IRUDI KALITATE HANDIKO PELIKULEN PROIEKTUA

Sortzailea Josu Etx, 2018ko Irailaren 02a, 22:07:01

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Irailaren 22a, 00:14:32
Askotan arraroak egiten zaizkigu euskarazko filmen izenak, baita euskal bikoizketak ere. Baina hori gure arazoa da, ez da izen arraroen arazoa.

Nire ustez arrazoia duzu, baina uste dut gai honi buruz eztabaidatzeko eta izenburuak euskaratzeko metodologia finkatzeko beste post bat egin beharko genukeela. Proiektu honen gaiatik urruntzen ari gara.






Proiektu honetan (Pelikulak igotzearenak, kalitate handiarekin) arazoak gutxi gora behera konpondu ditut. Beraz noizean behin pelikularen bat igoko dut. Milesker laguntza guztiarengatik

Josu Etx

Bideo honen pisua gehiegizkoa dela uste duzue?
Ni horrelako bideoak deskargatzera ohituta nago eta uste dut asko merezi duela, gainera horrelako pelikuletan, non irudia horren ikusgarria den, pelikula disfrutatu ahal izateko.
Baina irudi kalitatea berdin zaion jendea ezagutzen dut. Zuek pisutsuegia dela uste duzue?

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Azaroaren 13a, 00:21:49
Bideo honen pisua gehiegizkoa dela uste duzue?
Ni horrelako bideoak deskargatzera ohituta nago eta uste dut asko merezi duela, gainera horrelako pelikuletan, non irudia horren ikusgarria den, pelikula disfrutatu ahal izateko.
Baina irudi kalitatea berdin zaion jendea ezagutzen dut. Zuek pisutsuegia dela uste duzue?
Hemengo joera pisu gutxi izatea da. Ni neu zu bezalakoa naiz eta kalitateari ematen diot lehentasuna. Horrek daukan arazoa espazioa da; nora igo eta artxiboaren mantenua.

PD: Aurrekoan zure abatarra jaitsi nuen pisua begiratzeko. 8MB dauzka. Mugikorretik dabiltzanak fulminatuko dituzu :barre:

Arsenicum

11 GB? eta non gordetzen duzue? Terabytetako disko gogorrak barik, Petabytekoak dituzue ala?
Ongi egongo da, baina hori gordetzeko...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Jejeje, nik 4tb-eko disko gogorra daukat...
Baina dena dela hemen HD ez diren 2GB eko pelikulak daude, hori oso pisutsua da, duen erresoluziorako.
Hau kasu berezia da. Ber-masterizazio berezi bat zelako utzi dut horren pisutsua. Igo ditudan 1080p besteak 3-7GB pisatzen dute.

Josu Etx

#20
Ikusi duzuen moduan Kwai ibaiko zubia igo dut. Nire hurrengo helburuak (hortik kalitate onean badauzkazue hobe) hurrengoak dira: Albaniaren konkista, Zaldun Iluna, Apocalypse Now, Aitajauna 1 eta 2 eta Star Wars-eko trilogia.

Josu Etx

Jada urte bat euskal encodings-en sartu nintzenetik  :ahozabal:

Arsenicum

Eta lan mordoa egin duzu. Mugimendua eman diozu foroari.  :txalo1: :txalo1:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

iragoiko

#24
Kalitate altuko materiala daukat eta laguntzeko prest egongo nitzake. Guztia bluray kalitate originalean daukat (ISO ra pasata).

Muntaiak egiten experientziarik ez dut eta euskarazkoa audioak lortzeko biderik ere ez. Ederra litzateke euskarazko audioen muntaia egitea DTS-HD jatorrizko audio baten gainean goi mailako kalitatea lortzeko.

Nahi baduzue zintzilikatzeko bidea duzuenoi ondokoa pasa diezakezuet.


Josu Etx

Ba egin zerrendatxo bat zer daukazun esaten eta ea nor animatzen den muntatzen. Muntaiak egiten jakin nahi baduzu azalduko dizut nola egin.

iragoiko

Dragoi bolarenak, euskaraz ditut edizio originalekoak. Ez du muntaia beharrik. Zuzenean igo daitezke.

Horrez gain, material asko daukat formatu originalean (menuekin) eta custom asko ere erresoluzio altuko audioekin (erderaz). Euskarazko audioren bat lortu eta lagundu/erakutsi badezakezu saiatuko nitzake muntaia egiten.

