Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Oso aktualizazio ona eta lasai, berriz ahinbeste beremititzen dute eta ez duzula ia ezer galduko^^.
Ondo segi Zumarra!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Beno, oraindik hemen nago eta egongo naiz. Saiatuko naiz osatu gabeko serieak osatzen baina serie berri batekin hasteak nahikoa lan ematen du atal guztiak harrapatzeko eta hori da, denbora batean, egin ezingo dudana.

Eskerrik asko,

Irakurriko gara.

egoninobi

Pena da.  :triste:
Hala ere dagoeneko serie asko daude grabaturik eta jende gehiago dago euskal encodings-en serieak grabatzen.  :keinu:

Taichisan

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2011ko Martxoaren 21a, 21:06:58
Pena da.  :triste:
Hala ere dagoeneko serie asko daude grabaturik eta jende gehiago dago euskal encodings-en serieak grabatzen.  :keinu:
Gustatuko litzaidake hori egia izatea, zeren badirudi hemen soilik Zumarra ta biok gaudela grabaketekin jo ta suXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo:

Atal berriak daude:

Bi pelikula + Vickie Bikingoa berrituta (batzuk ezin zuten ikusi)

Super Heroien Legioa: 2 denboraldi osoa eta, horrela, seriea osaturik

Zer berri, Scooby-Doo? seriearen 2x14 atala berrituta eta serie osoa berrantolatuta. Orain arte tv.com-eko zerrenda nuen baina orain wiki-rena dut eta gauzak argitu dira. Denbora guztian lehenengo 2 denboraldiak ari dira botatzen eta 3. falta da.

Isidoro eta Gadget Inspektorearen atal batzuk

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Eskuminak,

zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratua:

Endikari esker, Pelikula berri batzuk eta Lola eta Virgina serie berria.

Baita Gadget Inspektorea eta Isidororen atal batzuk.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo segi

zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratuta dago.

Gadget Inspektorea eta Isidoro-ren azken atalak jarrita daude. Bukatu da seriea eta berriz emititzen hasi dira. Ea bigarren buelta honetan falta diren atalak lortzen ditudan.

Bestalde, Endika izeneko kolaboratzaileak gauza berriak igotzen segitzen du: hainbat pelikula eta Pottokiak serie berria.

Ondo izan,

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html


zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratuta dago.

Pelikula bat, atal batzuk zuzenduta eta Endikak igotako serie berri bat: Dinodunak

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Eskuminak

jonnydbz

Ostras, Dinodunak txikitan gustoko nituen, begirada bat botako diot XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo:

Ez dakit nondik ari den Endika serieak ateratzen baina berri bat dugu: Ziegak eta Herensugeak

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo segi

Taichisan

Edikak dituen guztiak ere baditut nik DVDan, oso lan ona benetan, baino gauzatxio bat, esaiozu endikari, Nany MCphee eta big bang.a filmeko audioa oso kaxkar entzuten dela, ia berriz kalitate hobeago baten ripeatu ahal dezake.
Eskerrik asko bioi^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Beno, esan diot Endikari Nany McPhee-rena... Hala ere, zuk ba al daukazu Dinodunak-en 10. eta 14., Ziegak eta Herensugeak 03., eta Lola eta Virginiaren 25.??. Serie hauek osatzarren...

Aju

Besteak ez dakit, baina Ziegak eta Herensugeaken 3.a ez dago. Ez dakit bere egunean ETBn eman zuten ala ez, baina gaur egun audio hori galduta dago, horren proba da DVDtan ere ez zetorrela. Ez da lehen aldia gertatzen dela, Arturo Erregearen audio bat ere faltan baitzegoen, eta hori bideo-zinten edizioa (audioak handik aterata daude) 1.993koa dela.

Taichisan

Ke ba Zumarra, sentitzen dut, nik aspaldi grabatu nituen falta ziren Ziega eta Erensugeko azkenengo atalak (5.bat uste dut). Ajuk esaten duenez, DVDetan ez zuten 3.ataleko euskarazko audioa sartu.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo:

Gauza gutxi oraingoan: Shin Chan-en bi pelikula grabatu nituen. Bere aldetik, Endikak, Shin Chan-en beste asko dituela esan dit. Partikularki ez zait gustatzen baina gustuko dituenak aukera izango du laister.

Galactik Football ere berandu xamar hasi nintzen grabatzen eta gutxi ditut.

Eta Ziegak eta Herensugeak 1x03 eta Dinodunak 10, hemen aipatu zen bezala, bakarrik gazteleraz daude. Hala ere jarri egin ditut seriea gustuko duenak ahalik eta atal gehienak ikusi ahal izateko.

Gero arte