Nostalgia berriro habian, ISIDORO katuarekin

Sortzailea Taichisan, 2008ko Maiatzaren 24a, 16:36:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, atzo betizuko arduradunek sekulako ezuztea eta poza eman ziguten goizeko programazioarekin, Berestain hartzak dirudienez amaitu danez pasadan astean DINOSAUROAK programaturik zegoen, baaaaino badirudi ikusi dutela 2 urte hauetan telesail hori asko emititu dutela ta aldatzearen erabakian egon dira.
Orduan atzo, dvd grabagailuan atalak ateratzera jun nintzanean, auxe izan zan nire sorpresa, lehen telesaila ISIDORO mitikoa izan zan!! ni bartzelonan negoen garaiko bikoizketa gainera(zenbat telesail galdu nituen 3 urte horietan), k2000 bikoiztua eta Pedro Arrieta Isidororen paperan. Benetan bikaina da etbk poliki poliki "REVIVAL" mugimendua egiten hari delako, azken 3 hauetan txikiak gineneko telesail asko berreskuratu ditu, hots: Dbz, Donisauroak, Hattori ninja, Gijoe, Donkey kong, Tintin, Lucky Luke,...... espero dogu horrela jarraitzea ta gutxika gutxika telesail mitikoak berremititzea, batez ere: Flyren abenturak, Ginger gerriko beltza, Ninja dortokak, Heman, Bravestarr, eta horrelakoak(Slump doktorea, takeru yamato eta kapitain planet barne).

Ikusiko dugu aurtengo udan zer ekartzen diguten, ikusi arte lagunok!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Baaaaaaa, egia esan, aipatu dituzun errekuperatutako multzokoak baino dezente hobeak dira bestekoak :xD Baina Fly eman ezkero nirekin kunplitu dute (denbora baterako)

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Hasiera-hasieran Betizu kanalean eman zuten Fly, ea berriro ematen duten...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Maiatzaren 24a, 20:45:51
Hasiera-hasieran Betizu kanalean eman zuten Fly, ea berriro ematen duten...
Zerbaitek eman behar dit niri...

jonnydbz

Klasekoek hori esan zidaten, Euskaltel telebista digitala emititzen hasi zenean Betizu kanalean bota zutela...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ostias, ba hasiera horretan kanala indartsu hasiko zen, DBZ ematen zuten, Candy Candy ere badakit baietz (mitikoetako bat da, nahiz ta gero norberari gustatu edo ez)... Ba orain zer bihurtu den ikusita... Joder, ETB3 hori dezente hobea izango da, ez?

Fly beranduago eman badute, aurrerago emango dutelako esperantza daukat behintzat... Aber mangaren edizio honekin autonomikak animatzen diren, eta ETBri erosteko ematen dion (ze besteek ez badute egiten, hau ez da mugitzen).