LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!

Sortzailea Taichisan, 2011ko Irailaren 28a, 14:46:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Joder, numerazio originala eta guzti dakizu. Ni kasualitatez enteratu nintzen, dvdripen tituluak begiratuta, bestela bata bestearen atzetik zenbatuko nituen :haserre:

zumarra

Bai. Honi esker:

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_Teenage_Mutant_Ninja_Turtles_%281987%29_episodes

Eskerrak izenburuak ingelesez dauden eta atalak kokatu daitezken... Hala ere, atzo eta herenegun botatako bigarren atalak "opening" gabe daude eta "korta-pega" egin dut "opening"-a jartzeko. Serie piloarekin egiten dute hori ETB-n atal bat baino gehiago botatzean.

Etxekaltetxoak serieak lana ematen du: euskerazko izenburua du eta ingelesez dagoen zerrendan bilatu behar bere tokiak kokatzeko.

Shaun arditxoa ere, zuk esan bezala, bota ahala jarri nituen ordenean; ezin aurkitu berezko ordena.

Aju

Bigarren atalarena ez da zaila konpontzen, aurrekoarena jarri eta listo. Baina adibidez Dragoi Bolan aurrerapena eta guzti kentzen dute, eta horrek ya ez dauka konponbiderik.

zumarra

Kaixo:

Jarri ditut orain arteko grabatu ditudanak:

http://marrazkiak.99k.org/Ninja.html

Taichisan: Ahal duzunean 1x03 igo (eta Galactik Football-eko 2x13 ere bai). Eskerrik asko.

Ondo izan..

Aju

#19
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 15:12:23
Nik pentsatzen nuena zera zen, zuetako norbaitek ETB3 bertsioa igotzen hastea eta nik asko tardatuko dudanez muntaia egiteko ba bueno, horrela beintzat materiala eskuragarri izango ditugu, zer pentsatzen duzue?
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 21:22:05
Kaixo:

Jarri ditut orain arteko grabatu ditudanak:

http://marrazkiak.99k.org/Ninja.html

Taichisan: Ahal duzunean 1x03 igo (eta Galactik Football-eko 2x13 ere bai). Eskerrik asko.

Ondo izan..
Bueno, ba hau ikusita ez dauka zentzu askorik ni ripeoak egiten jartzea, gero gainera atzetik dvdrip bat egongo dela jakinda. zumarra, neu ere grabatzen egongo naiz badaezpada, eta atalen bat galtzen duzun egunean abisaidazu egunean bertan, nire grabaketei audioa atera bezain laster ezabatuko ditut-eta.

Oraintxe jaitsi ditut eta kalitate oso onean daude, e! Ikusten da asko hobetu duzula teknika lehen grabaketetatik hona, ni ya badaezpada tutorial bat egitekotan eta dena egon naiz proposamen bezala baina ez du faltarik egiten ere. Zer erabiltzen duzu konprimitzeko?.

Aju

Beno, ba hemen nabil ni bertsio amerikarraren eta bertsio europearraren arteko desberdintasunak aurkitu nahian, eta uste dut dexente garbi dagoela. Gaztelerako bertsio bat jaitsi dut, zentsura dagoen lekuan ingelera daukana, eta sekuentzia bat aukeratu dut. Linka. Fijatzen hasten zara eta ETBko bertsioan zentzugabekeria eta guzti dago.

Taichisan, ez dakit nik dvd alemanetan halako zentsurarik egongo denik. Neure zalantzak dauzkat ea balioko ote duten. Hori bai, kaptura batzuk ikusi ditut (ez naiz gai dvdrip ez ISOrik aurkitzeko), eta kalitatearen aldea dezentekoa da.

zumarra

Ez baduzu 3x21 borratu, jaso. Nireari segundu batzuk falta zaizkio. Azalduko dizut. Oraintxe joan beharra daukat...

zumarra

Kaixo Aju:

Ba konprimitzeko Avidemux izeneko programa erabiltzen dut ezaugarri hauekin:

Video: Mpeg-4 asp (avcodec)
Entrelazado: Livavcodec desentrezalado>Linear blend>Autolevel
Bitrate: 1100
Audio: mp3
Cortar: zati beltzak kentzeko
Mplayer redimensionar

Eta nire  ustez ondo geratzen da...hasieran baino hobeto.

Ikusi duzu 3x21 atala motzagoa dela....Ba al duzu zuk oraindik grabatuta?

Aju


zumarra

#24
Kaixo Aju:

Bihar arratsaldean jarriko ditut 2x06tik 2x09ra eta 3x23tik 3x26ra eta 3x28a. Gaur 2x10 bota dute baina arazo batengatik moztu egin zait eta galdu dut. Gero, 3x27a bota beharrean, 3x28a bota dute (?).

Esan bezala, badaezpada ere, grabatzen ari baza, ahal duzunean, gaurko hori ere igo, 3x21-ekin batera.

Eskerrik asko.

Bihar arte

Aju


zumarra

Hauek dira:

2x10: New York's Shiniest
3x21: Green with Jealousy (Dortokak jeloskorrak)

Gero arte

Aju

Ez dut ulertzen zer arraio gertatu zen 3x21aren mezuarekin baina hurrengo egunean igo nuen.

Linka. Beti 1400kbps-ra egiten ditudanez bideoak, honek gehiago pisatzen du.

zumarra

Oso ondo.

Besteak jarrita daude eta hau, pixka bat konprimituta (1100) igoko dut gaur bertan. 2x10a igotzean abisatu.

Eskerrik asko.

Taichisan

Zumarra, aste honetan probak egin nahi nituzke .TSak ripeatzen. Esan ahalko zenidake pribatuz zein programa erabiltzen dozun eta ze nolako konfigurazio motak zu bezalakoak egiteko? Eskerrik asko!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!