G puntua: Aitor mendiluze txapeldun

Sortzailea darko, 2007ko Abenduaren 17a, 23:01:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Aipamenaren egilea: www.gpuntua.comAITOR MENDILUZE TXAPELDUN, Illunbe kolosal batean 
3 hilabete luzeren ostean iritsi da final handia. 20 saio, 71 bertsolari, mila bertso eder, eta txalo-zaparrada kontaezinak bidean geratu ostean, Gpuntua Illunbera iritsi da. Plaza ederra, solemnea, bildua, gozoa... da Illunbekoa. Hutsik dagoela ere oihartzunak txaloen lekua hartzen du: festa-gosez dago aretoa, biharamunetik. Antolakuntzakoak guztia atondu dute prepezioz, ez buruhausterik gabe, eta guztia prest dago jende-oldea hartzeko.

Eta bidea adina eder izango da helmuga ere. Saioa hasi baino ordu eta erdi lehenagotik hasi da jende-oldea Illunbe betetzen. Ordu laurden faltan, Samarrekoek euren doinuak hedatu dituzte Illunbeko makrokliman zehar, aretoa jada leporaino bete baita. Giro ezin hobea, kolosala aditu baten hitzetan.

Eta Inaxio igo da oholtzara: eskerrak eta abarrak, guztiak zuretzat, zale; zuentzat. Eta 8 bertsolariak ere badatoz, Saroiri segika; eta lehertu da Illunbe. Saroia aurkeztu ditu: Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Jon Martin, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Be?at Gaztelumendi, Unai Agirre eta Iker Zubeldia.


Irazuk bota du lehen agurra, badaezpada txapelaren bila datorrela esanez. Mendiluzek, gero, bertsotan eginez gozatzera dator. Jon Martinek segidan, gauza asko izan nahi duela gaurkoan. Maiak bere burua aurkeztu du, eta guztiok kondena egitera oldartu. Sarriegik ondo aritzeko gai direla eta horretara datozela esan du. Gaztelumendik, 9 puntukoan, gainditu nahi duenak sufri dezala oihu egin du. Unai Agirrek, gero, etorriaren damurik ez duela nahi bota du. Azkenik, Zubeldiak zezena burduntzian erreta jatera datorrela eraso du.

8ko handia, hasi da final handia

Irazu eta Mendiluze izan dira aurrenak. Abokatu bufetea daramate bien artean; emakume bat bortxatu duen gizonezko batek bera defendatzeko eskatu die. Ondo hasi da Irazu, sendo, eta ildo beretik jarraitu dio Mendiluzek, zuzen. Maila berean jarraitu dute biek, kantaera bizi-biziz eta akatsik gabe.

Bi Jonek jarraitu diete: Martinek eta Maiak. Afari erromantiko egin dute elkarrekin; orain bakoitza bere etxera doa bere bikotekidearengana. Fin hasi da Martin, ironia-jokoz. Ederki erantzun dio Maiak su-egur metaforarekin. Ederki jarraitu dute biek, maila oso onean eta bukatu ere halaxe egin dute.

Sarriegi eta Gaztelumendi izan dira segidan. Etorkinak dira; gaur bien nagusia esku-burdinak jarrita atera du poliziak lantokitik. Txukun jardun dira biak hasieratik eta, gehiegi luzitu gabe, ondo osatu dute euren lana. Bien 3. bertsoek jaso dituzte txalo gehien.

Azkenik, Agirre eta Zubeldia izan dira. 10 urteko haur baten gurasoak dira: kontzentrazio edo elkarretaratze batera joatekotan dira eta zalantzan daude haurra eraman edo ez. Agirre egoki hasi da, baina Zubeldiaren lehenak berotu du saioa. Hark hauspotuta-edo, bigarrena ederra bota du Unaiek. Halaxe, bizitasunez eta indartsu, jarraitu dute eta ondo bukatu dute, saio ederra osatuz.8ko txikira pasa da finala, gero.

Mendiluze eta Martin hasi . Fabrika berean egiten dute lan. Aitor mantenimenduan aritzen da eta asteburuetan telefonoa martxan izaten du, zer gerta ere. Martinek lan egiten duen asteburutan izaten da matxura gehien. Fuerte hasi da Aitor, Joni atakean, eta ahal zuen eran erantzun besteak. Eta tirri-tarra amaitu dute saioa.

Garabiaren mehatxuaren ostean, Irazuk eta Maiak jarraitu dute. Urteak daramatza Jonen jaunartzeko argazkiak egongelako paretan zintzilik; gustura kenduko luke baina Jexux Mari amak ez dio uzten. Umorez hasi da Maia, eta zirto ederra bota dio Irazuk bueltan. Eta bueltaren buelta ere ona bota dio Maiak. Oso maila onean segi dute biek, zirto zoragarriekin, eta saio bikaina burutu dute, inondik inora.

