DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-131/131]

Sortzailea egoninobi, 2015ko Uztailaren 07a, 10:00:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Maiatzaren 24a, 22:51:49
Blu-rayak muntatzen hasten banaiz, bide batez itzulpenei birpaso bat emango diet, susmoa baitut esaldi batzuk arraro samar geratzen ari direla japonieratik literalegi itzultzen saiatzeagatik. Baina horretan jarri aurretik hilabeteak/urteak pasako dira (ederra litzateke ordurako euskal bikoizketa ere egotea).
Japonieratik zuzenean itzultzen duzu ala?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Maiatzaren 25a, 16:52:10
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Maiatzaren 24a, 22:51:49
Blu-rayak muntatzen hasten banaiz, bide batez itzulpenei birpaso bat emango diet, susmoa baitut esaldi batzuk arraro samar geratzen ari direla japonieratik literalegi itzultzen saiatzeagatik. Baina horretan jarri aurretik hilabeteak/urteak pasako dira (ederra litzateke ordurako euskal bikoizketa ere egotea).
Japonieratik zuzenean itzultzen duzu ala?

Bai, horretan saiatzen naiz. Oraindik ez dut guztiz ongi menperatzen, eta hitz asko hiztegian begiratzen ditut. Batzuetan zerbait ezin izaten dut belarriz harrapatu eta japoniar azpitituluak kontsultatzen ditut.

HorribleSubsen scripta erabiltzearen arrazoi nagusia azpitituluak jadanik ongi timeatuta daudela da. Hala ere ingelesa alboan izatea primeran datorkit konparaketak egiteko.

Egia da japonieratik itzuli nahian denbora gehiago tardatzen dudala, baina japoniera praktikatu eta hobetzeko ezin hobeto datorkit. Azken finean azpititulu hauek esperimentu bat dira. Denbora gehiago hartuko banu, esaldiei buelta gehiago eman eta findu ahalko nituzke (Hori blu-ray releaserako utziko dut noizbait eginez gero)

Azken urteotan japoniera neure kasa ikasten aritu naiz (animeak entzunez, mangak irakurriz, neure buruarentzat itzulpenak eginez...), eta Dragoi Bolaren itzulpenak nire beste zirriborro batzuk baino ez dira XD

Konan

 Euskal komunitate hau ustekabean aurkitu nuen duela urte batzuk, ez naiz asko idaztekoa eta oso noizean behin sartzen naiz baina sartzen naizen bakoitzean..... a ze ustekabeak!!!!! Egoni, ez haut ezautzen baño artista bat izan beak derrigor. Domo arigato eta ganbatte kudasai!!!!!!

ffernandisco

Kaixo jende, lehengo gauza eskerrak ematea zuen lanagatik!!
Bigarren, badakizue ea egingo dute dragoi bola super kapitulen doblajeak?

jonnydbz

Zoritxarrez ez dut uste bikoizketa egingo denik. Orokorrean euskarazko bikoizketa gero eta gutxiago egiten dira, eta ETB ez dago Dragoi Bola bezalako animeekin interesaturik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Mila esker hitz ederrongatik, Konan! Eta besteoi ere! Pozten naiz jende gehiago Dragoi Bola gozatzen ikusteaz.

Gaur egungo egoera ikusita DBSren bikoizketak ezinezkoa dirudi, baina nik ez nuke oraindik itxaropena galduko. Itxoin ditzagun urte batzuk ea egoera aldatzen den :)

egoninobi

Aupa lagunok!

Zera da, HEMEN pertsonaia guztien zerrenda bat egin dut terminologia behar bezala zehaztu ahal izateko. Bai pertsonaia klasikoena eta baita pertsonaia berriena. Izenen batekin ados ez bazaudete komentatu lasai eta eztabaidatuko dugu ;)

jonnydbz

Nire aldetik bakarrik esan nahi nuke egilea dela erabakitzen duena, zuk hartutako erabakia ondo egongo da. Behin hau esan da, komentatzea Launch eta Tenshinhan ez ditudala inoiz horrela ikusi, Lunch eta Ten Shin Han baizik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Mila esker zure iritziagatik jonny. Erabakiak neuk hartu arren, gauzak denon artean adostea beti politagoa da :)

Launch, Lunch, Lanch... Honekin egia esan zalantza neukan. "Lunch" ipiniko dut zeuk esan bezala.
Dena dela pertsonaia hau Toriyamak erabat ahaztuta dauka eta ez dut uste inoiz agertuko denik. Agian Toyotarok salbatuko du, honek gogoan baitu izan ere XD

Tenshinhan berriz... Ni erabat ziur nago Dragoi Bola KAIren ETBko azpitituluetan eta izenburuetan "Tenshinhan" dena batera idazten zutela. Titulu hauek EiTBren webgunetik atera nituen bere garaian. Eta interneten begiratuta ere frogak daude :)

Bestalde, orain titulu horiek ikusi ditudala, "super saiya" eta halako terminoak maiuskulaz ala minuskulaz? Orain arte "saiya" hitza beti minuskulaz idatzi dut ("lurtar" idazten den bezala) baina "Super Saiya" maiuskulaz idazten aritu naiz. Beharbada minuskulaz idatzi behar nuke, ezta? Zuek zer diozue?

