Nire lana baliogarria da?proposamena

Sortzailea Taichisan, 2008ko Apirilaren 08a, 15:06:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi, badakizuenez ia ia euskal encodingen gehien egiten diren releaseak nireak dira, ta horregaitik kezkatzen hasi naiz nire lana ez den baliogarri izango guztientzat.

Hobeago azalduko naiz: Horain dela asko eze ez neban igotzen ta horan dela hilbete terdian edo hasi naiz pilak jartzen ta egunero ia zerbait igotzen, material asko bait dut tinteroan. Gauza da denok ikusten dozuela posteatzen dudan bakoitzean ,naiz release berriekin edo sartzen ditudan atalekin, baino uste dot inor bez ez duela ezer jaisten eta hori niri egia esan pixkat deprimitzen nau, jakinda hainbesteesfortzu egiten dodala talde honegatik ta inork ez duela nire lana ikusi(badakit behintzat Ajuk Galactik football jaisten dagoela, baino ez dakit gehiagorik). Horregatik gauza bat planteatu nahiko nuke usuario guztientzat, eta da, zerbait jaisten duzuenean edo jaisten zaudetenean posteatzea jakinarazteko gure lana(denona) ez dela debalde egin. Nire ustez beharrezkoa litzake zeren niri behintzat hau asko afektatzen dit.

Eskerrik asko irakurtzeagatik ta ahal baduzue emaidazue zeuon eritzia..
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aupa Taichisan,

Beno, horrela galdetzen baduzu, nire iritzi pertsonala emango dizut. Release askotan sartuta zaude, zure sinadurak dioen bezala "Nire releaseak: Conan detektibea, Kapitain planet, Galactick Football, Justizia, Mundu galdua, Jetsondarrak, Harriketarrak, Martin Mystery, Megaman sare borrokalaria,Casper, Lasterketa zoroak,Superheroien legioa,Kodea:Lyoko,Kiteretsu, eta askoz gehiago...". Nire galdera hauxe da: egiten dituzun telesail hauek guztiak gustatzen zaizkizu edo por el amor al arte egiten dituzu?? Sinaduran irakurtzen ditudan guztietatik, gehienak (nire ustetan behintzat) umeentzako marrazkiak dira, eta egia esanda, nik ez ditut hauek jaitsiko. Nik ez dakit zein adin tarteko jendea sartuko den foroan, baina oso gaztetxoak ez badira aurrez esaten dizut release hauek ez dutela arrakasta handirik izango. Conani aukera bat ematekotan nago, baina esan didatenez ez da nire gustukoa izango, baina oraindik atal bat baino ez dago. Justiziari buruz, ba... tiroi gabeko serie bat da, ez dit deitzen. Hemen dituzu nire arrazoiak serie hauek ez jaisteko.

Hala ere, argi daukat beste gauza bat, nahiz eta foroak asko idatzi jendeak jeitsi egiten duela, egia borobila da gauzak ez direla ikusten. Nik ere gauza asko jeitsi baina ez ditut ikusten (baina orain pixkanaka hasi naiz). Honen adibidea Totoro auzokidearen filma da, nahiz eta azken bertsioa zurea ez izan, zeuk bultzatutako releasea izan zen. Azken bertsioa nork ikusi zuen??? INORK!!!! Neuk bakarrik eta konpromisoz, ze Ronbin laguna dut. Nola dakidan hau?? Ba amaiera gaizki daukalako eta inork ez zuelako ezer esan. Orain bertsio berria egin du baina ez dakit igoko duen...

Garrantzitsua iruditzen zait egiten duzun lana, ze nork daki, agian noizpait baten bat agertuko da hauen eske. Gainera, ikusita euskarak dvdetan duen pisu txikia, garrantzitsuagoa da oraindik.