Gaztelumendik eta Unai Agirre izan dira gero. Farmazialaria da Be?at; guardian dagoela, goizeko 5etan, Unai etorri zaio kondoi eske. Oso fuerte hasi da Be?at eta ederki erantzun Unaiek. Be?aten bigarrena ere bortitza izan da, benetan; eta gertutik jarraitu dio Agirrek. Bukatzen ere ederki asmatu dute. Finea, saio ederra egin dute.

Azkenik, Zubeldiak eta Sarriegik kantatu dute. Elkarren ezker-eskubi bizi dira; udako oporretan, karabanan etxeko bartulo guztiak eta familia hartuta kanpinera joan da Iker; alboko lekuan nor ikusiko eta Aitor. Ohiko duen gisan, zirtoka, hasi du saioa Zubeldiak eta harro erantzun dio Sarriegik. Ildo berean, elkarri galantak botaz, jarraitu dute segidan. Sarriegiren zuhurtziak eta Zubeldiaren umoreak, azkenean, saioa ona egitea lortu dute.Puntuari erantzutea tokatu zaie hurrena.

Irazuk ondo asmatu du puntuei erantzuten.

Mendiluzek, gero, ederki erantzun dio lehen puntuari eta bigarrenari harik eta hobe.

Jon Martinek zuzen egin du bere lana, gailurrik jo gabe, halere.

Jon Maiak, gero, baleko erantzunekin osatu du eginbeharra.

Sarriegik ere ondo egin du bete beharrekoa.

Gaztelumendik, segidan, txukun ihardetsi die Saroiren puntuei.

Agirrek ere zuzen bete du lana, txukun.

Zubeldiak ez du bete-betean asmatu, baina ez du akatsik egin.

10eko txikira jo du saioak, puntuen ostean

Irazu eta Martin hasi dira. Irazu taxi-gidaria da. Gaueko 11etan Jon sartu zaio albora, eta hiriko zubi handienaren erdian halaxe esan dio: ?utz nazazu bertan?. Sendo hasi da larrauldarra eta bikain erantzun dio oiartzuarrak. Barrukoi, sentikor, paperean ondo sartuta jardun da Martin; Irazuk ere asmatu du bere paperean eta lan oparoa egin dute biek.

Mendiluzeren eta Maiaren txanda etorri da gero. Aitorren alaba hil zenean haren organo guztiak eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da Jon. Gaur ezagutu dute elkar. Sentiberatasun handiz hasi dira bi hauek ere; elkar hartzen ederki jakin dute eta, ale apartak osatuz, primerako saioa egin dute.

Sarriegi eta Agirre izan dira gero. Unai aita alargundu berria eta Aitor semea dira. Aitorrek Unai ikusi du amaren gauza guztiak zaborretara botatzen. Emozioaren bidetik jarraitu dute hauek ere, eta bertsotan fin eginez lan ona egin dute. Sarriegik bertso osoak egin ditu eta Agirrek ondo jakin du harenak borobiltzen.

Gaixotasun larri bat diagnostikatu diete biei; Be?atek ez dio inori esan nahi, Ikerrek, aldiz, esan egin nahi du. Sinesgarri hasi da Be?at eta Zubeldiak ere fuerte jarraitu dio. Be?aten bigarrena ere oso ona izan da. Zubeldiak ondo borobildu du lana, eta Be?atek ere oso ondo osatu du saioa.

Halaxe pasa da saioa kartzelakora. Hauxe izan dute final handiko gaia: erantzun baten zain asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.

Jexus Mari Irazuri tokatu zaio lehenbizi. Sumarioa kasu, beste asko kartzelan sartu dituztela, eta bera kanpoan utzi dutela esan du lehen bertsoan. Egunkari bateko langilea dela zehaztu du bigarrenean. Hirugarrenean, ezusteko erabakiaren ostean, espero duen ametsa egi bihurtzeko esperantzaz abestu du. Txukun jardun larrauldarrak, eta ez da muturretik urrun ibiliko.

Aitor Mendiluzek gau batean neska batekin ibiliaz damu dela bota du lehen bertsoan. Bigarrenean, aipatu neska garbia ez zela enteratu dela aitortu du. Hirugarrenean, berriz, Hiesaren frogak egin ostean, ez duela gaitzik jakinarazi diote eta arnasa hartu duela. Hiru bertso eder, goren osatu ditu Mendiluzek; istorioa pausoka kontatuz, intriga zatika salduz, eta bertsoaldi apartekoa osatu du.

