VHS-tik audioak hartzeko nola egiten duzu(e)??

Sortzailea jonnydbz, 2007ko Maiatzaren 14a, 21:22:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Ba hori, m?s klaro agua, nola hartu VHS batetik audioa??

Konexioak, softwarea eta horrelakoak azalduz.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

Modu asko daude egiteko. Nik egiten dudana:

- Bideoa ordenagailura konektatu. Kable bat behar duzu, alde batetik euroconector dena, eta bestetik 3 RCA (1 bideokoa eta 2 audiokoa). 2 RCA horiek jack 1-era pasatu behar duzu, konbertsore txiki batekin (1? edo balio du). Jack hori, soinu txartelara konektatu behar da, linea sarrerara (normalean urdina).

- Audioa kapturatu. Nik nero SoundTrax erabiltzen dut. Grabar eman eta fitxategiaren izena jarri. Gero "Fuente-n" linea de entrada jarri. Eta bolumena depende, normalean zarata askorik ez zartzeko 70% edo jartzen dut nik. Bideoan Play eman, eta ordenagailuan grabar, eta audioa hartzen hasiko du.

Honek duen gauza txarra zera da: kapturatzen zauden bitartean audioa entzuten dela ordenagailuan.

Dudaren bat eukiz gero, hemendik nago^^

jonnydbz

#2
Okei, nuen duda bakarra eurokonektorea zuena alde baterik eta 3 RCA bestetik. 2 RCA eta minijack kablea viniloak "remasterizatzeko"  :xD erabili izan dut. Nik Audacity erabili izan dut, eta lehenago CoolEdit 2000 eta orain konturatu naiz Nero Suite-ekin SoundTrax ere instalatuta dudala portailean.

Ta ke buena, orain konturatu naiz konexio guztiak egiteko behar dudan guztia badudala  :yahoo, ze portatilleko peliak telebistan ikusteko kit konpleto bat erosi nuen, ta klabija hori badakar :thumbsup, ez daukat ezer erosi beharrik :vueltasss

Mila esker orionatk zure jakituria emateagatik :xD

:bye1

PD: jajaja, emotikon horiek la ostia diez :egiptooo
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik duela gutxi egin dut proba adobe auditionekin hartzen eta kalitatea la ostiakoa da.

Jonnydbz, audacity ona da audioa hartzeko, ba?a ez dizut gomendatzen bere mp3 konpresorea erabiltzea, adobe auditionenak egurra ematen dio. Adobe audition erabiltzen ez baduzu ere, waven gorde eta beste zerbaitekin konprimitzea gomendatzen dizut. Banabil begira aber adoberen mp3 konpresorea aurkitzen dudan solte jaisteko, audacity erabiltzen jarraitu nahi baduzu ba behintzat adobe guztia behar ez izateko, ba?a momentuz ez dut aurkitu

:vueltasss :yahoo :hail emotikon jefeak, eh!  :vueltasss Onena

orionatk

Nik wav-en kapturatzen ditut, ordenagailua ez sobrekargatzeko, eta gero oso zikin badago (adibidez dbz-ren vhs-ak) filtratzen ditut, Nero Wave Editor-ekin. Hemen ere wav-en gordetzen ditut, ya filtratuta, eta azkenik edo wav horrekin lan egin, edo mp3-ra pasatu dBPowerAmp Music Converter-ekin.

::Vudu  :Totally_jammin_out :punk

jonnydbz

Hombre, ya vhs-tik audiorik hartzeko molestia badut (telebistatik desmontatu, ordenagailuan konektatu eta berriro telebistan jarri, ze etxean kristoneko kable pitottea daukagu), iturriak wan-en gordeko ditudala de kajon da. Gero egin beharrekoak egingo dira.

:vueltasss Honek kriston grazia itxen dosta, mongolito bat bere buruai bueltaka :xD :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Nik VHS-a DVD grabagailura konekteta dekot. DVD baten grabetan dot eta gero DVD bat ripeatzea moduen da, baie audioa bakarrik behar danez, ba errezaua.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Modu horretan vhs batetik egin nuen, baina gurasoek ez ninduten utzi gehiagorik egiten, ze ya saloia sobrekargatuta zegoen: TDTa, TDTaren disko gogorra, VHSa, DVD grabagailua, imagenioren dekodifikadorea... eta kable piloa. Horregatik ateratzen ditut ordenagailuarekin, ze bestela metodo hori nahiago dut, ordenagailua ez dudalako hori uzten utzi behar esklusiboki.

