BLUE DRAGON astelehenetik aurrera etb3n

Sortzailea Taichisan, 2009ko Urriaren 03a, 01:54:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Ez dakit nork esan zuen inoiz ez zela telesail hau euskal herrira etorriko, eta badirudi autonomikoetan lehena izango dela etb3k BLUE DRAGON emititzen.

Ez dakit nolan baino badirudi Zoroak Zoroz nazkatu egin direla eta hasiko direla emititzen arratsaldeetan, lamu ostean. Ez dago ezer segururik bikoizketari buruz, normalean luk internacionaleko bikoizketak irusoinen egiten dira baaaaaino Ohianek ezer ez dit esan, astelehenari itxaron beharko.

Besterik ez, Releasea egiteko prestatuko dut dena, aio!

Ta ona emen prentsa nota:

Aipatu"Blue Dragon", astelehenetik aurrera ETB-3n
A.A. - 2009/10/02 | EITB |
Marrazki bizidun japoniar arrakastatsu telesaila estreinatuko du Euskal Telebistak 20:30ean.

Blue Dragon

Datorren astelehenean urriaren 5ean "Blue Dragon" marrazki bizidun telesaila estreinatuko da ETB-3n 20:35ean. Akzioa eta abenturak  izango dira nagusi telesailean. Irudi oso erakargarria du "Blue Dragon"ek eta pertsonai guztiz ikusgarriak.

Japonian arrakasta handia izan du  produkzio honek. Italia, Frantzia eta Alemanian ere oihartzuna izan du eta azaroan Portugalen estreinatuko dute.

XBOx 360rako 2006an sortutako izen bereko bideojokoa du oinarri telesailak. Plataforma honetan bideo jokorik salduena bilakatu zen eta arrakasta horrek animatuta telebistarako egokitzea erabaki zuten.  Animazio alorrean maisu diren bi gizon daude proiektu honen atzean: Hirnobu Sakaguchi  Final Fantasy bideojokoen egilea eta Akira Toriyama Dragon Ball-en sortzailea. Naruto eta Bleanch saioengatik ezagunak diren Pierrot estudioak arduratu dira produkzioaz.

Orain arte 102 atal egin dituzte. Datozen hilabeteetan emango dira ETBn.  Telebista estreinaldiarekin btatera "Blue Dragon"eko web ofiziala ere abian jarriko da hilabete honetan. Joko eta jarduera ezberdinez osatuko da web ataria da. Erabiltzaileak ez dira aspertuko eta "Blue Dragon"eko pertsonaiak hobe ezagutzekoa aukera izango dute.

Mendeetan zehar argiaren eta iluntasunren indarrak borrokan etengabe dabiltzan fantasiazko unibertsoan, Shu gazte oldartsua aspertuta bizi da inoiz ezer gertatzen ez den herri batean.

Zaldunen maisu bihurtzea da bere ametsa. Zaldunok herrira iristen direnenean  ezezagunei erasoka hasiko da. Baina zaldunekin topatu beharrean Zola izeneko emakume borrokalari batekin borroka egingo du. Itzaletako emakume hau Shuren izkutuko indarraz jabetuko da eta bere aldeko bihurtuko du.

Zola Itzaletako kide bila dabil, Nen? errege maltzurrari aurre egiteko, erregeak mundua menderatu nahi baitu. Zola eta Shuk fantasiaz, abenturaz eta umorez betetako  bidaiari ekingo dio.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Badirudi orain dela 2 aste idatzitakoa egia zela, mision tokyo oso fidagarria dela argi dago. Ea nola dagoen anime hau.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa


jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Noski, jatorrizko mangarekin inongo antzik ez daukalako. Manga Death Note-ren autore berdinak marrazten du, baina bere argumentua ez da anime honek daukana.