Nire proposamena hau da, gauzak grabatu nahi badituzu, graba itzazu eta gorde. Baina release bat egiterakoan hartu ezazu hasieratik eta segi bukaeraraino. Adibide garbia One Piece da (badakit ez zaudela zeu bakarrik sartuta). Hor dago aspalditik. Suposatzen dut audio falta izango dela, ze gogoan dut oraindik raw-ak jeiste deialdi hura. Baina ia geldi dago, eta egia esan uste baino arrakasta txikiagoa izan duelakoan nago.

Ta azkeneko gauza, filmen kontua da. Bozkaketak egin zenituen jakiteko zein film egitea nahi genuen zure listatik. Bozkaketak arrakasta izan zuen, baina oraindik Izarretako gerraren zain nago.

Hau da nire ikuspuntua, release gutxiago baina jarraipen handiagoarekin. Ez hartu gaizki, iritziak eskatu dituzu eta hemen duzu nirea.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

#2
Gauza da foro hau ia inorrek ez duela bisitatzen

Ni propaganda pixka bat egiten ari naiz beste lekuetan (SPAM-era iritsi gabe, hori bai ^^)


Baina hartu gauza bat kontuan: Zu egiten ari zaren lanak. gutxienez, euskara bultzatzeko balio du, eta hori oso garrantzitsua da


PD: Nik ere askotan pentsatzen det: Ze ostigatikan jarraitzen det animea fansubeatzen? Ba nire euskera ez galtzeko. Ta horrek, gutxi bada ere, betetzen nau.

PD: Nire ustez, hemen eragina daukan beste faktore bat banatzeko erabiltzen duzun bidea da; hau da, EMULE. Gaur egun, jende askok erabiltzen badu ere, beste askok jada ahaztu dute, eta nahiago dituzte bide azkarragoak. Adibide bat jartzekotan, MEGAUPLOAD

Esan nizun dohaineko kontu ba sortuz 50 GB espazioa ematen dizutela, eta horrekin nahikoa duzula uste dut. Gainera, artxibuek, mantinemendu pixkatekin, denbora askoz iraun dezakete.

Nire ustez, hori faktore garrantzitsu bat da. Eta nire partetik hori da zure releaseak ez jaistearren arrazoia.

Taichisan

Bueno, lehendik eta behin jonnydbzri erantzungo diot:

Nik egiten hari naizen Release guztiak(eta nire abatarrean jarrita ez daudenak ere), etbk emititzen duen interesgarriena iruditzen zait, baita ere pixkat dexentea dana. niri bereziki interesatzen zaizkidan telesailak DVDan grabatzen ditut niretzako ta gero egunen batean suertatzen bada releaseak egiteko, dena den zu esaten dozun bezela "por amor al arte" egiten dot baino baita ere Euskarazko materiala bultzatzeko ta indartzeko, zeren Dragoi bola.com sortu ginenetik ez zegoela sekulako euskarazko materialik interneten, soilik doraemonen eta shinchanen filma batzuk...
Webgune hau bereziki sortua izan zen Euskarari sekulako bultzada emoteko ta baita ere euskaldun garen guztiok gure telesai gogokoenak eskuratzeko ahalak izateko aukera emotea, baita ere talde bat sortu Animelliure edo TOTSRUCS, katalan webguneen antzera, material dexente eukitzeko eskuragarri guztientzako ta denetarik.

Egia da Release guztiak(bereziki orain emititzen dabilena ETB1) ez dela oso erakargarria ta gehienetan umeentzako bereziki daudela emititzen, baino ahala ere aurrerantzean telesail horiek ikusi ahal izateko aukera emoten diegu gendeari hemen.

Horain dela urte bat edo 3 pertsona ginen grabaketak egiten, denetariko materiala eskuratzen(telesailak, filmeak, dokumentalak)ta ointxe berton ni soilik nago dana eskuratzeko nahiarekin, ta ezinezkoa da, horregatik priorizatu egin behar ditut grabaketak releaseak egiteko. Hots, banago ointxe berton grabatzen egunero: Doremiren magia, keroro sarjentua, zoroak zoro, sakura eta Megaman. Asteburutan: Gijoe, donkey kong eta bere herrialdea, eta emititzen dutenean ze berri scooby doo eta Maskara. hauei filme batzuk gehitu behar zaie. Prioritateak badauzkat, material berria ta amaitu gabeko releaseak amaitzea da helburu zehatza, grabatzen hari naizen guztitik ia gehienak audioak besterik ez ditut behar, muntaiak egiten bait ditut eta.