FHarlock

Nire kasuan line out-etik minijack stereoda duen kable bat dut, eta bertan nire diska gogordun mp3 aparatua konektatzen diot, zuzenean honek grabaketa egiteko.

Lehen wav-en grabatzen nuen, baina orain wav-packen gordetzen dut. Wav formatuaren kalitate bera ematen du, baina tamainia erdian. Galera gabeko konpresorea da.

Katxarroa hau da: http://www.iriver.com/html/product/prpa_product.asp?pidx=42

Eta Firmwarea aldatu nion ez ofizial batengandik, zein wavpack darabilen grabaketentzako ere: http://www.rockbox.org/ Ipod eta beste aparatuentzako badago ere, eta primerakoa da.

Eta mesedez eskatuko nizueke gauza bat, gorde audioa masterrak, lan egin aurretik, eta sinkronizatuak, edonoiz behar balitz ere, ez bakarrik mp3 bukatuan. Imagina dvd-video muntaiak egiten ditugula, ac3-ra konprimatzeko beti obe da wav-etik hasi mp3 batetik baino. Edo bideo berri bat dugula, zein frameratea desberdina duen, bereziki HD formatuetan 24 fps erabiltzen dira, eta audio abiadurak aldatu beharko ditugu, eta hortarako obe wav editatu gabetik ibiltzea.

orionatk

AipatuEta Firmwarea aldatu nion ez ofizial batengandik, zein wavpack darabilen grabaketentzako ere: http://www.rockbox.org/ Ipod eta beste aparatuentzako badago ere, eta primerakoa da.

Bai, nik Ipod-ari jarri nion eta askoz hobea da. Doom-a ere jar dezakezu horrekin^^ Baina bi desabantaila ikusten dizkiot:

- Bateriak gutxiago irauten du.
- Ez dago bideoa erreproduzitzeko prestatuta.

Baina dena den firmware originala edo rockboxarekin arrankatu ahal da, asike arazorik ez.

FHarlock

#10
Aipatu- Bateriak gutxiago irauten du.
Ipod-entzako integrazioa duela gutxitik dator, piskanaka piskanaka konstumo erabilpena murriztuz doaz. Iriverrean hasieran originala baino okerrago zihoan, orain aldiz obeago.

Eta artxiboen arabera kontsumoa aldatzen doa, wavpack artxibo haundiagoak darabiltza, diska gogorra gehio darabilki, eta Ipod ez du formatu hori onartzen.

Aipatu- Ez dago bideoa erreproduzitzeko prestatuta.
Iriverrean lortzen ari dira, denbora kontua da Ipod-ean hori lor dezaten.


AipatuBaina dena den firmware originala edo rockboxarekin arrankatu ahal da, asike arazorik ez.
Originala ia nola darabilen ahaztuz joan naiz, ain gutxi erabiltzeagaitik.




Iriverra lortzeaz oso pozik nago, Ipod ez dituen gauza dituelako, noiz edo noiz primeran datorkidate: Mikroaz gain, line in sarrera beste iturri batetik grabatu ahal izateko, irrati integratua, diska gogor bezala erabil liteke erraz, ez dut itunes erabiltzen ibili behar.

Bestetik, ikusi ditudan konparatibek diote, Iriverrak ematen duen soinua obea dela. Ipod-en kontrola oso ongi dago, baina Itunes ez, abestie zuzenduegia, ni diska osoak karpetaka darabiltzanean. Bat baino gehiagori artxibo danak nahastu dizkio berezko konfigurazioan. Ala ere, ulertzen dut bere arrakasta. Ipod baino nahiago lehen creative, eta zune, wifiarena ongi ezarri izan bazuten bikaina izango zatekeen.

Lastima azkenaldian Iriver diska gogorreko saila geratuta daukan, azken modelua erosi nien edukin haundikoetan.

Gero rockboxi esker, oraindik erabilgarriago zait, kamararen argazkien kopiak egin ditzakedalako zuzenean ordenagailu gabe. Bidaietarako kristona da, 512-ko tzartela behin eta berriz hustu bai dezaket. Irratiak izenekin jarrita dauzkat. Eta hortik badira tutorialak diska gogor haundiago edo bateri haundiagoak jartzeko metodoa, Ipodekin ezin den bezala.