Nahi baduzu zerrenda pasako dizut eta aukerate dezakegu nondik hasi.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: iragoiko  Noiz: 2020ko Abenduaren 26a, 13:18:01Dragoi bolarenak, euskaraz ditut edizio originalekoak. Ez du muntaia beharrik. Zuzenean igo daitezke.

Horrez gain, material asko daukat formatu originalean (menuekin) eta custom asko ere erresoluzio altuko audioekin (erderaz). Euskarazko audioren bat lortu eta lagundu/erakutsi badezakezu saiatuko nitzake muntaia egiten.

Nahi baduzu zerrenda pasako dizut eta aukerate dezakegu nondik hasi.

Baina filmak diozu? Euskaratu diren Dragoi bolako film guztiak 1080p dauzkagu jada. https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6093.0

Aju

#28
Aipamenaren egilea: iragoiko  Noiz: 2020ko Abenduaren 26a, 11:00:11Kalitate altuko materiala daukat eta laguntzeko prest egongo nitzake. Guztia bluray kalitate originalean daukat (ISO ra pasata).

Muntaiak egiten experientziarik ez dut eta euskarazkoa audioak lortzeko biderik ere ez. Ederra litzateke euskarazko audioen muntaia egitea DTS-HD jatorrizko audio baten gainean goi mailako kalitatea lortzeko.

Nahi baduzue zintzilikatzeko bidea duzuenoi ondokoa pasa diezakezuet.


Iepa iragoiko,

Japonian ganorazko Blurayak ateratzen direnean muntaia berri bat egingo dut, baina bitartean ateratzen diren semiBlurayei ez diet kasurik egiten, izugarrizko lana baitago atzean gero muntaia definitibo bat ez izateko...

Nik dakidala blurayak hemen eta EEBBetan bakarrik irten dira, eta denak dira upscale kaxkarrak.

DTS-HDari dagokionez, ezinezkoa da ondo ateratzea. EEBBetako DVDak 5.1 dira eta inoiz probaren bat egin izan dut, eta gehiegi igartzen da kalitate diferentzia euskarazko pistaren eta gainontzeko pista berrien artean. Hobetu beharrean, izorratu egiten da.

iragoiko

Kaixo Aju,
Honartexekoak dauzkat.

https://www.amazon.es/Dragon-Ball-Box-5-Blu-ray/dp/B08PX93Z3C

Ikusten duzun moduan 2020 ko abenduaren 23-an merkaturatutako kaxa da.

nfo info:
```DISC INFO:

Disc Label:     BD1
Disc Size:      44,283,147,760 bytes
Protection:     AACS
BDInfo:         0.7.5.5

PLAYLIST REPORT:

Name:                   00009.MPLS
Length:                 2:52:57.575 (h:m:s.ms)
Size:                   44,009,668,608 bytes
Total Bitrate:          33.93 Mbps

VIDEO:

Codec                   Bitrate             Description     
-----                   -------             -----------     
MPEG-4 AVC Video        25523 kbps          1080p / 23.976 fps / 16:9 / High Profile 4.1

AUDIO:

Codec                           Language        Bitrate         Description     
-----                           --------        -------         -----------     
DTS-HD Master Audio             Spanish         1028 kbps       2.0 / 48 kHz /  1028 kbps / 16-bit (DTS Core: 2.0 / 48 kHz /   768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Catalan         1023 kbps       2.0 / 48 kHz /  1023 kbps / 16-bit (DTS Core: 2.0 / 48 kHz /   768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Basque          984 kbps        2.0 / 48 kHz /   984 kbps / 16-bit (DTS Core: 2.0 / 48 kHz /   768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Vai             985 kbps        2.0 / 48 kHz /   985 kbps / 16-bit (DTS Core: 2.0 / 48 kHz /   768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Gallegan        1015 kbps       2.0 / 48 kHz /  1015 kbps / 16-bit (DTS Core: 2.0 / 48 kHz /   768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Japanese        984 kbps        2.0 / 48 kHz /   984 kbps / 16-bit (DTS Core: 2.0 / 48 kHz /   768 kbps / 16-bit)

SUBTITLES:

Codec                           Language        Bitrate         Description     
-----                           --------        -------         -----------     
Presentation Graphics           Spanish         1.413 kbps                     
Presentation Graphics           Catalan         1.355 kbps                     
Presentation Graphics           Spanish         1.413 kbps                     
Presentation Graphics           Spanish         1.413 kbps                     
Presentation Graphics           Spanish         1.413 kbps                     
Presentation Graphics           Spanish         28.347 kbps```