Mesede bat behar dut!!

Sortzailea jonnydbz, 2009ko Otsailaren 15a, 13:56:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Kaixo denoi, grabaketa mesedetxo bat behar dut. Orain konturatu naiz gaur gauean ETB3n gustatzen zaidan talde baten kontzertua eman behar dutela. Gaur Gaztea live saioan Motorsex + Disturbio eman behar dute, joan zen asteko kotzertua. Gauza da nik portatilarekin grabatuko dudala, baina gertatu izan zait seinalea joatea eta grabatzen duela markatzea baina benetan grabaketa moztea. Horregatik beste norbait grabatu ahalko balu eskertuko nioke, segurutxo bat edukitzeagatik soilik. Benetan interesatzen zaidana Motorsex da, hirukote bilbotarra (hasierako MCDko bi). Besteak araba aldekoak direla uste dut.

Ondo grabatzen badut esango dizuet, ahalik eta azkarren esango nizueke zuen diskotik ezabatu ahal izateko.

Norbait lagunduko dit??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik grabatu dezaket hasiberriakekin koinziditzen ez badu, baina nire kapturadorak audioa eta bideoa batera hartzen dituenean 32 segundurik behin audioan milisegunduetako piko bat izaten du eta itsusi gelditzen da :silba:

jonnydbz

Eskerrik asko, gutxienez zerbait da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Nik ezin det hartu gehiagorik, sentitzen dut
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

AKET

Nik filmea grabatuko dut, baina beste ordu batean emten badute este egun batean gustora grabatuko nuke.

jonnydbz

Grabatzea lortu dut, bihar goizean ikusiko dut ea ondo grabatuta dagoen.
Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2009ko Otsailaren 15a, 21:50:03
Nik filmea grabatuko dut, baina beste ordu batean emten badute este egun batean gustora grabatuko nuke.
Interneten ETB-3ko programazioa ikusten egon naiz orain, eta bihar 23:30etan Gaztea live dago, suposatzen dut honen errepikapena izango dela. Printzipioz, badapezpada grabatzen baduzu eskertuko nizuke. Bihar goizean ikustean ondo dagoela ikusten badut, hemendik abixatuko dizut grabatzea beharrezkoa ez dela (niretzat gutxienez, zuretzat grabatu nahi baduzu aurrera ;) )
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Video ikusten aritu naiz, ta harrituta gelditu ere, 1024x576ko bideoa grabatu dit. Orokorrean nahiko ondo dago, baina irudia audioarekiko apur bat atzeratuta dago. Zalantzetan gai berri bat zabalduko dut orain, ea norbaitek azaltzen didan nola zuzendu daitekeen hau.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

AKET

Gaur nik grabatuko dut, etb3n etsi zeozer esaten dizut.

AKET

Aupa, grabatuta baina, itzaltzeko beti programazioa ikusten dut eta beti hogei minutu beranduago jartzendut  itzaltzeko, atzo ikusterakoan bi kontzertu heman zuten, bat lasaia edo, eta bigarren heavya, bigarrena osoa ez nuen grabatu, guztira iragarkia gabe uste dut 94 minutu grabatu nituen.

jonnydbz

#9
Interesatzen zaidana Motorsex 3kotearena da, eskerrik asko AKET.

edit: lasaia eman bazuen ETB-3ko soinu teknikariengatik izango zen, ze gitarra apenas entzuten zen, eta baxuak Kuraia antzeko distortsioa dauka eta igarri ere ez. Entzuteko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

AKET, zureak azkenan desfaserik badu edo ez??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

AKET

Aupa, azkenean nahigabe kendu nuen, asteburuetan ez zaidana balio kentzen dut eta hori nahi gabe kendu nuen. zentitzen dut.