Ni badakit jendeak ez duela dana jaitsiko(hori ni bakarrik egiten detXDD), ta arrazoi duzu esaten dozunean jaistea bai egiten duzula baino ikusi beste gauza bat dela, baino hori ya bakoitzaren haraberakoa da(adibidez, ni death note jaitsi ditut baino ez dot denborarik euki ikusteko ondino).

Beno txapa hau amaituko det zeren Fharlocken super postak ekartzen hari zait burura ta, ta ez dot inork txapa modun hartzerik... :embarrassedd
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#4
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2008ko Apirilaren 08a, 16:51:56
Gauza da foro hau ia inorrek ez duela bisitatzen

PD: Nik ere askotan pentsatzen det: Ze ostigatikan jarraitzen det animea fansubeatzen? Ba nire euskera ez galtzeko. Ta horrek, gutxi bada ere, betetzen nau.
Bisita gutxi dauzka, interes gutxi dagoelako euskal materialarekin, propaganda eta la ostiako web batek ez dakit nik asko irabazterik ekarri duen, ze ni behintzat ez naiz sartzen webetan itxura polita daukatelako....

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Apirilaren 08a, 16:48:18
Adibide garbia One Piece da (badakit ez zaudela zeu bakarrik sartuta). Hor dago aspalditik. Suposatzen dut audio falta izango dela, ze gogoan dut oraindik raw-ak jeiste deialdi hura. Baina ia geldi dago, eta egia esan uste baino arrakasta txikiagoa izan duelakoan nago.
One Piecerenaren azalpena: aspaldi jartzekotan nintzen hurrengo dvda, ba?a lehen 2 dvdak galdu ditudala konturatu naiz, eta orain neu naiz neuk igotako atalak jaisten dabillena, eta atzerapen hau imajina zaitezke zergatik den... Ta horrela jarraituko dut lehen 2 dvdak jaitsi arte. Dena den, jendeak ondo jaisten duen serie bat da.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2008ko Apirilaren 08a, 15:06:48
Aupa guztioi, badakizuenez ia ia euskal encodingen gehien egiten diren releaseak nireak dira, ta horregaitik kezkatzen hasi naiz nire lana ez den baliogarri izango guztientzat.

Hobeago azalduko naiz: Horain dela asko eze ez neban igotzen ta horan dela hilbete terdian edo hasi naiz pilak jartzen ta egunero ia zerbait igotzen, material asko bait dut tinteroan. Gauza da denok ikusten dozuela posteatzen dudan bakoitzean ,naiz release berriekin edo sartzen ditudan atalekin, baino uste dot inor bez ez duela ezer jaisten eta hori niri egia esan pixkat deprimitzen nau, jakinda hainbesteesfortzu egiten dodala talde honegatik ta inork ez duela nire lana ikusi(badakit behintzat Ajuk Galactik football jaisten dagoela, baino ez dakit gehiagorik). Horregatik gauza bat planteatu nahiko nuke usuario guztientzat, eta da, zerbait jaisten duzuenean edo jaisten zaudetenean posteatzea jakinarazteko gure lana(denona) ez dela debalde egin. Nire ustez beharrezkoa litzake zeren niri behintzat hau asko afektatzen dit.

Eskerrik asko irakurtzeagatik ta ahal baduzue emaidazue zeuon eritzia..
Jonnyk dioenarekin erabat ados, gehienak infantilegiak egiten zaizkit (nahiz ta infantil asko gustatzen zaizkidan). Adibidez sinadurakoak Conan detektibea, Kapitain planet (nostalgia :xD) ta Galactick Football bakarrik jaitsiko nituzke. Nik gustatzen zaizkidalako jaitsiko ditut, ez euskeraz daudelako. Nahiago dut kalitatea kantitatea baino.

