Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Ba, oraintxe begiratu dut eta gazteleraz nahiko txukun jarri dute. Zati batzuk, ordea (filemanager adibidez) ingelesez daude baina, tira, oso ondo ulertzen da. Probak egingo ditut.

Dena sakabanatzearen alde  :threat:

baronluigi

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Abuztuaren 18a, 14:24:51
Benetan oso nekagarria da berriz dena igo beharra eta azkenean berriz emule edo honelako zeretan materiala banatzea litzake onena baino gauza da ezin dugula 24 orduz 365 egun urtean ordenagailua piztuta eukitzea soilik horretarako eta hor dator putada galanta. Dena den pixkat moskeatzen nau oso nola egon daiteken "xator"en bat gure artean, bai hemen edo zure webgunean, eta salatzen egotea, ez dakit egia esan zein den bere helburua baino euskarari traba egitea bada, aluzinatu egingo litzaidake. Garbiena da dena den Zumarraren atzetik norbait dagoela zirikatzeko asmoz, hoberena "linksave" jartzea litzake zure linkei seguruago egon daitezen, ez dakit...

Gaur egungo konputagailuetan argi indar gehien xurgatzen edo konsumitzen duen aparatua pantaila bera da. Itxalita edukita ez da hainbeste argi indar gastatzen. Hala ere, gurea bezalako komunitate txikian Deskarga zuzena P2P zerbitzuak erabiltzea baino erabilgarriagoa iruditzen zait.´

Salaketak askotan inongo arrazoirik gabe ezartzen dira, are gehiago, Mediafireen kasuan doako eta inongo copyright ik ez duten fitxeroak (7zip adibidez) Warner brosek egindako kexengatik ezabatuak izan dira. Bai, ongi irakurri dezue. Warner Bross. ¿Eta zer erlazioa eduki dezakete 7zip bezalako programa batek eta Warner Bross bezalako zinema empresa batek? Ezertxo ere ez, baina Warner Bross ek adibidez onartu du copyrightarengatik egiten dituzten salaketen helburu diren fitxero askori zer diren erreparatu gaben egiten dietele salaketa. Bai bai, erderaz esaten den bezalaxe, "A lo loco". Eta Mediafirek erreporteak enpresa batek bidaliak direnean inongo dudarik gabe fitxeroak ezabatu egiten ditu, legearen barruan egonda ere.

Hauxe da egoera hortaz.

zumarra

Kontu honi buruz, lehenago esan nuena (Hirukiak harian) berriro gogora ekarriko dut.

Oraintxe bertan, oraindik 45 serie ditut igotzeko; guztira 2000 artxibo inguru. Hau egiten dudan 3. aldia da eta nekatuta nago.

Deskarga zuzena marabilla bat da, inondik inora ere. Nire kasuan, 7 urteetan primeran ibili dena. Eta nik gogoa daukat behingoz ordenagailua itzalita edukitzeko (pantaila askotan egoten da itzalita). Dena igota dagoenean, mantenimendu lana ezinbestekoa da, noski: artxibo batzuk borratu direla eta, edo serie bat edo beste... baina, nire kasuan bezala, borrado masiboak gertatzen bazaizkit ezin dut aurrera segi. Horregatik nioen hau izango dela guzti hau igotzen dudan 3. eta azken aldia. Jende gehiagok bere burua eskeini bazuen, tira..., baina gauzak horrela egonda, ez dit merezi.

Ea suerte daukagun eta azken seguritate neurriokin materialak irauten duen.

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abuztuaren 18a, 21:57:00

Egin daiteken beste gauza bat, gure artean diru kopuru zehatz bat hilero bilduz, nik nire lagun batekin elkarbanatzen dudan bezalako OVN zerbitzari bat alokatzea da. Zerbitzari hau 24 orduz martxan egoten da, eta Windows en "konexion a escritorio remoto" erabilgarriaren bidez konektatzen da bertara. Beste edozein konputagailuk bezala funtzionatzen du (normalean windows dakarte aurretik ezarrita) eta konexio oso azkarrak izan ohi dituzte.

Nire lagunak Nintendo DS, PS3 eta XBOX360ko jokoei buruzko web orrietara joko horiek igotzeko (deskarga zuzenen kasuan) eta 24 orduz torrent bidez jokoak seedetzeko erabiltzen du OVN hori. Horrela ez dauka ez bere disko gogorra fitxeroz beteta eduki beharrik ezta ordenagailua 24 orduz piztuta eduki beharrik ere.

burrundaie

#319
Sistema hori ez diat ondo ezagutzen, horregatik, nire ezjakinean galdera batzuk zetozkidak burura: 1. Sistema honekin edonork zekak artxiboak jaisteko aukerarik? 2. Honekin salaketa aukerarik ba al da? 3. Derrigor windows behar al da? Linuxerako ez al du balio? 4. Zer alde dago preium bat ordaintzearekin? Barka hainbeste galdera, baina lehen esan bezala ezezagun samar egiten zaidak kontu hau.

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 18a, 22:53:05
Sistema hori ez diat ondo ezagutzen, horregatik, nire ezjakinean galdera batzuk zetozkidak burura: 1. Sistema honekin edonork zekak artxiboak jaisteko aukerarik? 2. Honekin salaketa aukerarik ba al da? 3. Derrigor windows behar al da? Linuxerako ez al du balio? 4. Zer alde dago preium bat ordaintzearekin? Barka hainbeste galdera, baina lehen esan bezala ezezagun samar egiten zaidak kontu hau.