Anime bertsioak XBOX360-ko jokoan dauka bere jatorria. Animea joko horren argumentutik oinarritu zen xD. Horregatik da hain zaila ulertzen xD

Taichisan

#5
Bueno bueno, lehen atala ikusi dut eta hemen dator nire kritika:

Esan behar banekiela openinga zein endinga amerikarrak zirela eta esagutzen nituen aspalditik, baino euskarazko bertsioan oso abesti onak lortu dituzte, oso ondo abestuak eta emaitza honarekin.
Bikoizketaz ez dakit esan nuen ala ez baino, susmoa neukan Edertracken bikoiztu zan ala ez, batez ere Ohianek Irusoinen bikoiztuko bazen esango zidalako, eta bai, Edertrack dugu bikoizketa etxe, hona hemen bikoizketa:

Shu: Xebe Atencia(banekien edo xebe edo ebak izango zirela shu...azkenean betikoa garaile)
Jiro: Jon Goiri ( Ataru, Johonny storm)
Zola: Maribel Lejarza(Doremi, pippi kaltzaluze,...)
Pluke: Estibaliz...(gaztelaniako berbera, hau amorrua)
Nene Erregea: Felix Arkarazo(ez dakit....ez dut ikusten neneren paperean)
Eta azkenik sekundarioetan entzun diet: Teresa Eguzkiza, Eguzki Eguzkiza, Ma?u Elizondo, Xeberri, Eba Ojanguren, Eduardo Gorri?o, Iker Diaz eta Txema Regalado. Hau lehen atalean soilik.

Esan beharra dago, nahiz ta sekulako bikoizketarik ez izan, soilik Shuren ahotsa xebe izanda, aski lasai ikus daitekela, ta ez gaztelaniar bikoizketan bezela, shuren ahotsa madarikatuarengatik izorratzen bait da telesail guztia.

Ba bueno, ez dago ahin txarto ere, naiz ta nik Teresa eguzkiza jarriko nukeen Zolaren paperean, ze egingo diogu ba...

Azkenik esan formatu originala ez dela errespetatzen(16-9) amerikarrek 4/3an egin bait zuten.

P.D: Aju, bilaizkidazu mesedez Rawak divxen eta formatu normalean ahal bada mesedez, zeren nazkaturik nago soilik full HDko rawak ikustean xH264 madarikatuan ta Mkv-n. Eskerrik asko.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

#6
Nik Japonian oraindik TV-an botatzen zuteneko SAIYAMAN taldearen RAW batzuk badauzkadala uste det. Aurkitzen baditut, nahi baldin baduzu pasako dizkizut. XVID-an daude

Sayaman-ekoak ez dira oso Ripeatzaile onak, baina tira, bideo hauek behintzat kalitate dexentekoak dira (ez dira HDTV, baina tira, gaitzerdi).

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Ba oraindik ezin dudalako guztiz gozatu 1080p-ko bideoak, ze niri gero eta gehiago guztatzen zait h264 kodek hau. Orain 720p-ko resoluzioko bideoak ikusten oso gustora nabil xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Gauza da ezaidala ona iruditzen telebistan ikusi ezin den muntaia egitea, baliteke egunen baten xh264eko bertsioa egitea, ta ez dut ukatzen zihur asko azkenik raw horiek jaistea(jaisten badira, ze torrentean daude) eta bi bertsio egitea, bata kalitate estandarrean avin eta beste bat erresoluzio gorenean, ikusiko dugu...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Nik ez daukat honen rawrik, ta egia esan, aurten ez nago ia ezertarako ze izorratuta nago.

Taichisan

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Urriaren 09a, 17:00:18
Nik ez daukat honen rawrik, ta egia esan, aurten ez nago ia ezertarako ze izorratuta nago.
Bilatzeko esaten nizun ahal bazenu. Ta ze gertatzen zaizu ba?nork edo zerk izorratu dizu? edozer behar badezu esan.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Urriaren 09a, 17:37:24
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Urriaren 09a, 17:00:18
Nik ez daukat honen rawrik, ta egia esan, aurten ez nago ia ezertarako ze izorratuta nago.
Bilatzeko esaten nizun ahal bazenu. Ta ze gertatzen zaizu ba?nork edo zerk izorratu dizu? edozer behar badezu esan.
Ez, aurtengo kurtsoko egoeraz nenbilen. Ez edukitzeagatik interneta ere ez daukagu pisuan, eta unian ere kendu egin dituzte. Aurten oso deskonektatuta egongo naiz guztiaz, noizean behin Dragon Questen zerbait eta kitto.