Jon Martinek, eskema guztiak hautsiz ABBA formatuan kantatu du, neska baten ezetza jaso duela bota du lehen bertsoan. Bigarrena ere polita bota du. Hirugarrena ere oso ona bota du oiartzuarrak. Halere, guzti-guztiak aho bete hortz utzi ditu aldaera berri honetan kantatuz, eta nola puntuatuko duten ere inkognita izan da zaleen artean. Halere, Martinek maisuki borobildu du bere ausardia.

Jon Maiak finalera datorrela beragatik esan du, baina zugatik ere bai, ezustean finalera etorri baita. Bigarrenean ere, zu horri kantatu dio, jendartean dagoela esanez. Bere maiteari abesten ari dela argitu du hirugarrenean, eta ondo txukundu du lana. Halere, iritzi ugari sortu ditu bere lanak.

Aitor Sarriegik 40 urteko emakumearen papera jokatu du; bikotearen aurrean gutuna irekitzear dauden momentua ederki marraztu du. Hainbeste esfortzuren ostean, haurdun egotea lortu duela kontatu du bigarrenean. Hirugarrena ere borobila bota du Sarriegik, eta handienen pareko lana egin du beasaindarrak.

Be?at Gaztelumendik orain bi aste Olentzerori eskutitza bidali dion 6 urteko haurraren rola jokatu du; gaur iritsi omen zaio eskatutako oparia. Orain bi urtez ihes egindako aita gaur iritsi dela etxera eta barkamena eskatu diola esan du bigarrenean. Hirugarrenean ere emozio handiz kantatu du, eta saio osoa egin du a?orgatarrak, zaleen txalo-zaparrada galanta jasoz.

Unai Agirrek bizkarrezurrean zerbait sentituta minbizia antzemango dioten beldur dagoenaren ahotik abestu du. Bigarrenean, emaitza ona izan dela eta lasaitu dela esan du, kontra egiteko prest zegoen arren. Hirugarrenean, gure mundua etengabeko borroka dela esanez amaitu du. Saio ona egin du honek ere, inondik inora.

Azkenik, Iker Zubeldiaren txanda etorri da. Bikoteari ezkontzeko eskatu eta ezetz esan ziola aitortu du lehenengoan. Beste saiakera bat egin eta ezetz esan ziola-eta, lehen bezala baina hilabete galduta dagoela esan du bigarrenean. Hirugarrenean, bikote berriaren bila dabilela eta, nahi duena oholtzara igotzeko esan du. Zubeldia, ehuneko ehunean, ohiko duen eran.

Halaxe, buruz burukora zein sartuko diren zain guztiak: inoiz baino kiniela gehiago, bi Aitorrak, Aitor bat eta..., Jon Ma...; direnak direla, merezita pasako diren dudarik ez du inork, halere. Azkenean, Be?at Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze izan dira buruz burukoan.

Puntuka egin behar izan dute: bi espermatozoide dira; hil eta biziko lasterketan doaz. Ondo aritu dira biak, bizi-bizi eta zirto politak botaz.

Berehala, sei puntuko motzean egin behar izan dute. Gabon gaua da eta oraintxe amaitu dute afaltzen; bat-batean aitak honelaxe esan die: ?noiz hasi behar dugu afaltzen??. Zuzen hasi da Mendiluze, eta Be?atek ondo jarraitu du bide beretik. Amaren malkoen aipua egin du Mendiluzek, bertso ederra botata. Be?atek gurasoek emandako laguntza bueltatu behar dietela egin du aldarri. Hirugarrenean biek familiaren elkartasunaren alde egin dute, eta txalo-andana jaso dute.

Berriz ere kartzelako lanera bueltatu behar izan dute. Hauxe izan da gaia: hilabeteetan gelan egondako sehaska bildu eta gordetzeko unea da.

Be?ati tokatu zaio aurrenik kantatzea. Hainbeste itxaropenen ostean, sendagileak emaztearen eta bere helburua ez zutela lortuko aitortu diela esan du lehen bertsoan. Bigarrenean, emaztea lasaitzen saiatu arren, sehaska baino gehiago bota dutela basurara esan du. Bere bizitza ezin dela buka esan du, beste bat sortu artean, esanez bukatu du. Lan polita egin du a?orgatarrak, inondik inora.

Mendiluzek semea hazten doalako erretiratu duela sehaska esan du lehen bertsoan. Semea haztea desira duela, baina sehaskaren bueltan gertatutakoak gogoan gelditzen direla bota du bigarrenean. Hirugarrenean, semea hazten ikusteak irribarre eragin diola, baina beste askoren artean aurrena dela esanez, borobildu du. Bertsoaldi ederra egin du Mendiluzek. Ausartenek txapeldun jotzen dute andoaindarra.

