PARE GABEKO PAREA [GD/MG] [18/18]

Sortzailea Ronbin, 2011ko Abuztuaren 28a, 18:01:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Agian ingelesez eta jatorrizko azpidatziekin ikusteko aprobetxatuko dut, nire listeninga hobetzeko XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

Dena igota!

Esandakoa: norbaitek beste nonbaitera igotzen baditu eskertuko nioke.

zumarra

Deskargatuta eta berrigota MEGAra. Eskerrik asko, Ronbin!!!  :pailazo:

Hala ere ezin ditut jaso diskoan, toki gutxi geratzen zait. Beste batek jasotzen baditu badaezpada ere beste baterako, hobe.

baronluigi

#18
Hostia, mila esker. Ea bihar jaistea lortzen dudan. Denak dauden bezala kopiatuko ditut nire disko gogorrean. Atalak kontu berri batera kopiatuko ditut berrigo behar izanik gabe (bai, google drivek aukera ori eskaintzen du).

Aldi berean, HANDBRAKE programarekin saltseatzen ibili naiz azkenaldian eta dagoeneko bere funtzionamendua era orokor batean ikastea lortu dut. Atalak X264 kodekean konprimatzen saia ninteke, antzeko kalitatea lortuz baina tamaina txikiagoan.

Hala ere mila mila esker benetan.

baronluigi

Uepa. Hor dituzue atal guztiak google driveko beste kontu batzuetara kopiatuta. Bihar posible bazait ispilu gehiago sortuko ditut. Beraz, fitxeroak oraindik ez ezabatzea eskertuko nizuke RONBIN. Mila esker danagatik.  :olatu2:

Ronbin

Lasai, aste pare batez behintzat hor utziko ditut.

Ronbin

Gaur gai hontaz oroitu naiz xD

Bideoak oraindik ez ditut ezabatu. Baronluigi, amaitu al zenuen bigarren ispilu tanda?

baronluigi

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2017ko Maiatzaren 15a, 13:56:39
Gaur gai hontaz oroitu naiz xD

Bideoak oraindik ez ditut ezabatu. Baronluigi, amaitu al zenuen bigarren ispilu tanda?

Barkatu atzerapena. Nik ere ahaztuta neukan. Bihar amaitzen saiatuko naiz. Barkatu eragozpenak.

baronluigi

Azkenean, nik neuk ere telesaila erostea lortu dut. Amazon-en saltzen zuen denda batek unitate bat zeukan salgai, kasualitatez, oso prezio merkean.

baronluigi

Linkak hilda daude (Azkenaldian, Google aldi bateko helbide elektronikoeen bitartez sortutako kontuetan biltegiraturik dauden fitxeroenganako sarbidea ezabatzen ari da) eta ez naiz oroitzen MKVok disko gogor batean gorde nituen edo ez. Saiatuko naiz nire diska originalak ripeatu eta igotzen.

xabeer

Kaixo baronluigi, nik baditut mkv-ak. Berrigoko ditut zuk berriz ripeatu behar izan gabe, bai?

xabeer


Aju

Ez nuen ezta gogoratzen ere seriea. Eskerrik asko berrigotzeagatik!

baronluigi

Aipamenaren egilea: xabeer  Noiz: 2022ko Martxoaren 03a, 14:32:58Kaixo baronluigi, nik baditut mkv-ak. Berrigoko ditut zuk berriz ripeatu behar izan gabe, bai?

Mila esker lanagatik.

Ekaitz Aldi

PINTXOAK EUSKERAZ:

Kaixo Euskal Encodings-en lanean gogor ari zaretenoi (`Ronbin´ kasu hontan). Zuen "webguneko" erabiltzaile kontsumista izan gara azken sei-zazpi urtetan zer nahi hura hartu izan delarik gure ekintza hutsa, oraingoan ordea eskaera desberdin batekin gatorkizue, gune hontara igo/igotzeko duzuen materiala eskatzera hain zuzen ere. Ez dakigu zenbat zareten ez bakoitzak zer/zenbat material daukazuen eta gustatuko litzaiguke "dena" fisikoki (digitalki esan nahi dugu) lortzea (animazio eta irudi errealeko filmak, azpititulatuak batizpat eta zenbait serie ere bai) ondorenean jendeari "usb-etan edo" banatzeko batizpat (baina ez bakarrik) gure herriko/herrietako guraso munduan/munduetan (batizpat ikastola-eskola inguruetaz hari gara), euskerazko lanak familiartean eta etorkizuneko pertsona helduak bultzatzeko gunerik `gogorrena´ delakoan bait gaude.

Zenbait borrokak jarraitzen badu ere euskera eta ikus-entzunekoen inguruan (Pantailak eta plataformak euskeraz? Eitb beste bide bat hartzea? Zinemak euskaraz? Argia-Berria-Elhuyar-Tokiko komunikazio taldeetako yutubeko bideoak bakarrik ikusi? Euskaldun denak Euskal-encodings-en materiala igo eta jaitsi ibiltzea?) gure hau ekintza zuzen zuzena eta oso eraginkorra izan daitekeelakoan gaude, jendeak beren ordenagailuetan eta telebistetan pintxoetako ikus-entzunekoak gorde ditzaketelakoan baikaude. Bururapen hau agian ikastolako atarian ordu gehiegi igarotzen dugulako izango da, kar kar!!


I. eta S.

postdata:
Email hau 2 pertsonak sinatzen dugu baina materiala beste dezenakari helaraziko genioke guk eta horrela gelditu gabe zabal daitekeelakoan gaude, hau egiteko taldetxo bat ere erraz sortu daitekeelakoan gaude. Ikus-entzunekoak euskerara gerturatzeko bidean hasi hau ernaldu dezakegu!!

Istoria hontan parte hartu nahi bazenuke idatzi ezaiguzu beheko emailera eta gure helbidea zein den erantzungo dizugu, suposatzen dugu MEMORIA ERAMANGARRI horietakoetan bidaliko zenizkigukeela materialak, horrela balitz adierazi ezaiguzu zer nahi zenuken (berriro zuri bueltatzea "MEMORIA" behin guk kopiatu dugunean edo bere kostua [erosketa eta bidalketa] ordaintzea, edo beste moduren bat)


emaila:
ekaitzaldiabloga@gmail.com