Ez didazu ondo ulertu. Sistema honen bitartez 24 orduz martxan dagoen interneteko abiadura handiko konexioadun zerbitzari bat kudeatu genezake. Zerbitzari hori gure etxeko ordenagailu bat bezalakoa da. 24 orduz martxan dagoenez, fitxeroak bertatik Torrent bitartez etengabe elkarbanatu genitzazke, salaketen edota Deskarga zuzenek dituzten arazoez gehiago kezkatu behar izanik gabe.

burrundaie

#321
Ados, Guk geuk kudeatutako zerbitzari azkarra. Orain argi gelditu duk. Oso interesgarria, Baronluigi. Eskerrik asko!!! :baibai:

Taichisan

Ba nik ere prest nago diru bilketa egiteko eta horrelako serbitzaria erosteko guztion artean eta gure material guztia betirako igota edukitzea!! orain, gauza da, zenbateko limitea legoke eta zenbateko kostua litzake? zeren den dena serbitzari horretara igotzeak sekulako buruauste galera sortuko liguke eta oso onuragarria litzake geure komunitaterako. Gainera Torrent bidez jaistearena oso ideia ona iruditzen zait oso, asko gustaten jat modu hori eta naiz ta diruz oso puteatuta ibili prest nago sakrifizioa egitea guztion onurarako!

"LINK SAVE" berez, beste kamuflatzeko sistema da, ez dakit zein den webgunea zeazki, baino zuk artxiboa igota dagoenean, link hori webgune horretan sartzen duzu eta automatikoki "salbu" egongo litzake kako tartean ,noski.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Abuztuaren 19a, 17:02:28
Ba nik ere prest nago diru bilketa egiteko eta horrelako serbitzaria erosteko guztion artean eta gure material guztia betirako igota edukitzea!! orain, gauza da, zenbateko limitea legoke eta zenbateko kostua litzake? zeren den dena serbitzari horretara igotzeak sekulako buruauste galera sortuko liguke eta oso onuragarria litzake geure komunitaterako. Gainera Torrent bidez jaistearena oso ideia ona iruditzen zait oso, asko gustaten jat modu hori eta naiz ta diruz oso puteatuta ibili prest nago sakrifizioa egitea guztion onurarako!

"LINK SAVE" berez, beste kamuflatzeko sistema da, ez dakit zein den webgunea zeazki, baino zuk artxiboa igota dagoenean, link hori webgune horretan sartzen duzu eta automatikoki "salbu" egongo litzake kako tartean ,noski.

Zerbitzari bakoitzaren kostua dituen internet konexioa eta biltegiratzen espazioaren arabera kalkulatzen da. Orain daukadanak 1TBteko biltegiratze espazioa dauka adibidez. Ez dakit berak hileko zenbat ordaintzen duen (web orrien iragarkien bitartez irabazitako irabaziekin ordaintzen du kostua), galdetu egin beharko diot.

zumarra

Nahiz eta ni izan nitzen aurrenekoa zerbitzari bat ordaintzeko aukera aipatu zuena, geroago, hobeto pentsatuta, ez nago konbentzituta.

Iruditzen zait nahikoa lan egiten dugula hemen gabiltzanok jadanik (orduak ordenagailuan, grabaketak egiten, disko gogorrak erosten, etab.) gainera oraindik gehiago ordaindu behar izateko.

Zerbitzari bat ordaintzeko beste alde txar bat zen dena kontu bakar batean edukitzeak eduki zezakeen arriskua. Salaketa edo zerbitzariaren edozein gorabeherarekin dena pikutara joango zen.

Nire aldetik, nahiago dut lehenago aipatu izan dudana: hainbat lagunen artean (8-10 lagun, hobeto 20 edo gehiago, noski) serien ardura banatu. Bakoitzak 8-12 serie hartu (bat luzea: 100-200 atal, beste bat ertaina: 50-100 atal, eta beste guztiak txikiak: 26 atal) eta hainbat zerbitzarietan sakabanatu. Guztira 130 serie inguru dira / 12 lagun = 11 serie bakoitzak / 6 zerbitzari (2shared, 4shared, mediafire, file-upload, sendspace, uploadcore - adibidez) = 2 serie kontu bakoitzean. Zerbitzari bakoitzean bi kontu irekiz gero, kontu bakoitzean serie bakar bat egongo litzateke.

Printzipioz nik oraingoan dena igoko dut, baina ondo egongo litzateke, ados dauden-zaudetenok deskargatzen aritzea gerorako. Eta nik igotakoa mantentzen bada, bertan utzi. Borratzen bada, plana martxan jarri.

Niri nahikoa gauza ximplea iruditzen zait; kontu bakarra nahikoa jende egotea honetan parte hartzeko prest.

burrundaie

Niregatik arazorik ez. Kontua izango huke, noski, nork zein serie hartzen duen alfer lanik ez egiteko. Nik, adibidez, Hirukiena jasota zeukat, hori bakarrik. Lehengo eta behin ikusi zenbat lagun egongo ginatekeen prest, eta gero gure artean antolatu. Niri, printzipioz berdin zaidak zein serie jaitsi baina nahitaez banaketa bat egon beharko dik!

zumarra

Nahikoa lagun agertzen bada, antolaketa nire kontu.

Godelet

Kaixo lagunok (bizirik nago)
Oporraldi honetan jokoz kanpo nago (jarraitzen dut). Baina bueltatuko ez, eh!  :shock:
Dena den, abentura berrian konta zazue nirekin!   :wow:
G o d e l e t

burrundaie

Kezkatuta gatxeudeken non sartu ote hintzen! Azkenean bizi direnak azaldu egiten dituk! Ongi etorr berriz ere etxera, motel :osopozik:

zumarra

2 egun daramatzat etb3 (eta etb2, Canal vasco) -ko programazioa ikusi ahal izan gabe. Zuek?