Arsenicumi komentatu nion behin, ta harira dator, zerrenda bat egin beharko zela, garrantzirik handieneko serieak aukeratuz guztion artean, gertatzen ari dena ez gertatzeko, ta hor utzi genuen kontua.

Neu ere zurekin ados nago, daukan lanarekin i?ork ez jaistea putada bat da, ta enoa ezkutatzera, neuk ere berdina egiten dut, ta jaisten ditudan gauzak ez ditut ikusten; DBZ ta One Piece, nahiz ta montatu, ez ditut ikusi. Ez dakit zergatik, ba?a ohitura hori daukat ya (ta daukagu, antza), gauza materiala generatzea da, ez ikustea.

baronluigi

Ez, baina jendeak ez daki internet-en euskarazko materiala dagoenik


Nire klaseko PILOEI askotan esan diet: Begira, hemen euskarazko gauzak jeisten dia

Ta esaten didate: NOLA!!! EUSKARAZ....ez nekien horrelako gauzarik zegoenik

Ba hori


Aju

Euskarazko gauzekiko interesa badago, ez dakit jendeak nola ez duen bilatzen. Nik taichisan horrela ezagutu nuen adibidez.

Taichisan

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Apirilaren 08a, 17:29:44
Euskarazko gauzekiko interesa badago, ez dakit jendeak nola ez duen bilatzen. Nik taichisan horrela ezagutu nuen adibidez.
Guztiz ados zurekin Aju, azelako oroitzapenak DBZ bilatzen ta geroxeago horain den webgunea sortzen eh? jajajajaja :drunk
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Ba bai, DBZko zinta batzuk bilatzetik hona heldu garela pentsatzen dudanean... :weirdsmiley

baronluigi

Ba nik ez dakit nola amaitu nuen hemen xD

jonnydbz

Egia da dagoen materiala oso urria dela eta dagoena hartu behar dela, edo gutxienez gorde. Horregatik esan dut lehen zure lana oso garrantzitsua dela eta zeuk ere ondo dakizu. Oso lan handia da grabaketa masibo hauek egitea: ordutegiak begiratu, grabagailua programatu, dvdtan grabatu eta diskotik ezabatu,... Gauza askori begira egon behar duzu eta oso nekeza da, lan hau egin nahi baduzu egin ezazu, OLE TUS HUEVOS ta nire mirespena erakusten dizut honengatik. Baina esan duzunez pixkat deprimituta zaude eta lehenegoa osasuna da, ez du merezi depre bizitzak.

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Apirilaren 08a, 16:48:18
Ta azkeneko gauza, filmen kontua da. Bozkaketak egin zenituen jakiteko zein film egitea nahi genuen zure listatik. Bozkaketak arrakasta izan zuen, baina oraindik Izarretako gerraren zain nago.
Joder, hau berriz irakurri dut eta pikatuta nagoela emataten du, presaka nenbilen eta hau irten zait. Esan nahi nuena Ajuk esan duena da, zerrenda bat egitearena. Nik prioritate batzuk jarriko nituzke jendeari begira (filmeekin egin nahi izan zenuen bezala) eta gero bakoitzak egin nahi dituen gauzak ere egin ditzala. Casper egin nahi duzula? ba egizu. baronluigik Death Note egin nahi duela? ba egin dezala. Nik FMA egin nahi dudala? ba egingo dut. Nik ez diot inori esan behar zer egin behar duen, falta zena.

Besterik gabe, ez eman buelta gehiegi ere kontu honi eta egin behar duzuna :thumbsup
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Beno Taichisan, orain arte ez dut ezer esan baina galdetzen duzunez nire iritzia emango dizut (gaizki ez hartzea espero dut).

Nik dudan lehen arazoa leku falta izaten da, 40 GB ditu nire ordenagailu zaharrak eta ez dut ez dirurik ez gogorik kanpoko disko gogor bat erosteko. Beraz, nahi dudan den-dena ezin izaten dut jaitsi. Baina gustatzen zaidana jaitsiko dut, orain edo bi urte barru, hori seguru.

Hala ere gezurra esango nizuke zure release guztiak gustatzen zaizkidala esango banizu. Ez. Umea nintzeneko "umeen marrazkiak" gustatzen zaizkit, baina oraingoak gutxi. Orain sinaduran daukazunetik, Kapitain Planet eta Justizia jaitsiko ditut. One Piece ere bai. Ez dakit noiz. 

Jonnydbzren gomendio bera emango nizuke, hartu gustatzen zaizkizunak eta horiekin aurrera egin, mila gauzarekin arrastaka ibili beharrean.

AipatuWebgune hau bereziki sortua izan zen Euskarari sekulako bultzada emoteko ta baita ere euskaldun garen guztiok gure telesai gogokoenak eskuratzeko ahalak izateko aukera emotea, baita ere talde bat sortu Animelliure edo TOTSRUCS, katalan webguneen antzera, material dexente eukitzeko eskuragarri guztientzako ta denetarik.
Zure helburua hori bada, marrazkiak jartzeagatik jartzeak ez dizu askorako balioko. Marrazkiak gehienbat umeek ikusten dituzte, eta umeek ez dute marrazki gehiagoren beharrik telebistarekin. Benetan euskarazko materiala (ez serieak bakarrik) falta zaiona gazte/heldu euskalduna da, hein handi batean EiTBri ;tximuzoro esker.

Kontua hori da, nire ustez behintzat jendeak ez du nahi materiala euskaraz izateagatik. Jendeak euskarazko material "interesgarria" nahi du (hori subjektiboa den arren). Baina zuk gustatzen zaizuna egin, noski. Besteok nor gara ba hori agintzeko? Eta pentsatu egindakoa egina egongo dela gero ere, ez dela gaurko bakarrik izango.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

jajajajaja Darko, esan duzuna egia galanta da, ta ETBk ez gaitu ikusten telesail eta filme helduagoak bikoiztu egin behar zitezkeela, baino naiz ta etbkoek jakin gure ipurdiaz paso egiten dute, beti jokatu egin dute bere diru puta babesteko asmoarekin ta ez dira oin aldatuko....hori bai, uste dut hemendik haurrera sahiatuko naizela muntaiak egiten, hobeagoak bait dira kalitatez ta dualean egiteko aukera paregabeak dira. Ta lasai guztiok deprimiturik ez nagoela, soilik pixkat arreta beraganatu nahi nuen zeuon eritzia entzuteko, zeuek egiten bait duzue Euskal Encodings ta zeuon guztion gabe ez ginateke helduko heldu garenera^^.

Jonnydb, egin nuen filmeen listakoa ez dot aparkatu jakin dezazuen jejejeje ta badakit izarretako guda ikusteko irrikaz zaudetela, baaaaaaaaaaaino hauek ripeatu behar ditut lehen dvd originaleetatik ta dudan denbora libreagaz ta disko gogorran ditudan bezala ointxe ezinezko dekot, horregatik daukadan materiala egiten nabil bitartean...

Telesailen zerrenda egitea ta filmeekin bezela egitea pentsatuta nuen aspaldi egia esan, ta baliteke datorren astean dudan material guztiko zerrenda egitea ta zeuek aste batean prioritate gehiena duena egiten hastea( uste dot lehendik ere egin nuela, baino lau izugarriak dvdan dudanez gero azkenean filmeekin bezalakoa gertatu zait) eta poliki poliki gauzak egiten jutea.

Azkenik esan Release batzuk segitzen jarraituko ditudala, hots, Sakura(tiroi ona deko), Megaman, Martin Mystery eta Keroro. hauekin behintzat lana izango dut asike hori da dena :egiptooo
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju