ia nireak egin dik!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Irailaren 09a, 10:37:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Zumarra, hire sistemak zenbat espazio behar du? Konparatze   aldera besterik ez bada. Nire ustez noizbehinka ordenagailuaren gainkarga garbitzea, komeni izaten duk, baina badakizue horretarako ona den programaren bat?

zumarra

Aupa Burrundaie:

Nik, sistema nagusia bezala, Ubuntu 10.10 (Maverick) daukat 10 gb.ko partizio batean. Bertan behar ditudan programa guztiak (gutxi edo asko, ez dakit esaten) kontutan hartuta 4,5 gb. okupatuta daude (libre beste hainbeste).

Duela 5 urte aldatu nintzen W-XP-tik eta orain bai XP eta 7 ditut makina birtual moduan (Virtualbox programarekin) Ubuntu barruan probak egiteko; adibidez, Mipony W-XP-n dut eta Streamtransport W-7-n (Linux-erako bertsioak ez bait daude).

XP erabiltzen nuenean, sistema garbitzeko Ccleaner eta Tune Up erabiltzen nituen. Sistema oso ondo mantentzen zen. Lehenengoa W-7-rako badago eta dohainik da. Bigarrena pirateatuta nuen eta, nola W-7 ez dudan inoiz erabili sistema nagusi bezala ez dut gehiegi ikertu.

Informatika gustuko baduzue, probatu virtualbox-ekin (dohako programa) linux distribuzioak; hasteko errazenak  Linux Mint eta ZorinOS. ISO deskargatu eta probatu Virtualbox-en.

Alde on asko ditu eta horietako bat antibirusa ez dela beharrezkoa da. Android gehiago hedatzean ikusiko dugu (Linux-en oinarrituta dago) birus gehiago sortzen diren Linux-erako....

burrundaie

Eskerrik asko informazioarengatik. Gogoa zeukat Linux probatzeko, baina irudipena diat erabiltzeko orduan oso mugatua ez ote litzatekeen geldituko (bazekiat aurreiritzi hutsa dela, inoiz ez baitut erabili).

zumarra

#18
Linux-erako milaka programa daude, denetik egiteko, denak dohainik. Askotan windows-erako eta Linux-erako bertsioak daude (Firefox, Jdownloader, Gimp, Avidemux, Google Earth, Openoffice, Libreoffice, Audacity, Vlc, Fileuploader...) Gehienetan, programa paraleloak daude eta erabiltzen ikasi behar dira. Linux distribuzioen barruan "Centro de Software" deritzana dago; bertan programa guztien zerrenda, beren ezaugarriak eta klik batekin instalatzen duzu. Beste batzuk, internetetik jeitsi eta instalatu (adibidez Ubuntu-n programak .deb izaten dira; Fedora-n .rpm eta bi aldiz klik emanda instalatzen dira .exe bat bezala). Hemen windows-erako alternatiba libreen zerrenda (ez dakit eguneratuta dagoen). Alegia Photoshop ez dago baina Gimp duzu. Ezberdina da baina antzekoa eta arazo bakarra erabiltzen ikastea da: http://www.freealts.com/index.php

Eta windows-erako bakarrik dagoen ezinbesteko programa bat baduzu, bi aukera dituzu: Wine (Win emulator) izeneko programa dago Linux-erako Windows emulatzen duena. Wine barruan instalatu dezakezu askotan windows-erako bakarrik balio duen hori (nire kasuan 7zip). Eta honek funtzionatzen ez duenerako, bigarren aukera da Linux-en barruan Windows birtual bat sortu eta bertan instalatu behar duzun programa hori (nire kasuan Mipony, Streamtransport). Erabat funtzionala geratzen da. Baina hainbeste programa daude denetik egiteko, behin Linux-era pasata, dauden programa horiek erabiltzen ikastea gomendatzen da ahalik eta dependentzia gutxien izateko Windows-ekin.

