Nola deskargatu bideoak Primeran plataformatik

Sortzailea azkonarra, 2026ko Maiatzaren 25a, 09:42:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

azkonarra

Aupi!

Gorka Urbizuren "Hasiera bat" kontzertua deskargatu nahian nabil Primeran plataformatik eta nire ohiko tresnek ez dute funtzionatzen. Aritu naiz foroetan bila ea tutorialik aurkitzen nuen baina ezer ez. Badago funtzionatzen duen tresnarik? Kasu honetan audioa bakarrik jaitsi nahian nabil, baina ondo legoke jakitea ea aukerarik existitzen den.

Eskerrik asko denei!

Aju

#1
Epa.

Kontua da gauza hauek argitaratzea ez dela gehiegi interesatzen, tresna aterata, nola estali ere ikus daitekeelako  :txistu2:

Dena den, oker ez banago baten batek azaldu zuen nola egin tresna komertzial batekin... Duela ez asko izan zen eta oker ez banabil tresnaren izena ere jarri zuen.