B-Plana

Sortzailea Godelet, 2012ko Urtarrilaren 12a, 15:54:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:49:48

Gainera, gure hizkuntza ere, probak batzeko oztopoa ere izan daiteke. Hemen idazten dana ulertuteko ez deurie errezegi eukiko!


Nik uste dut hizkuntzarena ez dutela haien alde besterik erabiliko... beldurra ematen dit gobernu honekin emango diren atzera pausoak, hizkuntza aldetik ere "ebakitzen" ez diren hasiko, eta bost axola egingo zaiela ulertu edo ez zer dagoen hemen idatzia...

MikelEiza

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 18:28:40
Korreo zerrendarena ondo dago, gutxienez normalean idaten dugunontzat. Eta materiala gordeta edukitzea garrantzitsua da, baina gero eta zailagoa, giga kopurua asko igotzen ari baita azken aldian. Linken datu base bat edukitzea ondo legoke bai, txt, html, edo beste testu formaturen baten.

  • Korreo zerrendarena ez dut beharrezkoa ikusten, baina momenturen batean lagungarria izan daiteke.
  • Nik badut ohitura noizbehinka film sorta bat jaitsi eta disko gogorrean gordetzeko, baina diozuna; oso zaila da denaren backup bat izatea giga asko direlako.
  • Linken datu-basea nik google docs erabiliz egingo nuke, dokumentua beti eskuragarri izango dugulako eta pertsona ezberdinek egin ditzazkete aldaketak. Saiatu naiz kontu bat sortzen euskal-encodings izena erabiliz, baina hartuta dago, baita gidoi gabe ere. Zuetako baten batek hartu zuen? Horrela baldin bada helburu horretarako erabil genezake? Bestela eencodings edo antzeko izenen bat erabilita sortuko dut bat.
  • Foroa eguneraturik eta uste dut tildeak orain badabiltzala. Kontua da mezu zaharretan ? geratu dela ikurren ordez. Begiratuko dut ea lortzen dudan berreskuratzea.


danbo

nik euskalenkodings@gmail.com sortu nuen mediafireko kontu batekin batera, eta foruko batzuei esan nien.
Erabili nahi izanez gero, ez dakit nor izan beharko litzatekeen e-mailaren administratzailea, oraingoz nik daukat pasahitza...

Googleko dokumentu bat egin daiteke link-ak batuz, nik gomendatzen dudana, bakoitzak dauzkan mediafire/megaupload/etabarretan sartu, eta bertako linka guztiak kopiatzea, eta euskalenkodings@gmail.com era e-mail bat bidaltzea... zer iruditzen zaizue?

gero e-mailak batu eta dokumentu batean gorde daitezke...
norbaitek beste gomendapenik al du?

Taichisan

Oso ideia txukuna iruditzen zait Danbo!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!