Eraso Titana - Shingeki no Kyojin (2013-2023) [720p|MEGA] [ONLINE]

Sortzailea Koslow Jenerala, 2022ko Abenduaren 24a, 17:33:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.


arrakala

Aipamenaren egilea: Koslow Jenerala  Noiz: 2023ko Abenduaren 27a, 19:24:17
Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2023ko Abenduaren 26a, 14:04:03Bueno, atzo bukatu nuen anime osoa ikustez, ez neukan ikusia eta hemendik ikusi dut oso-osorik. Zorionak eta eskerrik asko hartutako lanagatik Koslow Jenerala, hagitz ongi daude azpitituluak eta luxu bat izan da dena jarraian online ikusi ahal izatea Megatik.

Hala ere, azken atala faltako litzake igotzeko, uste dut azaroan edo estreinatu zela. Pena da telesaila osorik edukitzea baina justu azken atala faltan.. animatuko zinake hau ere igotzera? Kristona litzake animea oso-osoa edukitzea eta. Zerbaitetan lagundu badezaket, ni prest laguntzeko behintzat  :garagardoa:

Eskerrik asko eta errango diguzu.

Besarkada bat!

ENE! Ez duzu sinetsiko, baina azaroaren 5ean estreinatu bezain laster itzuli nuen, eta ZIUR nengoen igo izanaz  :konorte:  ! Orain igota dago benetan  :jotzen:

Eta bide batez, gainontzeko atal guztiak berriro igo ditut (minutu batzuk barru kargatuko dira) konponketa batzuekin eta ending abestiak azpititulatuta, horiek ere eginda neuzkan eta.

Primeran! Eskerrik asko!!!  :olatua:

Aju

#17
Aipamenaren egilea: Koslow Jenerala  Noiz: 2023ko Abenduaren 28a, 10:20:18
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Abenduaren 28a, 09:54:01Epa.

Azpitituluak pasatzen badizkidazu, 7000 kbps-ko bitrateko bertsio bat egin dezaket :pirata:

Noski! Hona hemen: https://drive.google.com/file/d/1bpnCNVRTJPa0YJPQHwvyhoI-sYJFD5Vi/view?usp=sharing
Eskerrik asko.

Frogak egiten ari naiz, kodifikazioan zer estrategia jarraitu erabakitzeko. Izan ere, RAWetako bideorik pisutsuenak (21. atala) 3.44GB pisatzen du eta arinenak (63. atala) 1.37GB. Ez dakit nik ideia ona den denei pisu bera ematea... Baina beste estrategiak, kalitatea zehazteak (hala datoz RAWak, CRF16rekin), tamaina oso aldakorreko atalak eman ditzake eta batek jakin zenbat pisatuko duten atal pisutsuenek... Ze telesail zaila.

Aju

#18
Beno, konpresioa aurrera doa eta momentuz erdia edo daramat konprimituta.

Zortzi OVAtik bi falta direla ikusten dut. Baduzu asmorik egiteko? :garagardoa:

Nidun

Eskerrik asko, Koslow Jenerala!!! Plazera izaten ari da anime hau osorik ikusten. Kristoren lana (titanikoa, kar, kar).  :ospatzen2:  :zaldian:

Koslow Jenerala

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Abenduaren 31a, 12:30:15Beno, konpresioa aurrera doa eta momentuz erdia edo daramat konprimituta.

Zortzi OVAtik bi falta direla ikusten dut. Baduzu asmorik egiteko? :garagardoa:

Bai, egiteko asmoa daukat astia aurkitzen dudanean, baina arazo bat izan dut softwarearekin eta ez daukat ideiarik ere nola konpondu. Bata betegarria eta bestea parodia arraroa direnez, ez nien garrantziarik eman eta baztertuta geratu ziren, baina atal guzti-guztiak izate hutsagatik egingo ditut  :noski:

Aju

Lehen mezua editatuta 1080p bertsio bat gehituta.

Egindako aldaketak:

-Azpitituluen tamainak uniforme jarri atal guztietan.
-Rotuloen denborak bideora ajustatu.
-Rotulo batzuen posizionamendua zuzendu.
-Azken pelikulako ending-a itzuli.