bideotutorialak sortzea

Sortzailea ar_abatarra, 2011ko Abenduaren 30a, 18:27:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

audioarena, erabiltzen ari zinen programan audio batekin lanean ari zinelako, eta ezer ez zelako entzuteagatik nioen :)

zumarra

#16
Kaixo Aju:

Nik bideoa ondo ikusten dut baina audioa (azalpenak - zure ahotsa, bai-) faltan somatzen dut. Ez dut inoiz erabili Adobe Audition programa eta ez dakit zer ari zaren. Nire ustez bideotutorial bat egon behar da eginda tutik ere ez dakien jendearentzat. Zertarako den programa eta nola erabiltzen den. Pixka bat dakiena aspertu liteke baina ez dakienak eskertuko du.

Duela hilabete batzuk nire ko?atari (ordenadorea justu pizten dakiena...) bideotutorial hau egin nion pelikulak jeitsi ahal izateko pelisyonkis-etik:

http://youtu.be/1NbEUMnoQFc

Sikronizatzearena, ez dakit ondo ulertzen dudan zein den arazoa. Avidemux izeneko programarekin oso erraza da audioa aurreratzea edo atzeratzea bideo batean.

"Ripeatzea" hitzak dirudienez esanahi ezberdinak ditu. Niretzat DVD bat ordenadorera pasatzea da, besterik gabe (.avi artxiboa sortuz), baina zuetako batzuk beste esanahi bat ematen diozue, nik zein den ez dakidana. Azaldu ahal baduzue...

Bideotutorial batzuk egin ditzaket, nik egiten dakidanena, noski:

.- Nola pasa TDT-tik eginiko grabaketa bat (nire kasuan .mpeg2) .avi-ra.

.- Nola sinkronizatu audioa bideo batean (nire TDT-ak 500-700 mlseg. aurreratzen du beti audioa eta nik, beti, atzeratu behar dut).

.- Nola kendu bideo bati soberan dauden zatiak (pelikula batean, iragarkiak, adibidez).

.- Nola pegatu bi bideo edo gehiago, bakar bat sortzeko.

.- Kanta bat nahi baduzue eta ezin lortu bazaudete (ez dago emule-n ezta souseek-en ere), youtube-tik bideoklip-a jaitsi eta audioa atera, .mp3 bat sortuz.

Egia esateko Avidemux, doaho programarekin, egiten dut guzti hau. Norbaitek interesa badu, esan dezala eta egingo ditut.

ar_abatarra

AipatuNik bideoa ondo ikusten dut baina audioa (azalpenak - zure ahotsa, bai-) faltan somatzen dut. Ez dut inoiz erabili Adobe Audition programa eta ez dakit zer ari zaren. Nire ustez bideotutorial bat egon behar da eginda tutik ere ez dakien jendearentzat. Zertarako den programa eta nola erabiltzen den. Pixka bat dakiena aspertu liteke baina ez dakienak eskertuko du.
Guziz ados, nik ere uste dut helburua hasi berri batentzat ulergarriak izango diren gauzak azaltzea dela. Geroago egin daitezke tutorial konplexuagoak.

AipatuEgia esateko Avidemux, doaho programarekin, egiten dut guzti hau. Norbaitek interesa badu, esan dezala eta egingo ditut.

Ahal baduzu egintzazu, ez itxoin norbaitek noiz galdetu ze agian lotsa dela edo post hau topatzen ez duela edo dena delakoagatik agian ez du horiek egitea lortuko. Ziur nago egin ezgero askok eskertuko dizutela. Nik adibidez badakizkit horiek egiten baina ia-ia bakoitza programa batekin egiten dut, je, imaginatu nola dagoen nire eskritorioa.... Eta guztiak programa bakarrarekin egin daitezkela badiozu, asko eskertuko nuke.

Taichisan

testua pasatzen badidazue tutorialen ahots ofiziala izango naiz ni;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58
Kaixo Aju:

Nik bideoa ondo ikusten dut baina audioa (azalpenak - zure ahotsa, bai-) faltan somatzen dut.
Ni neu ez noa behintzat ahotsik jartzen (mikrofono miserable bat ere ez daukat), eta bestela ere lotsa ematen dit. Taichisanek egin dezake.

