EUSKAL HERRIALDEETAKO HERRI KIROL TXAPELKETA

Sortzailea Arsenicum, 2007ko Abuztuaren 31a, 22:53:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

 Datorren igandean, irailak 2, arratsaldeko 16:00tan hasita, EUSKAL HERRIALDEETAKO HERRI KIROL TXAPELKETA ospatuko da Tardets-Atharratzeko plazan (Zuberoa). Euria egiten badu, Mauleko Jai Alai frontoian jokatuko da txapelketa.
Bertan Araba, Benafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoak hartuko dute parte. Aipaturiko herrialdeak ondorengo probetan lehiatuko dira:


Soka-Tira          640 Kg.ko kategoria
Koxkor Biltzea         50 koxkor bildu 1,25 metrotara jarriak      
Ingude altxatzea   18 kiloko ingudea ahalik eta gehien altxatu 1?30??tan
Lasto altxatzea            45 kiloko lastoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz.
Harrijasotzea       100 kiloko harria ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz.
Txinga-erute      50 kiloko txingekian ahalik eta plaza gehien egin.
Orga joko        ahalik eta bira gehien eman
Zaku lasterketa          80 kiloko zakuarekin 360 metro (hiru kirolari).
Trontza        45 ontzako enborrari 10 ebaketa eman.   
Aizkora                45 ontzako  lau enbor.

Informazioa hemetik atara dot: http://www.legarra.org/  --> Notas de Prensa dinon lekutik.

Aurtengoa uste dot 19.rren Txapelketa da. Izatez 20 antolatu direz baie lehenengoa (hogeigarren hori) ez zan guztiz ofiziala izan. Bi urtero ospatzen zan lehen 1998arte.

Aurreko urteetako txapeldunak. Nafarroa, (2006), Nafarroa (2005), Nafarroa (2004), Bizkaia (2003), Nafarroa (2002), Gipuzkoa (2001), Bizkaia (2000), Bizkaia (1999), Bizkaia (1998), Bizkaia (1996).

* (1998 baino lehen bi urtero ospatzen zen txapelketa).

Nafarroak Guztira 4 bider irabazi deu txapelketa eta gehien irabazi deuena uste dot Bizkaia dala.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum


Aurten be 5 aldiz eta 4. urtez jarraian Nafarroa izan da irabazlea. Bizkaia bigarren 7 puntu gitxiaugaz.

AipatuNafarroarentzat txapela

Bosgarren aldiz irabazi dute Euskal Herrialdeen Txapelketan, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurretik

joseba zubiaur

Bilbo

Nafarroak irabazi du beste urte batez Euskal Herrialdeen Txapelketa. Denera bost txapel ditu, eta azken lau urteetan jaun eta jabe izan da herri kirolen olinpiar jokoetan (2002, 2004, 2005, 2006, 2007). Herenegun jokatu zen txapelketa, Atharratzen (Zuberoa). Jai giroa izan zen nagusi hasieratik, eta mila pertsonatik gora joan ziren herri kiroletan onentsuenak direnak lanean ikusteko. Nafarroak beste garaipen bat eskuratu du, baina aldaketak izan dira gainerako herrialdeetan. Dena den, aurten ere Hegoaldekoek bete dituzte lehen postuak. Aurtengoa bukatuta, datorren urteko Euskal Herrialdeetako Herri Kirol Txapelketa Gipuzkoan jokatuko da.

Nafarroa hiru probatan izan zen nagusi: lokotx-biltzean, aizkoran eta zaku-eramate lasterketan, eta garaipen gehien eskuratu zuen herrialdea izan zen, Bizkaiarekin batera. Irabazi ez zituzten kiroletan ere ongi moldatu ziren nafarrak, Koldo Martikorenaren gidaritzapean, eta erregulartasun horri etekina atera zioten. Hiru txapelez gain, ingude altxatzen, lasto altxatzen, txinga eroaten eta arpanan bigarren postuan amaitu zuten, eta sokatiran eta harri jasotzen hirugarren izan ziren. Bestalde, orga jokoan azken aurreko izan ziren.

Bizkaitarrek bigarren postua lortu zuten, eta Gipuzkoak hirugarrena. Iazko lekuak trukatu dituzte, beraz, aurten. Joxe Lapazaranen aginduetara aritu ziren mutilak ingude altxatzen, lasto altxatzan eta sokatiran erdietsi zituzten garaipenak.

Iaz baino garaipen bat gutxiago lortu arren, postu bat gorago gelditu ziren sailkapenean, irabazi ez zituztenetan egindako lanagatik. Gipuzkoak bi kiroletan jantzi zituen txapelak, harri jasotzen eta trontzan. Ez zen, beraz, ezusterik izan bi horietan eta Esnaola anaiek eta Joseba Ostolazak jantzi zituzten txapelak.

Lapurdik lan txukuna egin zuen iaz, Bizkaiarekin puntuetan berdinduta gelditu baitzen. Alabaina, bizkaitarrek kirol gehiagotan jantzi zituzten txapelak, eta horri esker izan zen haientzat hirugarren tokia. Lapurtarrek iaz erdietsitako laugarren postuari eutsi diote aurten, gipuzkoarrengandik gertu. Bukaeran, hiru puntuko aldea egon zen bi taldeen artean (Gipuzkoak 46 eta Lapurdik 43). Bi probatan izan ziren onenak herenegun, Atharratzen, txinga eroaten eta orga jokoan. Txinga eroaten, arabarrek iaz lortutako txapela eskuratu zuten, eta orga jokoan iazkoa berritu zuten. Azken urteetan egindako gorakadaren bidetik jarraitzen dute, beraz, lapurtarrek, eta Hegoaldeko herrialdekoengandik gertu segitzen dutela erakutsi.

ZUBEROAK, LAN POLITA. Gainerako herrialdeek ez zuten txapelik irabazi, baina lehia estua egin zuten sailkapenean gora egiteko. Zuberoak oso txapelketa polita egin zuen. Sei urtean parte hartu gabe egon ondoren, iaz esku hartzea lortu zuen ozta-ozta azken momentuan. Azken tokia bete zuten, eta aurten ere beste horrenbeste gertatuko zela uste zuten askok, baina ez zen hala izan, bosgarren postuan sailkatu baitzen herrialde antolatzailea. Gainera, ez zuten sokatiran parte hartzerik izan, kirolari faltagatik, eta, ondorioz, ez zuten punturik eskuratu kategoria horretan. Lorpen garrantzitsua ezbairik gabe, herri kirolak lurraldean sustatzeko eta etorkizunean ere parte-hartzea indartzeko.

Arabarrak gelditu ziren azkenaurreko tokian. Postu bat galdu dute, beraz, iazko emaitzarekin alderatuz gero. Gainera, iaz, txinga-eroateko txapela eskuratu zuten, eta aurten ez dute garaipenik lortu. Arabarren joera aurreko bien kontrakoa izan da azken urteetan, behetik gora egin beharrean, goitik behera egin baitu. 2000. urtean txapeldunorde izan zen, Bizkaiaren atzetik, eta ordutik hona postuak galtzen joan da. Nafarroa Behereak ere postu bat galdu du iazko emaitzekin konparatuta, eta azken tokia geratu ziren.



SaILKaPena

1. Nafarroa 57 puntu

2. Bizkaia 50 puntu

3. Gipuzkoa 46 puntu

4. Lapurdi 43 puntu

5. Zuberoa 28 puntu

6. Araba 25 puntu

7. Nafarroa Beherea 23 puntu

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2007-09-04&orria=030&kont=007
Geuk egin ezean, gureak egin dau.