nire mp3ak, Rockbox sartuta dauka, eta hau da gai zuzenean formatu onetan grabaketak egiteko, konpresio galeragabekoa.

Horrela, ordenagailura azkarrago kopia dezaket, mp3aren grabaketa espazioa erdira pasatzen zait, konpresioa egiteaz ahazten nahiz...

Nire MP3a ez da berdina Rockbox sartu nionetik, orain makina hutsa da, denetarik egiteko gai da. Ipod edo antzerakorik izanda, pasatu eta probatu, firmware originala mantentzen du aparatuan, baina nik ez dut berriz erabiltzeko beharrik izan. Nolakoa zen ahaztuta daukat.

Ea hemendik aurrera, igandeko zine guztia graba ahal dudan digitaletik zuzenean.