Halere, txapelduna nor den jakin aurretik, Inaxio Usarraldek Saroiri lekua hartuta, Gipuzkoako bertso-eskolei omen egin nahian, Mikel Mendizabal igo da oholtzara, zortzi bertso-ikasle gaztetxo atzen dituela. Gaurko festa ahalbidetzen duten sustraiak dira bertso-eskolak, eta merezi duten omenaldia jaso dute.

Inazio speakerak esker guztiak banatu ostean, Joxe Mari Altuna oholtzara etorri da, txapeldunari txapela jartzera. Eta txapelduna da:::::::: Aitor Mendiluze.

Agurretan, Zubeldiak hainbat lagunei eskerrak eman nahi izan dizkie. Agirrek ere ildo beretik jo du. Sarriegik bizi osoan ahaztuko ez duen momentua izan duela esan du. Irazuk Mendiluzeri adarra joz hasi du agurra eta Hernani eta Larrauli eskaini die bertsoa. Jon Maiak urtetan bizi eta hiltzen gaituen Euskal Herriari kantari jarraitu nahi duela esan du. Jon Martinek txaloak bueltatu nahi izan dizkie zaleei. Gaztelumendik ere hainbat lagun eskertu ditu, batez ere, bertso-eskolari. Azkenik, txapeldunaren agurra etorri da, Mendiluzerena: Familiari kantatu dio hasieran, eta gero, denak ezin aipatuta, maite dutenei eskaini die txapela.

Halaxe amaitu da finala, beraz. Izan lezakeen erarik onenean: Gpuntuan. Puntu-puntuan. Leher egin baitu Illunbek; leherrarazi egin baitute zortzi bertsolariek eta, nola ez, 8.000tik gora eztarrik, arimak eta euskal arnasek. Euskaldun izatea berezi izatea dela ondorioztatu dugu gaur, berriro ere. Kolosala izan da. Zoriontsuak gu.

Sailkapena:
Txapelduna Aitor Mendiluze 946
2.a Be?at Gaztelumendi 914
3.a Jon Martin 555
4.a Jon Maia 553,5
5.a Jexux Mari Irazu 548,5
6.a Aitor Sarriegi 546,5
7.a Unai Agirre 541,5
8.a Iker Zubeldia 520,5

Giro bikaina atzo Ilunben, nahiz eta fresko izan, 8.500etik gora ikusle eta gehienak gazteak gainera. Bertso saio aparta, Iker Zubeldiak ere (azken sailkatua) maila ederra eman zuen eta txalo zaparradak jaso.

Azpimarragarria Be?at Gaztelumendi a?orgatarraren lana, 20 urterekin eta patxada izugarriarekin kantatu zuen. Niretzat behintzat berak merezi zuen txapela. Mendiluzek ere merezi zuen, baina serioegia iruditzen zait, umorea gutxi erabiltzen du. Be?atek denetan egin zuen ondo: puntuka, kartzelan, binaka... Maila horretan kantatzen badu lasai asko esan daiteke hurrengo Euskal Herriko txapelketan finalera iritsiko dela.

Argi geratu zen maila handia dagoela Gipuzkoan. Gaur egun Xabier Paia, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Sustrai Colina kenduz gero (Ega?a eta Lujanbio ez ziren aurkeztu) inor ez zen final horretan sartuko. Bertsolaritzak oraindik ere badu etorkizuna.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 17a, 23:01:26
Azpimarragarria Be?at Gaztelumendi a?orgatarraren lana, 20 urterekin eta patxada izugarriarekin kantatu zuen. Niretzat behintzat berak merezi zuen txapela.
Ez zara esan didan bakarra. Esan behar da ere esan didana a?orgakoa zela :lol

andoni2222

 :protest Mendiluzeri txapela fuera! Buh!  :protest

:vueltasss Be?at gure txapelduna!  :yahoo

:hail Be?at! Be?at!  :hail

:pla

Bueno, orain serio. Ni naiz Ajuk menzionatutako a?orgatar hori. Andoni nauzue (aspaldi registartua, nik dakidala .tk zenetik). Be?at kuadrilakoa da ta hantxe izan ginen Illunben, ZUbeldiako 3 autobusekin batera gehien animatzen zutenak. Mendiluzek irabazi zuenean esan zutenean pitoak entzun zian... sin comentarios. Ondorengo farra earra izandu zan. Ondo portatu!  :starwars
ora ATA!