Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ

Sortzailea Taichisan, 2008ko Maiatzaren 09a, 16:54:04

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, zer moduz zabiltzate?

Ni berri onak dakarkizuet DVD ta Euskararen arloan.

CASSANDRA`S DREAM, Retratos de una obsesion eta MR.Brooks hilabete honetan kaleratuko dira Euskarazko audioa barne darametela(lehenengo bial tristar pictures eta hirugarrena Manga films), eta sekulako sorpresa izan dena, LA BRUJULA DORADA(tristar) baita ere euskarazko bikoizketa darama, hau ekainaren 18an kaleratuko da.

Laster jarri egingo det euskaraz eskuratu dezakegun material guztia dvdn.

Azkenik esan behar dizuet HEROIeko fan guztiei Abuztuan aterako dela 2.denboraldiko digipack.a baita ere Euskarazko bikoizketagaz.

Ondo izan!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Euskal bikoizketa berpizten ari da dirudienez ^^

Neriel

Berri bikaina, ea euskal bikoizketa gehiago egiten dituzten :thumbsup
Ez degu inoiz malkorik isuri behar. Gizakiaren porrota da, eta emozioen aurrean amore ematen badegu
frogatzen degun gauza bakarra hauek menperatzeko gure ezintasuna da.

Akerbeltz

Albiste ezin onagoak honeek!!!!

Ez jat politikan sartzea askorik gustatzen, are gitxiago euskera erdian badago, baina esan beharra daukat hau ez litzatekeela lortuko Aralar alderdiari esker izan ez balitz, honek presionatu baitzuen EAJ alderdia aurrekontuetan diru-sarrera bat euskerazko bikoizketetara bideratzeko.

Horregaitik ba nire eskerrik beroenak alderdi honetako kideei!!

darko

Ez nekien hori Akerbeltz, baina orain arte behintzat INORK ez du orokorrean euskara benetan bultzatu (alderdiengatik esaten dut).

Albistea, dudarik gabe oso ona da.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Kiogo

Ba kriston notizia! Eskertzekoa da euskal itzulpena horrelako pelikuletan ikustea. (Eta baita serieetan, gero telebistan emititzen ez badute ere... :undecidedd)

Hori bai, oraindik nahiko flojo dago euskal bikoizketaren asuntoa, bai pelikuletan eta baita beste arlotan... (ze bestela ez genituzke mangak hemen itzuli beharko!) :xD

C4GTA

albiste oso ona benetan. asko pozten nahiz hemendik aurrera filmak euskeraz entzuten oitzen asten garen ala ere ni nahiko nuke hemengo produkzioak egitea. Aio Euskaraz bertokoak :drunk

Laguntzaile bila nabil nire webgunerako. Anima zaitez laguntxo. Iradokizunak abildua aintzindari.info