Euskal telesailak

Sortzailea zizart, 2008ko Martxoaren 08a, 16:02:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zizart

Kaixoo!!kostata baina azkenean topatu dut euskal telesailen inguruko foro bat! oso pozgarria da ikustea jendea animatzen dela euskeraz ere honelakoak jartzen. Berria naiz eta egia esan ezdakit oso ondo nola funtzionatzen duen honek, baina batzuk telesailak grabatzen dituzue eta gero hemen jarri ezta?niri izugarri gustatuko litzaidake garai bateko hainbat eta hainbat telesail edo programa berreskuratzea. Hauek hain zuzen ere:
1- Bi eta Bat
2-Duplex
3-A ze parea
4- Beni eta Marini
5- Funtzioa
6- Hau da A.U

Baita zenbait marrazki ere. Adibidez bat esatearren asko gogoratzen naiz arale marrazki bizidunez edota domel txakurraz.
Telesailen artean ETBko telesaila izan ez arren gogoan dut eitb-k bota zuen telesail bat lehenengo musuak deiturikoa. Telesaila frantsesa da. Premiers baisers.

Bueno ba norbaitek hemendik zeozer ba ahal du, eta nola demontre lortu ahal izango nuke honelako materiala? bila eta bila nabil ea eitb berriz ematen dituzten eta ezer.
Erantzun norbaitek mesedez!

Aju

Epa, ongi etorri,

materiala lortzeko bi aukera daude, edo ETBk berriro ematea edo bere garaian grabatu zuen norbait agertzea...

Bigarren aukera hori ez dugu esango ezinezkoa denik, baina ia... Dragoi Bola bezalako serie bat lortzea erabat zaila izan zen, asike imajina zaiztezke panorama...

ETBk gaueko orduetan serie zaharrak ematen ditu, serieen ordena ziklikoa dela esan daiteke. Orain Hasiberriakekin dabiltza, ta hori amaitzen denean besteren bat emango dute, eta horrela, berriro Hasiberriak eman arte :xD :xD Lehenengoa eta hirugarrena badakit ematen dituztela, baina besteak... ta 2.a neuk ere ikusita neukan bere garaian, ta 1.a ta 3.a baino berriagoa delakoan nago...

Ezagutzen baduzu norbait euskerazko gauzak dauzkana grabatuta VHSan, edo ya digitalizatu dituena (hau bai izango litzakeela ona :xD), esan. Joder, Arale aipatu duzu, hau gogoa ikusteko :xD Bide batez, ez duzu Fly izango? :xD :xD Nire idoloa izango zinake

zizart

Apa!! ba ez det fly ezagutzen! edo no me suena behintzat. Telesailena, bi eta baten, duplex edo a ze parea eta beni eta mariniren gauzak banituen baina bideoan egotean izorratu egin zaizkit. Orain grabadora bat erosi nahi dut gauza hauek ez pasatzeko baino ezin esango dut asko empanatzen naizenik egie esan, horreatik kriston suertea izango zan norbait egotea gauza hauek dituena. Eitb-k hala ere telesial gehiago egin beharko lituzke. Goenkale ondo dao baino iasta ez? uste det ia bukatzen dela. Eta nor da arduratzne dena goizeko ordu horietan telesail zaharrak botatzeaz arduratzen dena? ordu horretan jendeari berdin dio zer botatzne den beraz aprobetxatu diateke guri kasu egiteko eta eskatutakoak emititzeko ez? . Telesail horiek niri asko interesatzen ziazkit baina badkait ez dituztela emitituko eguerdi batean noski. Horregatik ordu hoerietan denak botatzen hasteko eta norbaitek edo batzuk grabatzeko. Ni saiatuko naiz dirua lortzen grabadora erosi eta egin beharrekoa egiten, baina momentuz ez naiz batere habila.

Aju

Programazioa betetzearren ematen dituzte, euren kostua 0 delako, ez dute espero i?ork ikustea :xD Ordua egia esan berdin da, gaur egun grabadora daukanak programatuta uzten du ta listo.

baronluigi


zizart

Hau irekita utzi dut sukaldera joan naizen bitartean eta lehen jartzeko nuena ahaztu egin zait jartzea eta beraz orain aprobetxatzen dut jartzeko.
Bueno, ba ezdakit badakizuen, pentsatzen dut baietz baina agian denek ez. Eitb-k hainbat produktu salgai jartzen ditu bere web orrialdean, eitbren produktuak izenarekin. Bertan daude produktu batzuk eskuragarri daudenak eta beste batzuk adibidez lehen aipaturiko telesail batzuk, duplex, a ze parea edo bi eta bat eta baita gaztelaniazkoak ere, colegio mayor, entre dos fuegos... ez hain eskuragarri. Hauek profesionalei zuzenduak daude batez ere, nahiz eta posible den ikusle batek hauen kopiak eskatzea. Arazoa ordea tarifen prezioa da. Web orrialdean sartuz gero ikusi dezakezue eta zuen iritzia jarri hemen. :xD
http://www.eitb.com/euskara/salmentak/tema.asp?genero=2&cual=4&num_temas=4

zizart

Atzo colegio mayor canal vascon ikusi nuen. Uste dut canal vasco edo zela ez nago ziur interneten jarriko du, norbaitek nahi izango balu grabatzeko.
Gauza gehiago gogoratzen ditudan heinean idazten joango naiz.

Aju

Hor batek jakin zenbat eskatzen duten. Ia dena zaborra besterik ez dago hor gainera, uste dut Mas Humor ere egon dela... Lasai, atzerago edo aurrerago gauetan emango dituzte serieak.

Arsenicum


Bi eta bat osorik dekot atal bat izan ezik. Arazoa denbora kontua da. Horrenbeste gauza dekotaz grabatuta, ezin dotela danagaz. Bi eta bat atalen bat baneukan grabatuta baina disko gogor bat izorratu zitzaidan ta barruan zegoen. Benta berri ere hor barruan zegoen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zizart

Ba egia esan, nik gaur kapitulo bat bilatu det vhs-n eta beno ezin daiteke esan oso ondo dagoenik baino espero nuena baino hobetoago dago. 3.kapitulua da, eta behintza zerbait ikusteko balio du. Norbaiti esan beharko nioke dvd-ra pasa eta gero ordenagailura igotzeko zeren nik ezdakit nola den. Begiratuko ditut ditudan gainontzeko gauzak eta ea beste zerbait lortu dezakedan. Hemen jartzen den guztia euskarazkoa izan behar da ez? ez dira jarri behar etb2 koak. Duda hori daukat.

Arsenicum


Baaa etb2koak... nik nahiago dot ez jartzea, ez bada holan gauza bereziren bat edo...

Teorian euskerazko gauzak edo euskal kukturan inguruko gauzak jartzea da. Nik esku pilotako partidu asko erderaz jarri dotaz T5-tik grabatuta.

Euskal serieak badirez, euskal aktoreak... debatea hor dau, ia zer esaten deuen jendeak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Arale... jainkoak entzun zaitzala...

Nigatik edozeinek edozer gauza jar dezake, gogoan dut nola Taichisan gaztelerazko muntai bat jartzen hasi zen, eta ez ezer gertatu. Bakoitzaren erabakia izan behar du. Ikusten dudan behar bakarra, eskuragarri egoteko zailtasunak duten gauzei lehentasun handiena jartzea. Zertarako jarriko dugu hemen Transformers The Movie gateleraz?? Edonon aurki dezakegu eta.

:bye1
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Ni gaztelerazko muntai horren aurka nengoen baie bueno...

Muntaian aurka ez. Elinka hemen jartzearena bai...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Hori bakoitzaren esku egon behar du, momentuz ez dago eta honi buruzko araurik idatzita. Bestalde, norbaitek Vaya Semanitako edo Euskadi Comancheko muntairik egingo balu, ezingo luke jarri?? Edo beste muntai minoritario bat, nahiz eta beste hizkuntza baten izan?? Egia da hemen norbaitek zeozer muntatzen badu ziur euskerarekin/Euskadirekin zerikusia edukiko duela, baina ez nituzke ateak itxiko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa