Bigarren BBK Baskepensiones Mastersa

Sortzailea Arsenicum, 2008ko Abenduaren 11a, 15:21:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Banakakoa frontoi osoan, urtea amaitzeko ikuskizuna

11 / 12 / 2008 (Gara - Arnaitz Gorriti)

Arauetan berrikuntza nagusia sakean izango da, pasa eginez gero tantua galduko baitu sakatzaileak

Maila goreneko pilota profesionalak ez du etenik. Datorren urtea hastean ekingo diote Binakako Txapelketa nagusiari, baina 2008a ganoraz agurtzeko, Baskepensiones BBK II. Masters lehiaketa -frontoi osoan buruz burukoan- aurkeztu zuten atzo eguerdian, aipatu banketxeak Bilbon duen egoitzan.

?Pilotari hobekien datorkiona ikuskizuna eta lehia dira?, adierazi zuen I?igo Salbidea Asegarceko gerenteak. ?Okerren, berriz, ezer ere jokoan jartzen ez duten errutinazko jaialdiak. Iazko esperientziaren arrakasta kontuan hartuta, ikuskizunaren mesedetan, Masters honi jarraipena ematea erabaki dugu?, esan zuen.

Lehiaketaren nondik norakoak

Sei pilotarik parte hartuko dute lehiaketa honetan: Asegarceko Olaizola anaiek eta eskuz banaka egungo txapeldun Oinatz Bengoetxeak, eta Aspeko Martinez de Irujo, Barriola eta Sebastien Gonzalezek.

Larunbatean, hilaren 13an, ekingo diote lanari, Iru?eko Labriten Bengoetxea VI.ak eta Gonzalezek. Biharamunean, Barriola eta Asier Olaizola neurtuko dira Eibarko Astelenan.

Labriteko irabazlea Martinez de Irujoren aurka neurtuko da aurreneko finalerdian, abenduaren 20an. Eibarko garailea, berriz, Aimar Olaizolaren aurka, hilaren 21ean. Oraindik ez da finalerdietarako frontoirik erabaki. Azkenik, finala, abenduaren 27an jokatuko da.

Masters honetako berrikuntza nagusiaren berri Aspeko gerente Patxi Mutiloak eman zuen. ?Pasa eginez gero, ez da bigarren sakerik izango. Faltatzat hartuko da. Eskupilotak tradizioa du oinarrian eta zaila da aldaketarik sartzea, baina ikuskizunaren alde proba hau egitea pentsatu dugu?.

Irabazleak 18.000 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 12.000 eurokoa. Iaz Aimar Olaizola nagusitu zen, Patxi Eugiri finalean 22-6 irabazita.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.