"suntsitzaile", "kaioshin" eta halakoak ere minuskulaz idazten hasi naiz. (Ez nahastu "kaioshin" arraza/posizioa "Kaioshin" (Shin, 7. unibertsoko kaioshina) pertsonaiarekin)

jonnydbz

Lehen ETBn ordea Ten Shin Han zen ziur asko. Baina horrelako gauzetaz kezkatzea, nire ustez larregi kezkatzea da XD

Nik ez dakit nola egin beharko litzatekeen maiuskula eta minuskula kontua, nik egingo banu, seguruenik ia denak maiuskulaz egingo nituzke. Esan bezala saiya arraza bezala hartuz gero, minuskulaz jartzea ondo legoke, bestalde, Espazioko Gerlaria minuskulaz ez dut gustora ikusten XD

Hori azkenean norberak ematen dion garrantzia da. Tekniken izenak maiuskulaz edo minuskulaz? Maiuskulaz gustatzen zait, baina zergatik? Teknika konkretu baten izena delako? Otso Hagin Ukabila edo otso hagin ukabila? Super Saiya ere egoera konkretu baten izena da, maiuskulaz behar dut horregatik?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Nik neuk orain arte guztiari maiuskula jartzeko ohitura nuen, baina azkenaldian halako zalantzak sortu zaizkit. Baina arrazoia duzu, onena halako gauzetan gehiegi ez pentsatzea izango da :P

Noizbait atal guztiei zuzenketa bat egiten badiet kontuan hartuko dut beti modu berean idazteko, baina momentuz ziurrenik denetarik ikusiko duzue XD

jonnydbz

Hemen nator berriz, egunean jarrita eta ikusitako akatsen berri ematen.


  • 101: Kaliflak Keruri "A ze potroak, motel" esaten dio 3:40 minutuan. "A ze potroak" neska bati esatea arraro egiten zait, balikete gaur egungo gaztedian normalizatua izatea, baina neska bati "neska" esaten zaio, ez "motel" (mutil), hau da, "a ze potroak, neska".
  • 103: itzuli gabeko esaldi bat dago 17:49 minutuan.

Eskerrik asko denagatik!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Mila esker Jonny! Asko eskertzen dizut feedback egitea.

101ean Califlak "bolak" aipatzen ditu literalki (大したタマだぜ ったく!), beraz potroak izan behar nahitaez. Baina zuzen zaude, "motel" "neska"gatik aldatuko dut. Kontuan hartuko dut hori aurrerantzean eta atal zaharrak gainbegiratzean. 103ko esaldia ere apuntatuko dut zuzentzeko.

Bide batez, lanpetu samar nabil eta gaurko atalak ziurrenik datorren asteburua arte itxaron beharko du.

jonnydbz

Kaixo berriz! Normalean akatsen berri ematera sartzen naiz. Oraingoan aldiz eskerrak ematera baino ez! 111. atala jeisten eta ikusteko irrikaz nago, aurrekoaren amaiera oso ona izan baitzen!  :shock:

Bide batez esan Getxoko komiki azokan mangaren lehen liburukia erosi nuela :osopozik:

Eta azkenik, Bartzelonako manga azokan egindako elkarrizketa batean esan zutenez txapelketaren saga hau martxoan bukatuko dela esan zuten. Nire ustez asko luzatzean da... :ahozabal:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Azaroaren 05a, 13:05:27
Kaixo berriz! Normalean akatsen berri ematera sartzen naiz. Oraingoan aldiz eskerrak ematera baino ez! 111. atala jeisten eta ikusteko irrikaz nago, aurrekoaren amaiera oso ona izan baitzen!  :shock:

Bide batez esan Getxoko komiki azokan mangaren lehen liburukia erosi nuela :osopozik:

Eta azkenik, Bartzelonako manga azokan egindako elkarrizketa batean esan zutenez txapelketaren saga hau martxoan bukatuko dela esan zuten. Nire ustez asko luzatzean da... :ahozabal:
Gauza gehiago ere esan zituzten :banan: :banan: :banan:

9 urte eta gero lizentziatu nahian  :banan: :banan: