Dragon Quest 6-en trailerra. Gaztelaniaz egina.

Sortzailea baronluigi, 2010ko Urtarrilaren 26a, 22:52:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Dragon quest 6 extended ver.mov

"aktore" espainiarrek antzeztua. Aurkakoa pentsatzen baduzue ere, TRAILER-A ofiziala da, hau da, ez da zaletuek egindako bideo kutre bat xD. Kutrea da, bai, baina telebista japoniarretan botatzen duten iragarkia xD.

Aju

Zer dela-eta eman diote aktore espainiarrekin? :blink Japoniarrak direnarekin, neska horiek famatu egingo dira han, ez daukat zalantzarik.

Joder, ea hauetako egunen batean Fly jarraitzea okurritzen zaien.

darko

Hain joko ona saltzeko hain publizitate lotsagarria (eta ez espainolez delako)? Erotu egin al gara?

Eskerrak japoniarrek berdin-berdin erosiko duten. Han Dragon Questen bideojokoak astez ateratzea legez debekatuta omen dago, bestela egun horretan eskolara edo lanera inor joaten ez zelako XD
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

baronluigi

Japoniarrentzat Espainia oso leku exotikoa da, eta hemengo gauzekin zerikusia daukan edozer gauza gustatzen zaie

Zeinek ez du oraindik entzun Bleach-eko OLA ARRANCAR abestiko remix-a, bi ijito elkarri irainka entzuten dena? xD

Bleach OST 3- Ola! Arrancar Remix!!!

Aju

Originala da? :meparto: :meparto: Ikusi nuen azkenetariko ataletan, Ulquiorra eta Yammi Lurrera iristen direnean a lo Vegeta ta Nappa, halako abesti espa?olazo bat egon zen, baina letrarik gabe. Iparra galdu zuen serieak. Ezidazu esan hura dela XD

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Urtarrilaren 26a, 23:58:08
Originala da? :meparto: :meparto: Ikusi nuen azkenetariko ataletan, Ulquiorra eta Yammi Lurrera iristen direnean a lo Vegeta ta Nappa, halako abesti espa?olazo bat egon zen, baina letrarik gabe. Iparra galdu zuen serieak. Ezidazu esan hura dela XD

Baina, serieari buruz atera zuten hirugarren diskaren azkenengo abestia da. Bleach-en autoreari Espainia ikaragarri gustatzen zaio, hemengo kultura (andaluziarra, badakizu, topiko bezala zabaldua dagoena) batez ere. Eta egon zaitez ziur berak badakiela bi ijitoek diotena zer den xD :meparto:

jonnydbz

Iragarkia egiteko aktore onenak hartu dituztela nabari da... :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa


Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Dezepzionatu egin nauzu, Taichisan XD.

Eta euskaraz zer?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

Parodia hauxe ikusten duzuenez guidoia beste batekin egin dut ta bera Jaendarra da izatez, euskaraz egiteko beste gauzaren bat egin beharko nuke ,dena den inork ideiarik badauko euskaraz gidoitxoren bat egiteko esan diezadala eh? oso dibertigarria da eta txorrada hauek egiteaXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2010ko Urtarrilaren 31a, 15:28:26
Parodia hauxe ikusten duzuenez guidoia beste batekin egin dut ta bera Jaendarra da izatez, euskaraz egiteko beste gauzaren bat egin beharko nuke ,dena den inork ideiarik badauko euskaraz gidoitxoren bat egiteko esan diezadala eh? oso dibertigarria da eta txorrada hauek egiteaXD

Bideoko narratzailearen ahoskera Informal-eko GIL KONG-en bideoetatik atera duzu,ezta? xD

Joer, ez naiz konturatu narratzailea zu zinenik. Ez zaizu euskal ahoskera nabaritzen gazteleraz hitzegiterakoan. Niri aldiz bai xD