FBI-ak Megaupload Itxi omen du

Sortzailea Arsenicum, 2012ko Urtarrilaren 19a, 21:10:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Azkenean doako zerbitzari guztiak kenduko dituzte eta ezingo ditugu inondik jaitsi edo igo artxiboak. Guztiz izorratu gaituzte, eta gu bezala, munduko beste pertsona asko ere. A ze etorkizuna.

jonnydbz

Tori SOPA por un tubo. Eta megauploaden gure argazkiak genituenok zer? Horrek bai izorratzen didala... a tomar por culo
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Guztiz ere, nik nituen bikoizketak eta guzti gordeta baita ere popatik hartzera. Gainera gauza hauek galerazteko ez dute pentsatzen lehendik ere abisatzea kontuak dauzkagunok gauza garrantsitzuak salbatzeko ez,... dena izorratu ta listo, amerikar erara beti noski, primero dispara, luego pregunta.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Godelet

Baleeeeeeeeeeeee!

Gaur negar egiteko eguna da, sutan jartzeko eguna...  :haser:

Aukerak badaude! FTP, P2P, emule, torrent... etab.

Sarea geldiezina da. Berak erakutsiko digu bidea eta aukera hoberena. Itxaropentsu bizi... Neo  :cool2: Gaurkoa? Batailatxo, besterik ez da izan.

Animo!  :osopozik: Eutsi goiari!
G o d e l e t

Taichisan

http://www.megavideo.bz/
Bueltan jarriko dira berriz laster. Espero dut backup bortitza egin ahal izatea eta dena behintzat 24 orduz irautea dena salbatu ahal izateko.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

#20
Hemen jartzen duen bezala:

http://www.rtve.es/noticias/20120120/cuestiones-rodean-caso-megaupload/490997.shtml

"para investigar las acusaciones, el FBI ha obtenido y deberá analizar las cuentas personales de esos 150 millones de usuarios de todo el mundo, que contienen datos personales que están protegidos (por ejemplo) por la legislación europea."

Horrek teorian esan nahi du materiala ez dutela berehala borratuko. Gainera jende askok bere material partikularra du. Nire umeen bideo batzuk ere badaude familikoen artean konpartitzeko. Hori ez da ilegala. Hala ere, hori ere egia da, amerikar hauekin, gerta liteke dena borratzea eta gero barkamena eskatzea. Baina, printzipioz, itxoin pixka bat. Mendi buelta egin, bizikletan ibili, eta haize pixka bat hartu, honekin itxutu gabe.

Erabiltzaileek ulertuko dute zein den egoera hau eta pazientziarekin hartu beharko da. Nik ere ia 5 urte neramatzan dena Megauploadera igotzen (4.000 artxibo inguru). Pelikularik ez dut jasota ordenagailuan baina serie guztiak bai (zuen web orrira apuntatzen zuten serieak izan ezik -pena-).
eta berriz igo behar bada ba... zer egingo diogu! Baina nola eta nora, guzti hau argitzean.

Gainera, hau bide luzeko fase bat da. Ez dugu ahaztu behar urte hauetan egindako lana ez dela alperrik izan; jende piloak erabili ahal izan du orain arte guk egindako jesukristoren lana!!!

Beste aukera bat dugu Bideoklub bat jartzea, eh? (txantxa bat da, barkatu)

Animo!!!

jonnydbz

Nik emulea erabiltzen jarraitzen dut, baina zailagoa da material guztia mantentzea.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Momentuz itxaron egin beharko da. Argi dago, atzerapauso bat dela guretzako, 2008 ingurura atzeratu gaitu, gutxienez deskargen kontuan. Baina agertuko dira bide berriak (edo zaharrak)!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

txapelzuri


nKo45

batenbat akabatu bear det!!!!!!!!
:haserre: :threat: :haserre:
GiBi Racing

zumarra


Ronbin

Ba putada ederra da erabiltzaileentzat. Niri ez dit gehiegi afektatzen ez nuelako ezer hor igota ta jaisten dudan materialaren %99 bertsio originalean delako torrent edo emule bidez (thepiratebay eta eztv batez ere). Ni beti egon naiz deskarga zuzenen kontra, p2p askoz hobea da gauzak konpartitzeko. Baina foro honen kasua desberdina da, jende gutxi gara eta hemen daukagun materiala oso minoritarioa da p2p bidez konpartitu ahal izateko. Esandakoa, putada bat.

Norbaitek euskal-encodings-era igotako zerbait galdu badu esan dezala.


Taichisan

Ba nik uste dut  gauza batzuk galdu ditudala, batez ere Krokodilo ehiztariko atal pila, baino ez dut uste inok eukiko dituenik ere, baita HEROIAK releasea ere,... eske gauzak banan banan hasiko banintz begiratzen soponzio bat emango lidake benetan...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

mangaka euskalduna

orain megaupload kendu dutela uste dut zabaldu beharko genukela txoko gehio solas egiteko. Ad: azkenaldian ikusitako bideoren bat, liburuak, marrazkiak, jolasak, kiroletan gehiago sakondu, munduari buruz orokorrean(ta honek asko dauka hitz egiteko),...
Munduarenarekin esan nahi dudana da beste herrialdeetan gertatzen ari diren gauzak aipatu eta gero horri buruzko iruzkinak egin.
Hau Iradokizun bat da, nire ustez horrela ez litzateke hainbeste jende joango nik uste.

Arsenicum

Ondo egongo litzateke bakoitzak duenaren zerrenda egitea.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.