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58Ez dut inoiz erabili Adobe Audition programa eta ez dakit zer ari zaren. Nire ustez bideotutorial bat egon behar da eginda tutik ere ez dakien jendearentzat. Zertarako den programa eta nola erabiltzen den. Pixka bat dakiena aspertu liteke baina ez dakienak eskertuko du.
Konforme ahots gabe ulertzen zailagoa izaten dela, baina esan dudana ez ulertzea... Gauza erdiak baino gehiago intuitiboak dira (play, pause, amaierara, hasierara, zoom...).

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58Sikronizatzearena, ez dakit ondo ulertzen dudan zein den arazoa. Avidemux izeneko programarekin oso erraza da audioa aurreratzea edo atzeratzea bideo batean.
Baina horrekin ez zoaz inora. ETBko emisio bateko audioa eta bideoa erabiltzen badituzu bai, baina audio hori bideo horrena delako. Baina beste nonbaitetik ateratako bideo bat badaukazu eta zure audioak zentsura badauka?. Zuk diozun moduan audio guztia blokean mugitzen da, eta horrekin ez da aski.

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58"Ripeatzea" hitzak dirudienez esanahi ezberdinak ditu. Niretzat DVD bat ordenadorera pasatzea da, besterik gabe (.avi artxiboa sortuz), baina zuetako batzuk beste esanahi bat ematen diozue, nik zein den ez dakidana. Azaldu ahal baduzue...
Ba horixe da zentzu bakarra, ondo ari zara.

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58Egia esateko Avidemux, doaho programarekin, egiten dut guzti hau. Norbaitek interesa badu, esan dezala eta egingo ditut.
Avidemuxen daukan txarra da xvidekin bakarrik dabilela; ez du HD ezerekin balio, edo behintzat ez da aukera ona. Ni hain justu HDarekin zentratuko naiz, edo behintzat HDko codec-arekin, x264arekin.

zumarra

Bale.

Hemen norberak dakiena edo duena konpartitzea izanik, nik, esan bezala, dakidana egingo dut, ar_abatarrak esan duen bezala.

Gauza bat: nik avidemux-ekin "MPEG-4 ASP (avcodec)" erabiltzen dut eta gero artxiboa "DIVX MPEG-4 Version 5" dela jartzen du "Propiedades" begiratuta (ez Xvid). Hala ere, esan dudan bezala, nire multimedian ezin ditut HD-ak ikusi, beraz, segiko dut .avi-ak egiten.

Sinkronizatzearena... ba etb-n botatzen den bertsioarekin geratzen naiz. Den bezalakoa.

Eta bideotuturialena aurrera segitzen badu, baliteke behar izatea bi motatakoak: Hasierakoa eta Aurreratua (Iniciacion y Avanzado), ezta?

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 21:46:34
Bale.

Hemen norberak dakiena edo duena konpartitzea izanik, nik, esan bezala, dakidana egingo dut, ar_abatarrak esan duen bezala.

Gauza bat: nik avidemux-ekin "MPEG-4 ASP (avcodec)" erabiltzen dut eta gero artxiboa "DIVX MPEG-4 Version 5" dela jartzen du "Propiedades" begiratuta (ez Xvid). Hala ere, esan dudan bezala, nire multimedian ezin ditut HD-ak ikusi, beraz, segiko dut .avi-ak egiten.

Sinkronizatzearena... ba etb-n botatzen den bertsioarekin geratzen naiz. Den bezalakoa.

Eta bideotuturialena aurrera segitzen badu, baliteke behar izatea bi motatakoak: Hasierakoa eta Aurreratua (Iniciacion y Avanzado), ezta?
Xvid esan dut Divx esan nezakeen moduan. Kontua da SD codec bat dela HD izan beharrean.

Sinkronismoan uste dut arazoa dela sekula ez zarela jarri audioa sinkronizatzen beste bideo batekin, eta horregatik arazo batzuk ez dituzu ikusten eta gero ez duzu ulertzen zertarako diren azaldutako gauzaren bat. Jartzea da.

Nik uste dut onena hasierakoa hasten ari den batek egitea dela. Nik agian aukera batzuk azaltzea ez ditut zentzuzkoak aurkitzen ze intuitiboak ikusten ditut, baina beste batzuek agian bai.

Dena den ni sinkronismoaren tutoriala ez noa egitea ze atzo 3 aldiz grabatu nuen eta grabatzailea popatik hartzera joan zitzaidan; Adobe Auditionen sartzean oinarrizko koloreetara pasatzen zait sistema eragilea (mezua eta dela agertzen da bideoan) eta uste dut horrexena dela, eta ordenagailua berrabiaratzera eramaten nau. Tutorial hori beste batek egin dezala.