MAXIMO RIESGO igandean ta DBGTren beremisioa

Sortzailea Taichisan, 2008ko Maiatzaren 08a, 02:43:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupi lagunok, kasualitatea ote juxtu etbk maximo riesgo filmea emititzea euskaraz igandean , TVE1ek  EL COCHE FANTASTICOren filme berria emititzen duenean???

Dena den badakizue, igandean MAXIMO RIESGO filmea emitituko da(espero dugu igandero filmeren bat izatea antenan), ta bigarren, Dragoi bola GT Hattori ninjaren ordez emititzen hasiko da datorren astaertetik aurrera, grabatzeko aukera paregabea, Aju, lasai egon ze oraingoan neure esku dago danak hartzea audio oso onarekin, asike badakizue, aio!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju


AKET

Egun on, orain dela bi egun segoviako ihesa bota zuten, telebistatik hartu nuen mediamark-en erositako disko gogorbatekin "blusensen k-20" 3 artxiboetan daude zeren eta 2gb bakoitzeko artxibo bat egiten du,(filma apartez 5 minutu aurrean ordutxikitan dauka) norbaitek nahi badu ezan dezala, nola egin dezaket kalitate on bat eukitxeko 700mb gutxi gora-behera? aurrean zehar saiatuko nahiz etb-1 emititzen duen film guztiak neureganatzen.

Taichisan

Eta berriz ere ETB1en putaseme nazkagarriak guri ziria sartu, hau ya onartezina da! Ez zuten MAximo Riesgo emititu, eta larunbat arratsandean kendu zuten bapatean KIROLEZ KIROL madarikatuagatik berriz txintik esan gabe, baino hauek zein uste dute direla ba??? proposatzen dut "CARTAS AL DIRECTOR" bidaltzea zenbait egunkari euskaldunera, jakinarazten etb1ek zeien kalte egiten dion ikusleari bere programazio desbarajustearekin zeren ya potrotaraino nago tema honekin benetan....ta noski, etb1i emailak bidali kupida gabe egiak esanez(gero badakigu paso egingo dutela baino gauza bidaltzea da)....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Alferrik ari zara Taichisan, ETB2k hartzen du GURE diru guztia eta euskarazko telebistarako ez da ezer geratzen. Errua ez da ETB1ena, EiTB izeneko mafian agintzen dutenena baizik (non dago orain EiTBko aurreko zuzendaria...?).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

Bihar DBGT berriz hasiko da.....kontua da....Oraingoan emitituko dute 63.atala????????????? ;tximuzoro ;tximuzoro ;tximuzoro ;tximuzoro :spammer :spammer :kexa :kexa :starwarsXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Ta beste kontu bat izango da horra heltzea :xD Kurtsoa amaitzen denean ea non kokatzen duten