Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Norbaitek ba al daki zer gertatu den foruan zegoen Zumarraren marrazki bizidunen txokoarekin?

Leku guztietan begiratu dut eta ez dut aurkitu.

Norbaitek badaki esan mesedez. Eskerrik asko.

Aju

Ez dakit egia esan, baina gogoratu foroa abenduaren 28ko egoeran kargatu zela.

Taichisan

Ajuk ezan bezala Abenduak 28tik aurrerako postak ez ziren salbatu tamalez. Bihar edo etzi hasiko naiz nik ireki nituenak zabaltzen berriz, Zumarraren txokoa ta Conan detektibearena.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi


jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi


Aju


egoninobi

Zumarrak osatutako artxiboetan DLC kontenedorea ipini du.

Norbaitek ba al daki nola irekitzen den artxibo mota hori???

Deskargatu dut baina ez dit irekitzen uzten.

MikelEiza

Kaixo Nitrome8, DLC horiek jDownloader aplikazioarekin irekitzen dira. Hemen jaitsi dezakezu.

DLC fitxategi horietan serie osoaren estekak dituzu, horrela ez zara banaka gehitzen ibili behar.

egoninobi

Eskerrik asko informazioagatik Zumarra eta MikelEiza.

A ze lana egiten ari zaren Zumarra! Zorionak eta zorte on!!!

zumarra

Kaixo:

Egun batzuk desagertuta egonda gero, ongi etorriak berriz!!

marrazkiak.99k.org web orria eguneratuta dago.

Eskuminak

zumarra

Kaixo:

Super Heroien Legioa grabatzen hasi nintzen eta orain ikusten dut, larunbatean 1x13 atala bota eta gero, igandean X-Taldea Eboluzioa hasiko direla botatzen; baina Super Heroien Legioak badu ba 2 denboraldia:

http://en.wikipedia.org/wiki/Legion_of_Super_Heroes_%28TV_series%29#List_of_episodes

Ba al dakizue bigarren denboraldi hau euskaratua dagoen edota noizbait bota duten, berriz egunen batean botako dutelakoan seriea osatu ahal izateko?

Eskerrik asko

egoninobi

Zuk esan duzun bezala, Zumarra, Super Heroien Legioak badu 2. denboraldia baina uste dut euskerara ez dagoela bikoiztuta.

PD: A ze emotikono aparta :goku:

egoninobi

Zumarrak, Maskararen "Maskara handia, Maskara txikia" atala (ingelesez: little big mask) 2. denboraldian jarri du. Baina leku askotan begiratu dut eta atal hori 3. denboraldian agertzen da.

Horretaz aparte 3. denboraldian beste atal bat gehiago agertzen da zumarrak jarri ez duena: "Have Mask, Will Travel".

Wikipedian adibidez hauxe jartzen du: http://en.wikipedia.org/wiki/The_Mask:_The_Animated_Series#Season_three

Oker banago ezadazue, eskerrik asko.

Taichisan

Tamalez Super Heroien Legioa ta X-Taldea Eboluzioko 2.denboraldiak ondino ez dira euskaratu, ta gainera X-Taldea Eboluzioa soilik 4 denboraldi ditu 13 atalekoak bakoitzak. Katalunian emititzen dituztenean zihurrenik euskaraz ekarriko dituztela baino itxaron beharko dugu...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!