Aupa guztioi,
DBZKAIren 12.atala amaitu berri ta derrepente DBZ hasi dira emititzen ONE PIECE programatuta zegoen lekuan! Ta eskerrak neskalagunak esan didan bestela ezta konturatu be! benetan flipatzen nabil aizue...
Nue be harritu egin naiz. :ahozabal: Akatsen bat izango zen, ikusiko dugu bihar ea One Piecekin edo Dragoi Bola Zrekin segitzen duten.
Akatsa izango balitz derrepente egingo zuten mozketa ta one pieceren atalarekin segi sarritan egin duten bezela.
BETIZU EITB facebookeko webgunean jarritako salaketa idatziko dizuet, ia balentria daukaten zentzuz erantzuteko:
"Aizue! Zer da hau One Piece emititu beharrean inori eta inon esan gabe Dragoi Bola Z emititzen hastea?? Ze zentzugabekeria egiten zabiltzate baina? Gogoratzen dizuet oraindik Dragoi Bolako atal piloa emititu gabe dituzuela zeuen inkompetentzi faltagatik (eta ezidazue esan lizentzien ezer argi ta garbi esan zenuten eta DB,DBZ,DBGT ta DBZKAI osoa emititzeko erosita zeneuzkala eta TBn eta Webgunean). Askok flipatzen gabiltza, neu izango naiz zihurasko bakarra "de vuelta y media" jarriko dizuetenak balentri nahikoa daukadalako zentzugabekeri hauek salatzeko. Erantzun zentzuduna exigitzen dut! Badirudi benetan dirua sinmas gastatzen duzuela eta benetan ezdakizuela eskuetan zer daukazuen ere, eta dirua gastatzea gastatzeagatik eta horrelako tratua emotea telesail GUZTIEI lotsagarria iruditzen zait!"
Ea ze aitzakia asmatzen duten oraingoan, egindakoa justifikatzeko.
Gainera badakizue zer den kuriosoena? derrepente EPGan one piece Dragoi bola Zgatik aldatu dutela Kai emititzen hasi direnean...baino webgunean ez ordea.
Nire harian jarri behar nuen hau baina hemen ere egokia da:
Gaur Vicky-ren bigarren atala opening-a gabe egon ezezik (ohi bezala) izenbururik gabe ere joan da (bazirudien lehenengo atala ez zela bukatu).
Eta Martin Mistery-ren bigarren atala ere opening gabe joaten ari da egunero. Baina larriena da (opening-a "corta-pega" eginez jarri daiteke) serie honek, opening-a baino lehenago abenturaren zati bat edukitzen du eta moztuta dagoela!!!
Gauza asko dira eta, berriz diot, susmoa dut grabaketak izorratzeko dela guzti hau.
Ba jai eukiko dute zeren Telesail askoren lehen egindako grabaketak eginda ditut era berriz grabatzen banabil (Martin Mistery adibidez) lehendik grabaturiko DVDak ripeatu ditzaket.
Baino nahiz ta ez uste etbk konspirazioa egite hari digunik ere, flipatzen dut nolako tratu txarra emoten dioten duten audientzi fijo txikiari, azkenean Edu GorriƱok esandako hitzek egia izango dira, seguru... Horretarako daukate gure dirua? gero umeek aitei esateko ez direla ezertaz enteratzen(Avatar adibidez) 3 atal emititzen dituztelako baino bakoitzak denboraldi batekoak? Mesedez,... Horretarako Doraemon 24h egin dezatela, behintzat horrela askoz ere profesionalagoak izango liratekeen...
Hauxe bai arraroa! Serie batzuetatik zatiak kendu dituzte, baina Megamanen atalak osorik eman dituzte, openinga, endinga eta aurrerapenak barne. Ze demontretan dabiltza?
Nire susmo hori da nolabaiteko explikazio sasilogikoa topatzeagatik.
Bestela ez dauka (edo nik ez diot oraingoz aurkitu) inolako zentzurik.
