Jellyfin eta euskarazko edukia

Sortzailea ameslaria, 2025ko Abenduaren 30a, 20:22:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

ameslaria

Kaixo! Igual ez daki inork erantzuten baina esango nuke norbaitek badaki hemen dagoela.

Jellyfin montatu dut etxean eta lagun eta senideei (bereziki film eta telesailak atsegin dituztenei eta gurasoei) erabiltzaileak egin dizkiet.

Kontua da euskaraz, gazteleraz eta ingelesez daudela gauzak, eta kasu arraro batzuk kenduta (adibidez chihiroren bidaia) tituluak eta sinopsiak ingelesez agertzen dira (seguruenik euskara dudalako aukeratuta eta euskarazko informaziorik ez dagoelako).


Kasualitatez norbaitek badaki ea nonbait badagoen informazioa euskaraz agertzeko modurik?


Eta norbaitek antzeko jellyfin zerbitzariren bat balu, nola egin daiteke/nola egiten duzue eduki bakoitza zein hizkuntzatan dagoen argi uzteko? Ia erabiltzaile guztiak euskaldun eta euskaltzaleak dira, asike zer dagoen euskaraz erraz ikustea guay legoke.

Espidermander

Aupa! Egia esan ez nuen aplikazio honen berri, beraz googlen bilatu ta "Plex" aplikazioaren antzekoa dela ikusita uste dut badakidala zein zen arrazoia.

Kontua da halako aplikazio gehienek "www.themoviedb.org" eta halako orrialdeetatik ateratzen dutela informazia, eta gehienetan ez dago hizkuntza potenteenak ez direnetan. Euskarazko bai titulu, bai sinopis, bai posterrak egotekotan erabiltzaile randomek sartuak dira, eta oso gutxi daude.

Hain zuzen Chihiro aipatu duzula pentsatu dut hau izan daitekela, ze euskarazko infoa duen gutxi hauetako bat da.

Izan daiteke kriston inbentada egin dudala, ze esan bezala ez dut aplikazo hau ezagutzen, baina beste orri askotan horrela egiten dutenez logikoa iruditu zait.

Bidebatez aspaldian nahi izan dut halako zerbitzari bat egin euskaraz filme ta telesailetarako, baina sekula enuen jakin Plex ondo erabiltzen. Jellyfin hau gomendatuko zenuke? Ondo dago?