bideotutorialak sortzea

Sortzailea ar_abatarra, 2011ko Abenduaren 30a, 18:27:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

ar_abatarra

Kaixo guztioi
Foroko erabiltzaile mordoa ikustean otu zaidan zerbait azaldu nahi nuke, izan ere foroan ehundaka erabiltzaile gaude asko eta asko ia egunero sartzen direnak, baina aportazioak gutxi batzuek egiten dituzue eta beste batzuk (ni kasu) oso noizean behin  :lotsa:.
Kontua zera da, guztiok ez daukagu agian telebistatik grabatzeko aukera serieak igotzeko, baina ziur nago hori ez bada ordenagailuarekin dvdak ripeatzerik izango dugula edo musika igotzerik, komikiak zuritzerik edo testuen itzulpenik egiterik eukiko dugula.
Uste dut arazoa ezjakintasuna dela, ezinezkoa da bestela hainbeste erabiltzailetik bakarrik lauk katuk aporteak egitea, zertarako zabaldu dituzte ba kontuak bestela? foruan bixita egiteko ez da kontua zertan izan behar.
Iruditzen zait askok laguntzeko asmotan etorri eta "ripeatu", "raw" eta "bitrate" bezalako hitz misteriotsuek beldurtu egin dituztela.
Horregatik (ia amaitzera noa  :omgomg:) uste dut lagundu nahi duena laguntzeko bideotutorial ximple batzuk ez letorzkela txarto, zehatz mehatz nola zuritzen den komiki bat, nola egiten den rip bat eta beste hainbeste gauza zehatz mehatz azaldu ditzaketenak.

zer deritzozue?



Taichisan

Ideia berez ez da txarra, dena den hori ere denbora mordoa behar du, eta azaltzen jakingo banu egingo nuke bideo tutorialen bat. Ala eta guztiz ere bideotutorial horiek bikoizteko prest nago edonork egitekotan.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

ar_abatarra

jajaajaj
Gustoa hartu diozu bikoizteari e taichisan????
Ederto, nik nahi izanez gero komikien ingurukoak (zuritzea, izenburuak kentzea eta letrak sartzea...) egin ditzaket.
Eta besteren bat okurrito zait

Taichisan

Nola ez ba? bikoizketa asko gustatu ez ezik bikoizlaria naiz, ez profesionala baino 8 urte daramatzat honetanXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

ar_abatarra

 :lotsa: :lotsa: :lotsa:
Ideiarik ere ez nuen....
:lotsa: :lotsa: :lotsa:

Aju

Hori askotan pentsatu dudan gauza bat da, baina ez daukat ideiarekin ere bideotutorialik egiten. Saia naiteke zerbait azaltzen, baina askotan gehiegi aurresuposatzen dut eta azalpen txarrak ematen ditut.

ar_abatarra

Bideotutorialak egiteko hainbat programa erabil daitezke, arruntena agian atube catcher da, bere "screen record" funtzioa erabiliz.
Eta aurresuposatzearena, ba nire ustez 0tik hasten denari erakutsi behar zaio, sagua justu-justuan kontrolatzen dakienari, horrela errazagoa da beste batzuen dudak ere argitzea.

danbo

kaixo guztioi! eta urte berri on!

bideotutorialak askoz ere lagungarriagoak direla uste dut nik ere, eta, horrexegatik egin izan nuen baten bat.
Ar_abatarrak bideotutorial hau igotzeko eskatu ondoren, hona hemen egin nuen lehenengoa, ez dakit hemen edo beste gairen batean jarri nahiko duzuen, geroago aldatuko du moderatzaileren batek...

zera, tuto hau GIMP programa erabiliz manga zuritzen "nola egiten den" erakusteko da, nik erabiltzen dudan erara, eta baita ere niri irakatsi zidanarena ere (hark photoshop-a erabiltzen zuen harren), horrek ez du esan nahi beste erarik ez dagoenik.