Taichisan plaza del solera joan beharko duzu XD
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Urtarrilaren 16a, 22:25:50
Horretarako Doraemon 24h egin dezatela
Hau bikaina izango litzateke, jajaja.
Beno, baina ez zaitezte kezkatu One Piece kendu dutelako DBZ jartzeko, ze OP mila aldiz eman dute azken urteotan eta DBZ duela urte batzuk bota zituzten lehen 104 atalak eta kitto. Aldaketarekin irabazi egin dugu :barre: Baina bai, ganora gehiago behar da.
AIBALAMADREDEDIOS!!! Ikusi dezue ezta?? ez dute ba DBZ(DB)ren ENDING OSOA EMON??? hau ya el colmo da.... Noizko EITBko egoitzaren atean greba egin?? Flipatzen nabil baino inoiz ez bezala.... Ta oraindik ez degu eguna amaitu, oraindik Lehengo Muxuak ,Who doktorea eta Heroiak 3 emititzea falta dira, baliteke derrepente Whoren lehen atalak emititzen hastea inori esan gabe, edo ta Chucken 2.denboraldia jarri... total....kasua bada dirua gastatu inok bez ez ikusteko... total, haiek krisian ez daudenez gero...
Baino Aju, ez dela hori... aldaketak justifikatutak eta lehendik esandak badaude ez dago inolako arazorik, baino ostia! emititu baino ordu bat lehenagoan berritu dutela EPGa! hori ezin dela... ya ez dela ganora falta, que nos estan vacilando a la puta cara! eske niri amorru asko emoten didate gauza hauek, are gehiago gainera bikoizten duten profesionalen lana ikusten dudanean eta haiekin hitzegin! Badakizue Chuck edo Bampiroen Kronikak bikoiztu dituzten bikoizle OROk ezin izan dutela haien lanaren emaitzak ikusi?? ahin detallista ziren bikoizketak, etbk presa emoten zietenak gero hau egiteko? benga! hau ez da serioa. :evil:
P.D: Ta barkatuko didazue inork molestatzen badut nire komentarioekaz, aski sutu egiten nau ya egoera hauek.
BETIZU EITBren erantzuna:
"Egunon Joseba. Audientziengatik hartutako erabakia izan da hau. Ulertzen dugu zure haserrea, eta zuri hau zentzugabekeria edo lotsagarria iruditzea. Azken finean, mota honetako telesailen jarraitzaile sutsua zara eta. Baina telebistako programak zehazterakoan, beste hainbat faktorerekin batera, audientzia datuak ere hartu behar dira kontutan. Oso garrantzitsua da hori. Azken garaian, ordu horretan, audientzia jaisten ari zen eta erabaki bat hartu behar izan da. Espero dugu Dragoi Bola Z-rekin hobeto joango zaigula. Hori izan da guztia. Erantzuna ulertuko duzulakoan, agur bero bat."
Zure kexak zeozertarako balio izan du, lehen aldiz eman dute lehenengo atalaren aurrerapena :barre:
Gaixorik jartzen nau Z Kairako egindako OSTaren hautaketak, eszenarekin ondo ez datorren musika hartzen dute beti (ez da ETBren errua) :evil: Eta gero bikoizketan oihu guztiak japoniar uztea ez da ondo geratzen :evil: Eta hizkera ere formalegia dauka, serie zaharrean lexiko hobea zeukaten, eta hika hitzegiten zuten :baibai:
PD: Zergatik dira gaizto guztiak "mamuak" :evil: Ez dauka zentzurik.
Erantzun zentzuzkoa gutxienez. Audientziagatik aldatu dute programazioa.
Baina zentzurik ez daukana da, Dragoi Bola Kai-ren ostean, Dragoi Bola Z ematea, lehenengo ataletik!
Ez litzateke hobe izango, Zell-en saga edo boo-rena? Edo One Piecen atal berriak emititzea? :evil:
OSTarenari buruz Kairako KAIren ost originala nuen askoz ere gogokoen, askoz ere hobeago ematen zuen eta emozioa borrokei. Baino TOEI txapuzero galantak direnez gero ba hor daukagu filmeen DBZko OSTa eta Booren sagarena ere.
Euskarari buruz egia da, baino GTn ere gertatu izan zen berdin, gogora dezagun orain emititzen diren telesail orotan ez dagoela 90.hamarkadan egon zen Hika edo Zuka Boom hori... ta gainera batueran hitzegin behar dute zeren bestela ikastolan dauden umeek ez dute ulertuko ta!
"Mamuak" gaiarena egia esan ez dakit zergaitik izango dan, ETBri munstro esateak desatzegina irudituko litzaiokeen...auskalo....
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Urtarrilaren 17a, 22:58:00
OSTarenari buruz Kairako KAIren ost originala nuen askoz ere gogokoen, askoz ere hobeago ematen zuen eta emozioa borrokei. Baino TOEI txapuzero galantak direnez gero ba hor daukagu filmeen DBZko OSTa eta Booren sagarena ere.
Euskarari buruz egia da, baino GTn ere gertatu izan zen berdin, gogora dezagun orain emititzen diren telesail orotan ez dagoela 90.hamarkadan egon zen Hika edo Zuka Boom hori... ta gainera batueran hitzegin behar dute zeren bestela ikastolan dauden umeek ez dute ulertuko ta!
"Mamuak" gaiarena egia esan ez dakit zergaitik izango dan, ETBri munstro esateak desatzegina irudituko litzaiokeen...auskalo....
Hika mundu guztiak ulertzen du, txo!!
Ba mamua eta munstroa ez dira berdinak. Hankasartzea da.
kataluniako 3XL katean ere KAI, DB originala eta DBZ baino lehen emititzen hasi ziren... orain Zelularen argumentua emititzen ari dira, eta horren ostean KAI bukatzen da.
DB originala emititzen hasiko dira beraz gutxi barru, astelehenetik igandera, egunean 2 kapitulu.
:goku:
Aipamenaren egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 01:00:31
kataluniako 3XL katean ere KAI, DB originala eta DBZ baino lehen emititzen hasi ziren... orain Zelularen argumentua emititzen ari dira, eta horren ostean KAI bukatzen da.
DB originala emititzen hasiko dira beraz gutxi barru, astelehenetik igandera, egunean 2 kapitulu.
:goku:
Katalunia aipatu duzula-eta 3xl-ren webgunean sartu naiz ikusteko non doazen eta Cellen jokoan doaz, Satan Jauna borrokatzen den atalean. Askoz aurreratuago doaz. Bide batez komentatu ez dela hain erraza mangari atxikitzea: mangan Satanen ikasleak ez ziren agertzen, baina Kain bai; gero mila aldiz agertzen direnez begira beraien agerpena justifikatu behar.
Beno, beste adibide dugu:
Gaur goizalderako Txirrita 49 Hobe pozik triste baino iragarrita zegoen eta, azkenean, ez dute bota... Foro honetan seriea osatzeko falta zen azken atala zen.
Zer pentsatu behar dugu oraingoan? Audientzia, goizaldeko 05:20-n???
Benetan, ez dot ezer ulertzen.
Zergatik egiten dute hori? Erotuta al daude?
Zeintzuk dire zuen teoriak?
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 05:31:31
Beno, beste adibide dugu:
Gaur goizalderako Txirrita 49 Hobe pozik triste baino iragarrita zegoen eta, azkenean, ez dute bota... Foro honetan seriea osatzeko falta zen azken atala zen.
Zer pentsatu behar dugu oraingoan? Audientzia, goizaldeko 05:20-n???
Herenegun 2 eman zituzten, atzo 1 eta gaur bat ere ez. Atzo gauean EPGan begiratzen ohartu nintzen ez zutela emango. 49a hain justu. Kasualitatea ere bada :baibai:
Okerrena badakizue zer den?, web orrian sartu eta goiburukoan agertzen dela.
Zer da gauza? txapuzero hutsak direla eta listo, programatzaileak bere zera jarraitzen dau ta besteek haien arira, ez dira bapez ados jartzen sekula ere. Horregatik gero gainera ez dute nahi ni bezalako "morroi nekagarriek" porkulo emotea haien kagadengatik... :evil:
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 17a, 21:34:28
Zure kexak zeozertarako balio izan du, lehen aldiz eman dute lehenengo atalaren aurrerapena :barre:
Gaixorik jartzen nau Z Kairako egindako OSTaren hautaketak, eszenarekin ondo ez datorren musika hartzen dute beti (ez da ETBren errua) :evil: Eta gero bikoizketan oihu guztiak japoniar uztea ez da ondo geratzen :evil: Eta hizkera ere formalegia dauka, serie zaharrean lexiko hobea zeukaten, eta hika hitzegiten zuten :baibai:
PD: Zergatik dira gaizto guztiak "mamuak" :evil: Ez dauka zentzurik.
xD normala da, Booren sagako musika bakarrik zegoelako digitalizaturik, eta gainera, musika berria korrika eta presaka jarri behar izan zuten, soundtrack zaharrarekin ezin zezaketen telesaila internazionalki saldu eta xD (badakizu, plagio kontuak xD)
Gaur ez lehenengoaren aurrerapenik ez bigarrenaren aurreko laburpenik...
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 22:59:45
Gaur ez lehenengoaren aurrerapenik ez bigarrenaren aurreko laburpenik...
audientzia kontuak, badakizu...
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 05:31:31
Beno, beste adibide dugu:
Gaur goizalderako Txirrita 49 Hobe pozik triste baino iragarrita zegoen eta, azkenean, ez dute bota... Foro honetan seriea osatzeko falta zen azken atala zen.
Zer pentsatu behar dugu oraingoan? Audientzia, goizaldeko 05:20-n???
Ajugaz komentatu dot eta uste dot biok gatozela bat.
Etb-k ez deko 49. atala. Zinta apurtu edo galdu ingo zeuen. Emititu behar dan egunean ez deurie emoten eta ez dakit zenbet pase dabiltzezen ya. Bekarioak liadaren bat ingo zeuen bere egunean.
Hori da hori marka... Gainera ez dakit ikusi duzuen baino Hiru "mantenimenduagatik" bideoak kendu dituzte, suposatzen dut egonotan egon den pitotearengatik izango zela (atalak kendu, gero jarri, gero kendu, gero ezer ere ez...).
Hori ere bada explikazio logiko bat.
Aupa, orain dela pare bat egun DBZri buruz ia 291 atalak emititzeko asmoa bazuten ala zer, hauxe da erantzun zidatena:
"Egiten diguzun galderari erantzutea zail egiten zaigu une hauetan. Momentuz, Dragoi Bola Z emititzen ari gara, eta ondo doakigu, baina marrazkiak programatzerakoan mila kontu hartu behar dira kontutan, eta ezin dugu esan hemendik pare bat hilabetera zer gertatuko den edo bestelako erabakirik hartu beharrean egongo garen. Gauzak gaur bezala baldin badoaz bai, baina ezin da ziur ezer esan. Hurrengo bat arte."
Hau nire usteetan zer esan nahi du? Ba berriz ere ezdakitela zer daukaten eskuetan, Planeta de agostiniren jarrera bera egiten dute baino mangak beharrean programazioagaz. Niretzat behintzat flipatzekoa irudutzen zait azalpen ximple hauek emoten egotea, como para "disculparse" edo holan....
Galdetu bikoizteko falta diren ovei buruz, esan badela ordua erosteko eta Dragoi Bola osatzeko!
Horietaz ez dute ezer jakin nahi direktamente.
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Urtarrilaren 26a, 17:25:16
Horietaz ez dute ezer jakin nahi direktamente.
Bueno, baina orain ematen dituzten erantzunak publikoki ematen dira, edonork ikusteko bezala, agian erantzun desberdina ematen dute. Ezingo dute ukatu DBZ emaitza txarra ematen ari zaienik.
Orain, baino nork esango die 2 hilabete barru gendeak Dragoi bolaz paso egingo duten eta beste gauzaren bat jarriko ote duten, aka, Shinchan, Doreamon,...