Manga/ Anime "trivial"-a

Sortzailea danbo, 2010ko Azaroaren 30a, 16:29:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

Dibertigarria eta entretenigarria den joko bat proposatzen dut , anime/mangei buruzko TRIVIAL bat.
Honela funtzionatuko luke: galdera bat egingo da, erantzuna bidali, eta galdera egin duenak erantzun zuzena dela badio, erantzuna bidali duenak hurrengo galdera egiteko eskubidea du.
arau batzuk ipintzea ondo legoke nire ustez:

1.-Galdera bat 4 egunetan erantzuna izan ez bada, galderaren autoreak hau aldatzeko 2 egun izango ditu, hala ez bada, edozein kidek beste bat galdetzeko eskubidea du.
2.-Galdera bat erantzuna izan bada eta autoreak ez badu 2 egunetan erantzuten (zuzena edo okerra dela), edozein kide galdera berri bat egiteko eskubidea du.
3.-Autoreak zuzena dela erantzun, eta hurrengo galdera proposatu beharko lukeen kideak 2 egunetan idazten ez badu, edozein kide galdera berri bat idazteko libre da.
4.-Galdera,nahi den anime/mangari buruz izan daiteke, baino zeini buruz hitz egiten ari garen ipini beharko da, ebidenteegia bada ezik, adib. "Nor da luffy-k Arabastan aukitzen duen etsaia'. Eztaere, egiten dugun galdera honakoaren antzekoa bada: ''Zein mangatan agertzen dira Sanji eta Zoro pertsonaiak??''
5.-Erantzun bakarra kide bakoitzeko, berriro ere erantzun daiteke galderaren autoreak "pista"-ren bat emanez gero.


Hasteko askatasunarekin sentitzen naizenez, One Piece-ri buruzko galdera batekin hasiko naiz.

-Zein motatako lokala da Crocodilek duena?



(OHARRA: ondoren datozen mezuak joko honi berari dagozkien eta beste hari batetik hartuak daudenak dira, joko hau beste hari batean hasi zen, eta jokoarentzako hari propio bat proposatu zenez hona hemen "manga/anime triviala")
Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 19:57:13
Ideia ona iruditzen zait. Horra nire erantzuna:

Laku baten azpian dagoen soto bat da. Euri Baseko kasinoaren sotoan.

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 20:24:49
PRIMERAN!!! (ez dakit nik hain deskribapen garbia emango nukeenik.. jeje)

Badakizu, orain zuri dagokizu galdetzea!!

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 20:32:01
Hona One Piece-ren animeari buruzko galdera bat:

Nola agurtzen dute elkar jendeak Skypiea-n?


beraz, azken galdera, hau da, "NOLA AGURTZEN DUTE ELKAR GENDEAK SKYPIEA-N?"

datoztela erantzunak!! :)

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Saiakera ona, baina erantzuna okerra da.

Erantzun zuzena hauxe da:
Postura honetan jartzen dira (egin klik esteka honetan) http://onepiece.wikia.com/wiki/File:McKinley.png eta "zilborra" esaten dute.

danbo

mmm.. bitxia benetan :D

beraz, erantzunaren berri dugunez, zer deritzozu galdera berri bat egiteari nitrome8?

egoninobi

Ongi hona beste galdera bat:

Zein da Wapol erregeak bere uharteari jarri zion izena?

jonnydbz

Drum?

PD: hau ez bada erantzuna, nahikoa da ezetz esatearekin, besteek erantzuteko aukera izan dezaten.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Zorionak!!! Erantzuna zuzena da!!!

Orain zuri dagokizu galdera egitea.

PD: Euskaraz Danbor Uhartea esaten da, baina ingelesez Drum Island.

jonnydbz

Ondo da, zuen baimenarekin One Piece alde batera utziko dut eta Ghost in the Shell-i buruzko galdera egingo dut.

Istorio hau etorkizuneko gizarte bat irudikatzen du, bertan normala da "ziber-garunak" edo gorputz-adar zibernetikoak izatea. 9. sekzioko taldean badago bat ez duela gorputz-adar hauetakorik, hau da, gorputz osoa naturala dauka garuna izan ezik. Zen da pestsona honen izena?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Motoko Kusanagi

Nire txanda. Nire galdera Slayers-i buruzkoa izango da xD. Zein zen Rezo apaiz gorriaren itxumenaren arrazoia?

jonnydbz

#9
Sentitzen dut baronluigi, baina ez duzu asmatu. Ez dut gorputz osoa artifiziala duenarengatik galdetzen, kontrakoa baizik.

PD: irakurri arauak, orain ezin duzu berriz erantzun nik pista bat eman arte XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi


jonnydbz

Galdera oso zaila jarri dut ala?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Pista jarriko dut, horrela baronluigik berrik erantzun dezake :meparto:

Esan daiteke arma automatikoak ez dituela maite.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Baronluigi noiz idatziko zain egon naiz zubi bukaerararte, eta ez da hemendik pasa, beraz, beste galdera bat jarriko dut.

Aurreko galderaren erantzuna: Togusa.

Hurrengo galdera, jokua hiltzat hartua izan baino lehen. Dragoi Bolan, Son Goku eta Yagi elkar ezagutzen direnean, zenbat izarreko bola darama Yagik lepotik zintzilik?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi