One piece programatu ta Dragoi Bola Z emititu?? Baino ze ostia!

Sortzailea Taichisan, 2012ko Urtarrilaren 16a, 21:53:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Erantzun zentzuzkoa gutxienez. Audientziagatik aldatu dute programazioa.

Baina zentzurik ez daukana da, Dragoi Bola Kai-ren ostean, Dragoi Bola Z ematea, lehenengo ataletik!
Ez litzateke hobe izango, Zell-en saga edo boo-rena? Edo One Piecen atal berriak emititzea? :evil:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

OSTarenari buruz Kairako KAIren ost originala nuen askoz ere gogokoen, askoz ere hobeago ematen zuen eta emozioa borrokei. Baino TOEI txapuzero galantak direnez gero ba hor daukagu filmeen DBZko OSTa eta Booren sagarena ere.
Euskarari buruz egia da, baino GTn ere gertatu izan zen berdin, gogora dezagun orain emititzen diren telesail orotan ez dagoela 90.hamarkadan egon zen Hika edo Zuka Boom hori... ta gainera batueran hitzegin behar dute zeren bestela ikastolan dauden umeek ez dute ulertuko ta!

"Mamuak" gaiarena egia esan ez dakit zergaitik izango dan, ETBri munstro esateak desatzegina irudituko litzaiokeen...auskalo....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 17a, 22:58:00
OSTarenari buruz Kairako KAIren ost originala nuen askoz ere gogokoen, askoz ere hobeago ematen zuen eta emozioa borrokei. Baino TOEI txapuzero galantak direnez gero ba hor daukagu filmeen DBZko OSTa eta Booren sagarena ere.
Euskarari buruz egia da, baino GTn ere gertatu izan zen berdin, gogora dezagun orain emititzen diren telesail orotan ez dagoela 90.hamarkadan egon zen Hika edo Zuka Boom hori... ta gainera batueran hitzegin behar dute zeren bestela ikastolan dauden umeek ez dute ulertuko ta!

"Mamuak" gaiarena egia esan ez dakit zergaitik izango dan, ETBri munstro esateak desatzegina irudituko litzaiokeen...auskalo....
Hika mundu guztiak ulertzen du, txo!!

Ba mamua eta munstroa ez dira berdinak. Hankasartzea da.

danbo

kataluniako 3XL katean ere KAI, DB originala eta DBZ baino lehen emititzen hasi ziren... orain Zelularen argumentua emititzen ari dira, eta horren ostean KAI bukatzen da.
DB originala emititzen hasiko dira beraz gutxi barru, astelehenetik igandera, egunean 2 kapitulu.

:goku:

Aju

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 01:00:31
kataluniako 3XL katean ere KAI, DB originala eta DBZ baino lehen emititzen hasi ziren... orain Zelularen argumentua emititzen ari dira, eta horren ostean KAI bukatzen da.
DB originala emititzen hasiko dira beraz gutxi barru, astelehenetik igandera, egunean 2 kapitulu.

:goku:
Katalunia aipatu duzula-eta 3xl-ren webgunean sartu naiz ikusteko non doazen eta Cellen jokoan doaz, Satan Jauna borrokatzen den atalean. Askoz aurreratuago doaz. Bide batez komentatu ez dela hain erraza mangari atxikitzea: mangan Satanen ikasleak ez ziren agertzen, baina Kain bai; gero mila aldiz agertzen direnez begira beraien agerpena justifikatu behar.

zumarra

Beno, beste adibide dugu:

Gaur goizalderako Txirrita 49 Hobe pozik triste baino iragarrita zegoen eta, azkenean, ez dute bota... Foro honetan seriea osatzeko falta zen azken atala zen.

Zer pentsatu behar dugu oraingoan? Audientzia, goizaldeko 05:20-n???

Godelet

#21
Benetan, ez dot ezer ulertzen.
Zergatik egiten dute hori? Erotuta al daude?
Zeintzuk dire zuen teoriak?
G o d e l e t

Aju

#22
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 05:31:31
Beno, beste adibide dugu:

Gaur goizalderako Txirrita 49 Hobe pozik triste baino iragarrita zegoen eta, azkenean, ez dute bota... Foro honetan seriea osatzeko falta zen azken atala zen.

Zer pentsatu behar dugu oraingoan? Audientzia, goizaldeko 05:20-n???
Herenegun 2 eman zituzten, atzo 1 eta gaur bat ere ez. Atzo gauean EPGan begiratzen ohartu nintzen ez zutela emango. 49a hain justu. Kasualitatea ere bada :baibai:

Okerrena badakizue zer den?, web orrian sartu eta goiburukoan agertzen dela.

Taichisan

Zer da gauza? txapuzero hutsak direla eta listo, programatzaileak bere zera jarraitzen dau ta besteek haien arira, ez dira bapez ados jartzen sekula ere. Horregatik gero gainera ez dute nahi ni bezalako "morroi nekagarriek" porkulo emotea haien kagadengatik... :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 17a, 21:34:28
Zure kexak zeozertarako balio izan du, lehen aldiz eman dute lehenengo atalaren aurrerapena :barre:

Gaixorik jartzen nau Z Kairako egindako OSTaren hautaketak, eszenarekin ondo ez datorren musika hartzen dute beti (ez da ETBren errua) :evil: Eta gero bikoizketan oihu guztiak japoniar uztea ez da ondo geratzen :evil: Eta hizkera ere formalegia dauka, serie zaharrean lexiko hobea zeukaten, eta hika hitzegiten zuten :baibai:

PD: Zergatik dira gaizto guztiak "mamuak" :evil: Ez dauka zentzurik.

xD normala da, Booren sagako musika bakarrik zegoelako digitalizaturik, eta gainera, musika berria korrika eta presaka jarri behar izan zuten, soundtrack zaharrarekin ezin zezaketen telesaila internazionalki saldu eta xD (badakizu, plagio kontuak xD)

Aju

Gaur ez lehenengoaren aurrerapenik ez bigarrenaren aurreko laburpenik...

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 22:59:45
Gaur ez lehenengoaren aurrerapenik ez bigarrenaren aurreko laburpenik...

audientzia kontuak, badakizu...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 05:31:31
Beno, beste adibide dugu:

Gaur goizalderako Txirrita 49 Hobe pozik triste baino iragarrita zegoen eta, azkenean, ez dute bota... Foro honetan seriea osatzeko falta zen azken atala zen.

Zer pentsatu behar dugu oraingoan? Audientzia, goizaldeko 05:20-n???

Ajugaz komentatu dot eta uste dot biok gatozela bat.

Etb-k ez deko 49. atala. Zinta apurtu edo galdu ingo zeuen. Emititu behar dan egunean  ez deurie emoten eta ez dakit zenbet pase dabiltzezen ya. Bekarioak liadaren bat ingo zeuen bere egunean.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Hori da hori marka... Gainera ez dakit ikusi duzuen baino Hiru "mantenimenduagatik" bideoak kendu dituzte, suposatzen dut egonotan egon den pitotearengatik izango zela (atalak kendu, gero jarri, gero kendu, gero ezer ere ez...).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra