Sautrela

Sortzailea txapela buruan, 2008ko Ekainaren 09a, 00:16:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

txapela buruan

Kaixo denoi.
Lehenik eta behin eskerrak eman nahiko nizueke proiektu hau aurrera eramateagatik. Eskertzekoak dira euskararen alde egiten diren saiakera guztiak.
Zuengana zuzentzen naiz, "Sautrela" literatur programaren grabaziaoak eskuragarri dituzuen jakitekotan. Gauza da hiru urte daramatzadala Bartzelonan ikasten, ta hortaz, ezin izan dut ez programa ikusi, ez grabatu; Bakarrik noizbehinka, iru?ara bueltatzen naizenean, dut programa hori ikusteko aukera.
Uste dut programa horrek denbora dexente daramala euskal telebistan. Ez dakit norbaitek eskuragarri duen. Norbaitek programak grabatu baditu, jar nazala jakinaren gainean. Mila esker eta jarrai ezazue proiektu bikain honekin

Taichisan

Kaixo Txapela Buruan ta ongi etorri gure foroetara^^

Tamalez nik behintzat ez dot Sautrela grabatzen hari, ta ez dot uste inork grabatzen duenik(baino baliteke erratuta egotea). Nik sahiatuko nintzake grabatzen baino oso zaila egiten zait ia etb1en programazio guztia grabatzen bait nabil(berri: Super nanny, Ni Hao Txina eta Jatekoaren egiak),baina sahiatzeagatik ez gera hilko;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

txapela buruan

Aupa Taichisan,
Eskerrik asko zure erantzunagatik. Baneukan susmoa, zaila suertatuko zitzaidala programa hau eskuratzea. Ez dut uste jende askorik ikusten duenik, jaja.
Lasai, norbaitek programa grabatu badu bikain, bestela, ez larritu. Egia esan, literatura eta programa hori oso atsegina dut ikusteko aukera dudanean. Gainera, euskaraz aditzea faltan botatzen dut Bartzelonan. Baina, beno, Dragoi bola Z jeisten nabil ta horrikin konformatu beharko. Lan bikaina egin duzue dragoi bola z rekin. Ea noiz eskuragarri dagoen telesai osoa.
Milesker