(Lagun bati nola egiten zen erakutsi nahi izan nion bideoarekin, horregatik dago erdaraz, geroago bideoak editatzeko programa batekin, CAMTASIA STUDIO, oharrak jarri nituen beste lagun bati zalantza batzuk argitzeko. Badakit ez dela oso profesionala bokadiloetan idazten dena, baino hori garrantzi gutsikoa dela deritzot, tutorialarekin zer ikusi handirik ez duelako :pozik:)

Zalantzaren bat egonez gero galdetu beldurrik gabe.

:evil:

Eta "bideotutorialak nola egiten diren", bideotutorial bat nahi izanez gero, eskatu, eta egiten saiatuko naiz!!!!!  :barre:

Arsenicum

Ni adibidez ripeoekaz nahiko desfasatuta nago. Mp4-ataz ez dekot ideiarik bez!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Pare bat ordu daramatzat bideotutorial putaseme hauek grabatzen eta kriston moskeoa daukat. Badirudi programa grabatzailea eta Adobe Audition ez direla ondo konpontzen eta jada 3 aldiz sinkronizatu dut atal puta bera eta alferrik, gero programa bastardo kabroi honek errorea eman eta ez baitit bideoa gorde. Oso erreta nago une honetan eta ez noa sinkronizazioaren tutorialik egiten, nahi badu egitea daukala besteren batek. Beste hiru egin ditut eta horiek ondo grabatu dira, orain azpitituluak sartu beharko.

Aju

Ufffffffffffffff. Joder, ze zaila den honelako mierda bat egiten. Entre ke ez dakizula nola azaldu esan nahi duzuna, gero kontutan eduki behar duzu denboratxo bat uztea pausu bakoitzeko gero subtituluak sartzeko... Ze gaizki pasa dudan mierda hau egiten.

Bideoa 271mb-etan geratu zait eta konprimituta 3.5mb baino ez dira!! Ezinezkoa da, baten batek jaits dezala eta esan diezadala ondo dagoela. Bideotutoriala - Adobe Auditionen oinarrizko aukerak

ar_abatarra

Aupa zu Aju!
Azkenean egin duzu eta ez da batere gaizki gelditu.
Beste egunen batean ikusiko dut arreta handiagoz bideoa, oraingoan oso gainetik egin dut eta.
Ea ni ere animatzen naizen eta Gimpi buruzko ximple-ximple bat egiten dudan.

danbo

#12
itxura ona du, baino audiorik badu?
nik bideo "mutu" bezala ikusten dut Aju...

pd: saia zaitez "camtasia studio" programa erabiltzen... erraza eta "intuitiboa" da
(ez dakit link onak diren, ez ditut frogatu, nik duela asko instalatu nuen eta ez dakit nondik...)

http://www.youtube.com/watch?v=tjM7UV7mM78
http://thepiratebay.org/torrent/5493137/

jonnydbz

Nik gaizki ikusten dut, txuri-beltzean eta pantaila zati bat errepikatuta:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 02:12:28
itxura ona dut, baino audiorik badu?
nik bideo "mutu" bezala ikusten dut Aju...

pd: saia zaitez "camtasia studio" programa erabiltzen... erraza eta "intuitiboa" da
(ez dakit link onak diren, ez ditut frogatu, nik duela asko instalatu nuen eta ez dakit nondik...)

http://www.youtube.com/watch?v=tjM7UV7mM78
http://thepiratebay.org/torrent/5493137/
Ez duzu usteko hitz egingo dudanik, ez? XDDD

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 11:25:44
Nik gaizki ikusten dut, txuri-beltzean eta pantaila zati bat errepikatuta:

Ikusi VLCrekin, MPCekin neuri ere berdina gertatzen zait.

Dena den tutorial hori nahiko garrantzi gabea da, benetan ardura duena sinkronismoarena da, baina ez dakit zergatik ostia programa ataskatuta geratzen da. Hiru aldiz egin eta programa popatik hartzen. Behintzat igo dudana hirugarrenean egin zidan (oso erreta bukatu nuen eta presaka nenbilela igartzen da), baina sinkronismoa ezta horrela ere.