One Piece Azpitituluekin

Sortzailea egoninobi, 2014ko Uztailaren 08a, 12:08:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 05a, 20:16:43
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 05a, 19:02:05
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 05a, 14:01:35
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 05a, 13:55:02Niregatik bai, bestela oso nahasgarria da. Kontu bat, zuei Thriller Barkeko 377.ataleko azpitituluak ateratzen zaizkizue? Modu guztietara saiatu naiz eta ez zaizkit ateratzen. Inork konproba al dezake?
Bai, agertzen zaizkit. Azpititulu horiek ez daude itsatsita, hautazkoak dira, agian aktibatu egin behar dituzu zure erreproduktorean.
Badirudi 173.kapitulua Online Megan ikusteko arazoak daudela, soinua ez da entzuten. Bi ordenagailu ezberdinetan probatu dut, baliteke nire arazoa ez izatea
Gaurkoz Mega asko sakeatu dut eta ez dit uzten ezer jaisten edo uzten. AC3 formatua erabili dudalako izango da?

Bai, Megan online ikusi ahal izateko h264 kodeka behar du irudiak (mp4 edukiontzian), eta audioak AAC izan behar du. Bertzela hroixe, ez da entzuten. Eta azpitituluak nik bideoan erre egiten ditut beti, badakit berez ez dela egokiena, baina uste dut erabiltzaileentzat praktikoena hori dela, online arazorik gabe ikusi ahal izateko.

Eskerrik asko bioi lanagatik!

Segi bizkor!

Aju

#61
174. atala gehituta lehen mezuan. Eskerrik asko berriz ere, Bilhau!!

Orain ez dira orduak hau ikusten jartzeko, baina "kanpaia handia" irakurri dut gainetik pare bat aldiz; kanpai hitzak ez du a itsatsirik.

Bilhau

Ui, bazuelakoan nengoen, beti ikasten da zerbait berria!

Bilhau

Besteok zer diozue? Jarriko al ditugu kapitulu guztiak leku beretik eskuragarri?

Aju

Lehen mezua eguneratuta 175. atalarekin. Eskerrik asko, bilhau!

Aju

176. atala igota lehen mezuan.

Ahal dudanean 175. atalaren bigarren bertsioa ere igoko dut.

Eskerrik asko Bilhau azpitituluekin egiten ari zaren lanagatik! :zaldian:

Bilhau


Aju

Lehen mezua eguneratuta 175. atalaren 2. bertsioarekin.

Aju

Lehen mezua eguneratuta 177. atalarekin. Eskerrik asko berriz ere, bilhau :zaldian:

Bilhau

Bakarra al naiz soinurik aktibatu ezin duena?

Aju

#70
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Otsailaren 27a, 18:54:42Bakarra al naiz soinurik aktibatu ezin duena?
Mierda, AC3 audioarekin egin dut... Ohitura.

Lehen mezua eguneratuta AAC audiodun fitxategiarekin.

Aju

Lehen mezua eguneratuta 178. atalarekin.

Ongi etorri berriz, Bilhau.

Aju

178. atalaren 2. bertsioa igota zuzenketa batzuk egin ostean.

Aju

Lehen mezua eguneratuta 179 atalarekin!

Aju

Lehen mezua eguneratuta:

-179. atalaren 2. bertsioa, azpitituluak apur bat gorago jarrita, aurreko atalekin parekatzeko.
-180. atal berria.

Eskerrik asko, bilhau!