Bere garaian 6 hilabete behar izan nituen nire sistema nagusia Linux izan arte. San Google oso ondo etorri zitzaidan; dena dago bertan. Pixka bat zaila iruditu zitzaidan ezberdina delako baina reto bat izan zen. Orain ez dut planteatzen bueltatzea. Ehundaka linux distribuzio daude eta probatzen ibiltzen naiz, hobby bezala eta akaso topatuko dut oraingoa baino politagoa edo hobeagoa den bat.

Animatzen bazara badakizu non nagoen.  :keinu:

Nire eskritorioak window-en itxura du:


burrundaie

Egia esan, Linuxen kontua erakargarri egiten zaidak. Gertuagotik ezagutu nahi nikek baloratzeko zenbateraino merezi duen, tanteatzeko pixkat, alegia. Ez diat nire burua ikusten orain aldaketa handitarako, denbora falta nire etsai handienetakoa baita, eta orain arte ikasi dudan apurra utzi beste istori batean hasteko pereza  ematen zidak. Ba al dago bata edo bestea erabiltzeko aukerarik? Batzutan  bat eta bestan bestea erabiltzekoa, alegia.

zumarra

Probatzeko errazena, zure ordenagailua ukitu gabe. makina birtual baten bidez da; zure Windows-aren barruan beste bat sortzen duzu (Linux-a) eta, azkenean, beste programa bat balitz bezala martxan jartzen duzu.

Bigarren aukera da zure ordenagailuan partizio berri bat sortzea (10-20 gb.koa) eta bertan instalatu. Linux-eko ISO-a pendrive batean edo cd batean grabatu (akaso dvd-a) eta bertatik arrankatu eta sortutako partizio horretan instalatu. Instalatzean, Linux-ak zure Windows-eko partizioa detektatuko dizu. Hortik aurrera, ordenagailua piztean pantaila berri bat agertuko zaizu non aukera izango duzun betiko windows-en edo Linux berrian sartzeko.

jonnydbz

Live CD/DVD bat erabiltzeko aukera ere badago lehen kontaktua egiteko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Agian, eta hasiera batean, makina birtualarena errazena iruditzen zaidak. Tira, lehendabizi ordenagailua konpondu behar zidatek, gero programak instalatu etab. Dena kontrolpean daukadanean laguntza eskatuko diat.

zumarra

jonnydbz-k arrazoia du. Linux-eko ISO-a duzunean, cd-dvd edo pendrive batean grabatu eta bertatik arrankatu. Linux sisteman sartuko zara eta erabili dezakezu zure ordenagailuan ezer aldatu gabe (bertan, eskritorioan, ikono bat agertzen da "Install" izenekoa disko gogorrean instalatzeko aukera emango dizuna, aipatu dizudan bigarren aukera).

burrundaie

Ez dakit zer den aspergarriagoa, ordenagailurik gabeko bizitza ala EITB-ko programazioa... :threat:

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Irailaren 16a, 23:20:00
Ez dakit zer den aspergarriagoa, ordenagailurik gabeko bizitza ala EITB-ko programazioa... :threat:

Ez al dakazu kontsolarik edo denbora pasatu ahal izateko xD?

Godelet

Aizu... hona hemen idei eroa... IRAKURRI liburu on bat!!!  :barre:
G o d e l e t

burrundaie

#27
Bat ez, bi. Lehengo astean bi liburu irakurri nituen: Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (ondo idatzia baina engantxatu ez ninduena) eta Agata Cristhiren El caso de los anonimos. Hala ere hutsunea hor dago...

jonnydbz

Hasi Canción de Hielo y Fuegorekin, tarte baterako izango duzu XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Irailaren 17a, 20:38:17
Hasi Canción de Hielo y Fuegorekin, tarte baterako izango duzu XD
Martxa honetan "Gerla eta bakea"-rekin ausartuko naiz, edo okerrago izan daitekeena, Saizarbitoriaren Martutenerekin.  :evil: