DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]

Sortzailea danbo, 2011ko Otsailaren 22a, 13:59:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

DOUBT




SINOPSIA

Doubt, "Rabbit Doubt" deituriko mugikorreko videojoko baten inguruan bira egiten duen istorio bat da. Jokalariak, kolonia bateko untxiak dira, eta haietako bat, ausaz aukeraturikoa, untxiz mozorroturik dagoen otso infiltratu bat izango da. Txanda bakoitzean, untxiek otsoa nor den aurkitu behar dute, honek txanda bakoitzean bat jaten duen bitartean. Otsoa nor den aurkitzen duenak irabazten du, baino otsoak jokalari guztiak jaten baldin baditu, honek irabaziko luke.

5 pertsona, 4 jokalari eta jokalaria ez den bat, arratsaldea elkar pasatzeko batu dira. Egunean zehar, talde hau bahitua izango da, eta psikiatriko abandonatu batean esnatzen dira, non bostgarren jokalaria ezagutzen duten, bilerara joaterik izan ez duena, eta jokalarietako bat gurutziltzatua aurkitzen dute. Honen ondorioz ohartzen dira "Rabbit Doubt"-era jokatzen ari direla baino bizitza errelean. Bizi-irauteko, otsoa hil beharko dute.

Yoshiki Tonogairen komiki bikaina, "SAW" filme ilunak gustuko dituztenek gustuko izango dutena, orain euskaraz.


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Doubt (ダウト Dauto?), Rabbit Doubt (ラビット·ダウト Rabitto Dauto?) bezala ere ezaguna.
Produkzio Urtea: Shōnen Gangan aldizkarian argitaratua 2007 eta 2009 bitartean
Liburukiak: 4, guztira 20 kapitulu direlarik
Egoera: Guztiz argitaratua
Egileak: Yoshiki Tonogai (gidoia eta marrazkiak)
Argitaletxea: Square Enix
Pertsonaiak: Yū (Yuu) Aikawa, Mitsuki Hōyama, Eiji Hoshi, Haruka Akechi, Rei Hazama, Hajime Komaba.


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Arduraduna: DANBO (Oraingoz. Bertan lan egiteko itzulpen talderen bat sortuz gero, aldatuko da)
Maiztasuna: Ahal den erritmoan
Hizkuntza: Euskara



ZUZENEKO DESKARGA


                 

Lehenengo liburukia:

   
                                                                            
                                          DOUBT-01     DOUBT-02      DOUBT-03      DOUBT-04

Bigarren liburukia:


                                                
                                      DOUBT-05      DOUBT-06





ON-LINE IRAKURTZEKO



                                                                       
                                               DOUBT#1    DOUBT#2    DOUBT#3    DOUBT#4


                                                 
                                          DOUBT#5    DOUBT#6

Aju

Mmmm, laburpenak itxura oso ona dauka. Asteburuan emango diot aukera  :baibai:

danbo

Bigarren kapitulua astebururako egiten saiatuko naiz...



(norbaitek gustuko badu eta bertan lan egin nahiko balu, abisatu, "itzulpen talde" bat sortu genezake  :dortoka: ).

Taichisan

Oso lan ona, baino tamalez nik ez dut batere gustoko goreaXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

danbo

Bigarren kapitulua igota!!!
on egin!

Aju

Beno, oraintxe irakurri ditut 2 kapituluak eta momentuz gustatu zait. Ikusi dudanez 20 ataleko manga da eta aspaldi bukatu zen, beraz manga osorik izateko probabilitate handiak dauzkagu.

Eskaneo garbiak dira, eta itzulpena orokorrean ona da nahiz eta gauza batzuk zuzentzeko dauden (ortografi falta gutxi batzuk eta esaldi luzeetako loturak), baina lan ona dela esan behar dut. Oso ondo legoke euskara guztiz menperatzen duen norbait agertzea testuak zuzentzeko, lana bikaina izateko.

danbo

#6
Hirugarren atala iritsi da!



Aju

3.a ere irakurrita. Interesgarri dago  :baibai: :baibai:

jonnydbz

Nik orain ez daukat astirik irakurtzeko, baina irakurriko dut, ziur!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

danbo

Sentitzen dut, baina egun hauetan zehar DOUBT proiektua mantsoago daramat beste proiektu bat batera egiten hasi baitnaiz (Darker than black animea euskaraz azpititulatzen).
Doubt-en laugarren kapitulua itxaroten ari zareten guztioi: laaaaasai, astebukaera honetarako egiten saiatuko naiz  :pozik: (badakit ez dela aurreko astean hartu nuen erritmoa, baino hobe mantso eta ondo, azkar eta gaizki baino... ez?? )

Taichisan

Zergatik ez dau eukiko Foru honek Gustoko dut botoia Facebook bezela?XDD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

danbo

jajaja
baliteke jartzeko aukera egotea, nor da administratzailea?  :evil:

Aju

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2011ko Martxoaren 07a, 13:01:13
jajaja
baliteke jartzeko aukera egotea, nor da administratzailea?  :evil:
Ni adminetako bat naiz, baina ideiarik ere ez nola jar daitekeen (eta ideiarik ere ez nola doan facebooka, 15 minututan nekatu egin ninduen eta ez naiz gehiago sartu)  :zzz:

danbo

jajaj
bai, facebook-a askotan aspergarria izan daiteke XD

Printzipioz, Taichisan-ek aipatu duena, hari bakoitza "bozkatzeko" aukera da..
jartzeko aukera al dago?

danbo

LAUGARREN kapitulua igota!!
Honekin, lehenengo liburukia osatuta dago.