One piece programatu ta Dragoi Bola Z emititu?? Baino ze ostia!

Sortzailea Taichisan, 2012ko Urtarrilaren 16a, 21:53:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi,
DBZKAIren 12.atala amaitu berri ta derrepente DBZ hasi dira emititzen ONE PIECE programatuta zegoen lekuan! Ta eskerrak neskalagunak esan didan bestela ezta konturatu be! benetan flipatzen nabil aizue...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Nue be harritu egin naiz.  :ahozabal: Akatsen bat izango zen, ikusiko dugu bihar ea One Piecekin edo Dragoi Bola Zrekin segitzen duten.

Taichisan

Akatsa izango balitz derrepente egingo zuten mozketa ta one pieceren atalarekin segi sarritan egin duten bezela.
BETIZU EITB facebookeko webgunean jarritako salaketa idatziko dizuet, ia balentria daukaten zentzuz erantzuteko:
"Aizue! Zer da hau One Piece emititu beharrean inori eta inon esan gabe Dragoi Bola Z emititzen hastea?? Ze zentzugabekeria egiten zabiltzate baina? Gogoratzen dizuet oraindik Dragoi Bolako atal piloa emititu gabe dituzuela zeuen inkompetentzi faltagatik (eta ezidazue esan lizentzien ezer argi ta garbi esan zenuten eta DB,DBZ,DBGT ta DBZKAI osoa emititzeko erosita zeneuzkala eta TBn eta Webgunean). Askok flipatzen gabiltza, neu izango naiz zihurasko bakarra "de vuelta y media" jarriko dizuetenak balentri nahikoa daukadalako zentzugabekeri hauek salatzeko. Erantzun zentzuduna exigitzen dut! Badirudi benetan dirua sinmas gastatzen duzuela eta benetan ezdakizuela eskuetan zer daukazuen ere, eta dirua gastatzea gastatzeagatik eta horrelako tratua emotea telesail GUZTIEI lotsagarria iruditzen zait!"
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Ea ze aitzakia asmatzen duten oraingoan, egindakoa justifikatzeko.

Taichisan

Gainera badakizue zer den kuriosoena? derrepente EPGan one piece Dragoi bola Zgatik aldatu dutela Kai emititzen hasi direnean...baino webgunean ez ordea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Nire harian jarri behar nuen hau baina hemen ere egokia da:

Gaur Vicky-ren bigarren atala opening-a gabe egon ezezik (ohi bezala) izenbururik gabe ere joan da (bazirudien lehenengo atala ez zela bukatu).

Eta Martin Mistery-ren bigarren atala ere opening gabe joaten ari da egunero. Baina larriena da (opening-a "corta-pega" eginez jarri daiteke) serie honek, opening-a baino lehenago abenturaren zati bat edukitzen du eta moztuta dagoela!!!

Gauza asko dira eta, berriz diot, susmoa dut grabaketak izorratzeko dela guzti hau.

Taichisan

Ba jai eukiko dute zeren Telesail askoren lehen egindako grabaketak eginda ditut era berriz grabatzen banabil (Martin Mistery adibidez) lehendik grabaturiko DVDak ripeatu ditzaket.
Baino nahiz ta ez uste etbk konspirazioa egite hari digunik ere, flipatzen dut nolako tratu txarra emoten dioten duten audientzi fijo txikiari, azkenean Edu GorriƱok esandako hitzek egia izango dira, seguru... Horretarako daukate gure dirua? gero umeek aitei esateko ez direla ezertaz enteratzen(Avatar adibidez) 3 atal emititzen dituztelako baino bakoitzak denboraldi batekoak? Mesedez,... Horretarako Doraemon 24h egin dezatela, behintzat horrela askoz ere profesionalagoak izango liratekeen...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Hauxe bai arraroa! Serie batzuetatik zatiak kendu dituzte, baina Megamanen atalak osorik eman dituzte, openinga, endinga eta aurrerapenak barne. Ze demontretan dabiltza?

zumarra

Nire susmo hori da nolabaiteko explikazio sasilogikoa topatzeagatik.

Bestela ez dauka (edo nik ez diot oraingoz aurkitu) inolako zentzurik.

jonnydbz

Taichisan plaza del solera joan beharko duzu XD

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 16a, 22:25:50
Horretarako Doraemon 24h egin dezatela
Hau bikaina izango litzateke, jajaja.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Beno, baina ez zaitezte kezkatu One Piece kendu dutelako DBZ jartzeko, ze OP mila aldiz eman dute azken urteotan eta DBZ duela urte batzuk bota zituzten lehen 104 atalak eta kitto. Aldaketarekin irabazi egin dugu :barre: Baina bai, ganora gehiago behar da.

Taichisan

AIBALAMADREDEDIOS!!! Ikusi dezue ezta?? ez dute ba DBZ(DB)ren ENDING OSOA EMON??? hau ya el colmo da.... Noizko EITBko egoitzaren atean greba egin?? Flipatzen nabil baino inoiz ez bezala.... Ta oraindik ez degu eguna amaitu, oraindik Lehengo Muxuak ,Who doktorea eta Heroiak 3 emititzea falta dira, baliteke derrepente Whoren lehen atalak emititzen hastea inori esan gabe, edo ta Chucken 2.denboraldia jarri... total....kasua bada dirua gastatu inok bez ez ikusteko... total, haiek krisian ez daudenez gero...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Baino Aju, ez dela hori... aldaketak justifikatutak eta lehendik esandak badaude ez dago inolako arazorik, baino ostia! emititu baino ordu bat lehenagoan berritu dutela EPGa! hori ezin dela... ya ez dela ganora falta, que nos estan vacilando a la puta cara! eske niri amorru asko emoten didate gauza hauek, are gehiago gainera bikoizten duten profesionalen lana ikusten dudanean eta haiekin hitzegin! Badakizue Chuck edo Bampiroen Kronikak bikoiztu dituzten bikoizle OROk ezin izan dutela haien lanaren emaitzak ikusi?? ahin detallista ziren bikoizketak, etbk presa emoten zietenak gero hau egiteko? benga! hau ez da serioa. :evil:

P.D: Ta barkatuko didazue inork molestatzen badut nire komentarioekaz, aski sutu egiten nau ya egoera hauek.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

BETIZU EITBren erantzuna:
"Egunon Joseba. Audientziengatik hartutako erabakia izan da hau. Ulertzen dugu zure haserrea, eta zuri hau zentzugabekeria edo lotsagarria iruditzea. Azken finean, mota honetako telesailen jarraitzaile sutsua zara eta. Baina telebistako programak zehazterakoan, beste hainbat faktorerekin batera, audientzia datuak ere hartu behar dira kontutan. Oso garrantzitsua da hori. Azken garaian, ordu horretan, audientzia jaisten ari zen eta erabaki bat hartu behar izan da. Espero dugu Dragoi Bola Z-rekin hobeto joango zaigula. Hori izan da guztia. Erantzuna ulertuko duzulakoan, agur bero bat."
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Zure kexak zeozertarako balio izan du, lehen aldiz eman dute lehenengo atalaren aurrerapena :barre:

Gaixorik jartzen nau Z Kairako egindako OSTaren hautaketak, eszenarekin ondo ez datorren musika hartzen dute beti (ez da ETBren errua) :evil: Eta gero bikoizketan oihu guztiak japoniar uztea ez da ondo geratzen :evil: Eta hizkera ere formalegia dauka, serie zaharrean lexiko hobea zeukaten, eta hika hitzegiten zuten :baibai:

PD: Zergatik dira gaizto guztiak "mamuak" :evil: Ez dauka zentzurik.