DBZ Gaiden filmaren remakea

Sortzailea jonnydbz, 2010ko Abuztuaren 20a, 21:00:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Dragoi Bola arrakasta izaten ari dela ematen du: OVA berria, irudi errealeko filma, DB Kai... Orain gaidenaren remake bat egin behar dutela ematen du:

http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=7009
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Tamalez, badirudi OVA hori jokuan zehar jartzen dutela eta ez disko baten aparte....Dena den espero dugu norbaitek HD formatuan ripeatzea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Tamalgarriena  zera da, seguraski OVA hori guri ingelesez eta erdarazko azpitituluekin etorriko zaigula jokoan.

Aju

#3
Joko hori Animelliuren zegoen DVD formatuan jaisteko, eta foruan bertan azaltzen ziren bideo guztiak lortzeko konbinaketa guztiak, 2 izan ezik (ezin ziren gai konbinaketa ateratzeko). Askotan gaiztoek irabazten zuten :meparto: Nik uste dut oraingoan bai aterako dutela Blurayn edo. Dirua dirua da :silba:

EDIT: Beti izan dut esperantza saiyei historiari buruzko serie bat egiteko. Ea hainbeste mugimendurekin baten batek ikusten badu Dragoi Bolari buruz errepikapenetan erori gabe zerbait ateratzeko modu bakarra dela.

Taichisan

Aju, gauza ez da salmentan aterako dutela, baizik eta DB RAGNING BLAST 2 jokoarekin baizik, eta ez STREET FIGHTER 4 an gertatzen zan bezela, edizio berezian animazio filmea zekarrela Blue Rayan aparte , baizik eta Ova hau jokuaren bideoa dela, etra moduan ateratzeko zihurasko, ta ez Blue Ray aparte baten nahiko genukeen bezela.

Baronluigi, hemen etorriko zaiguna zera izango da zihurasko: Ingeles ta Japoniar bikoizketekin, aspaldi DB eta Narutoren jokuak Dualean datozela. Hori bai, Gaztelaniazko azpitituluak egongo dira, hori seguru dago.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2010ko Abuztuaren 21a, 13:45:51
Aju, gauza ez da salmentan aterako dutela, baizik eta DB RAGNING BLAST 2 jokoarekin baizik, eta ez STREET FIGHTER 4 an gertatzen zan bezela, edizio berezian animazio filmea zekarrela Blue Rayan aparte , baizik eta Ova hau jokuaren bideoa dela, etra moduan ateratzeko zihurasko, ta ez Blue Ray aparte baten nahiko genukeen bezela.
Ya ya, irakurri dut, baina ziur nago denborarekin aterako dutela handik edo hemendik (aurrekoa ere, kostata baina atera zen), eta txarrenean ere baten batek bideoak jokoaren ISOtik aterako ditu.