Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Beno. Ikusiko dugu zertan geratzen den dena. Gure web orriek propagandarik ez edukitzea alde dugula uste dut.

Bestalde, web orria eguneratu dut:

Alex eta Alexis: bi atal,
Martin Mistery: bi atal
Scooby-Doo-ren Misterioak: atal 1
Super Maltzurren Liga: Azkeneko atala eta beste bat berrituta. Seriea osatuta. Honek poza ematen du!!

jonnydbz

#121
Niri zerrenda hori horrela iritsi zitzaidan:



Taringak duela hile batzuk arazoak izan zituen linkengatik, baina ezerezean gelditu zela uste dut eta berriz ere estekak onartzen dituzte.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Foroan 100 pertsona baino gehiago konektatuta agertzen diren egunean, orduan hasiko gara larritzen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Godelet

Agian ez da txarra izango B plana sortzea edota honetaz eztabaidatu.
Nola ikusten dozue? Interesgarria izango da B PLANA haria irekitzea?  :haser:
G o d e l e t

Aju

Aipamenaren egilea: Godelet  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 10:52:17
Agian ez da txarra izango B plana sortzea edota honetaz eztabaidatu.
Nola ikusten dozue? Interesgarria izango da B PLANA haria irekitzea?  :haser:
Asteburuan foroko nabigazioa erregistratuentzako mugatuko dugu. Ikusiko dugu hori eginda zer gertatzen den.

zumarra

Duela hilabete batzuk, Zymic.com zerbitzariak (Ingalaterrakoa) nire web orria suspenditu zuen eta ohar bat agertzen zen ikusi nahi izanez gero: "Web orri honek zerbitzuko arauak hautsi ditu eta ezin da ikusi" edo holako zerbait. Bisitari batek ohartu zidan e-mail baten bidez. "Chat" bat daukate jarrita haiekin harremanetan jartzeko eta halaxe egin nuen. 2 urte neramatzan zerbitzari honetan, primerako zerbitzua ematen baitute eta suspensioaren zergatia galdetu nien. Haiek galdeketa egin zidaten:

.- Zein da web orriaren helburua?

Euskera zabaltzea (umeen artean, nire kasuan) ahalik eta material gehien eskura jarrita.

.- Zer dela eta hainbeste Megauploadeko lotura?

Jendeak materiala Megauploadera igo eta lotura niri bidaltzen dit, nik web orrian jartzeko.
Ez dago ez propagandarik ez eta banner-ik ere. Lan altruista da.

......

Denbora pixka bat ixilik egon zen "chat"-a (deliberatzen edo) eta azkenean berriz martxan jartzea erabaki zuten, baldin eta etorkizunean arazorik ez ba zegoen...

Ez dakit nolabaiteko salaketarik izan zen edo haiek, bere kabuz, rebisatzea erabaki zuten... ez dakit.

Eta gaur arte. Ez da arazo gehiago izan eta zerbitzua lehen bezain ona da. Teorian Espainiako gobernuak ezin du kanpoko zerbitzarietan dauden web orriak itxi baina, esaten dutenez, bai haiek ikustea mugatu (oraindik ez dakit nola). Ikusiko dugu.

baronluigi

Zumarra, beti ere mila esker. Gauza bat, oraintxe konturatu naiz, ETB BEREBIZIKO ESPIOIEN BIGARREN DENBORALDIA emititzen hari dela (oraintxe bertan bigarren denb.ko 4 garren atala ematen hari dira).

Zuotako norbait ari al da grabatzen?

PD: Espainiako gobernuak espa

Aju

Berdin dio web orrietarako atzipena kentzen badute, astebetegarrenean 1000 forma atera dituzte hori saltatzeko. Zelaiari hormak jartzea da.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 14:44:23
Berdin dio web orrietarako atzipena kentzen badute, astebetegarrenean 1000 forma atera dituzte hori saltatzeko. Zelaiari hormak jartzea da.

Hemen erabili nahi duten metodoa david bravo ederki azaltzen du

http://www.revistagq.com/articulos/como-funcionara-la-ley-sinde-preguntas-frecuentes/16199

Nik hala ere neurearekin jarraituko dut.

zumarra

Baronluigi: Berebiziko Espioiak grabatzen ari naiz. Egun hauetan, web orrian agertzen ez diren lau bota dute:
2x02, 2x03, 2x04, 2x26. Jartzeko dauzkat.

zumarra

Kaixo: Gaur gauean (ostiraletik-larunbatera) lagun bati NBA grabatu behar diot Cuatro-n eta ordutegi berdinean Alex eta Alexis, Maroons eta Cloud Trotters botako dute Etb3-n.

Norbaitek posible al du grabatu Etb3 04:00-tik 06:00-ak arte?

Eskerrik asko.

Taichisan

Gaur soilik da? ni egin dezaket orduan TDTak grabaketa zapuzten ez badit noski...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Bai, gaur bakarrik. NBA astean behin bakarrik botatzen dute. Behar bada, hurrengo asteetan? Segun eta Etb-ren programazioa edo nire lagunaren gehiago ikusteko gogoa...

Eskerrik asko Taichisan.


Taichisan

Ongi ba, programatuta TDTa, orain jaungoikoari otoitz egin diezaiogun arazorik gabe grabatzeko!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Halaxe da bai. Baina ez larritu ordutegia aldatzen badute; hala bada harrapatuko ditugu aurrerago...

Hala ere, pentsatzen hasia nago Etb-koek foro hau irakurtzen dutela eta horren arabera aldatzen dituztela ordutegiak, zuek ez? Bakoitzak bere armak erabiltzen ditu...