FRINGE: MUGAKO ZIENTZIA - Fringe (2008-2013) [480p] [ 2 /43]

Sortzailea Taichisan, 2011ko Martxoaren 14a, 16:24:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan


Telesailaren Ezaugarriak:
Herrialdea: AEB
Generoa: Zi-Fi / Thrillerra / Drama
Denboraldiak: 5 denboralditan 100 atal : (20+23+22+22+13).  Lehen biak euskeratuak (20+23 atal
Zuzendariak: J.J. Abrams (sortzailea), Alex Kurtzman (sortzailea), Roberto Orci (sortzailea), Joe Chappelle, Brad Anderson,...
Gidoia: J.J. Abrams, Alex Kurtzman, Roberto Orci, Jeff Pinkner, J.H. Wyman, Akiva Goldsman, Josh Singer, David H. Goodman, David Wilcox...
Argazkia: Tom Yatsko, David Moxness, Fred Murphy, Gregory Middleton, Michael Slovis
Musika: Michael Giacchino, Chris Tilton
Aktoreak: Anna Torv, Joshua Jackson, John Noble, Lance Reddick, Blair Brown, Jasika Nicole, Kirk Acevedo, Seth Gabel, Leonard Nimoy,...
Ekoizpena: Bad Robot, FB2 Films, Warner Bros. Television, Fringe Element Films, FOX
Sinopsia: Olivia Dunham FBIko agentea eta haren nagusi Broyles agentea fenomeno ulertezinak argitzeaz arduratzen dira. Bishop doktorearen (dirudiena baino gehiago dakien zientzialari despistatua) eta haren seme Peterren laguntza izango dute ikerketetan.
Nota Filmaffinityn: 7,4
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fringe


1. Igoeraren ezaugarriak:    ERORITA 
Iraupena: 50 min ataleko; 14 atal lehen denboraldikoak + 1-17 bigarrenekoak; guztiz 31 atal
Pisua: 350 MB inguru ataleko
Formatoa: mp4  640x384
Esteka (MEGA)

2. Igoeraren  ezaugarriak:
Iraupena: 50 min ataleko; 1. denboraldiko 6 ta 7. atalak
Pisua: 350 MB inguru ataleko
Formatoa: mp4  718x574
6. atala
7.atala
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Azkenik eta esan bezela, FRINGE telesailaren lehen denboraldia guztiz igota.
Dena den ez dut ikusten interes askorik daukanik, zeren oso deskarga gutxi izan dira lehen ataletik aurrerakoak eta hori egia esango dizuet, ez zait batere gustatzen, zeren ikusten dut askok asko eskatu baino gero ez dutela gogorik edo jaisteko edo geroago ikusteko, eta lagunok, telesail hau euskaratua egotea zorte ikaragarria da, aprobetxa ezazue! :giveup:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

kutxipoo

Eskerrik asko!!! Jaisten jada!
Telesaila euskeraz, a ze gogoa ikusteko.

Arsenicum

Seriea ikustekotan ibili naz... ta Euskeraz osorik igon dozula ikusi dot Taichisan.

Eskerrikasko.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Azkenik, FRINGE lehen denboraldia berrigota. Egia esan oso ondo litzake telesail honen BR rip bat egitea, inork aurkitzen baditu 25 ftps-tan asko eskertuko nioke zeren oso telesail ona da.
Laster 2 denboraldia;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Bigarren denboraldiko 14 atal listo! Espero dut laster berriz osatuta edukitzea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

#7
Aspalditik jaitsita neukan serie hau, baina orainarte ez dut ikusi. Benetan serie bikaina da.

Ikusten nenbilen bitartean atal batzuk txarto izendatuta eta ordenatuta zeudela ikusi nuen. Guztiak ordenatu eta berrigon egin ditut megara. 6 eta 7. atala falta dira. Oraintxe bigarren denboraldia errebisatzen nabil, ea atalak ondo dauden.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

#8
Bigarren denboraldia errebisatuta. Denak ondo ordenaturik zeuden, eta 23 atalak ditut. Baina linkak erorita daudenez, bihar igotzen hasiko naiz.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

xbartola

  Aupa, lagunok! Filmak jaisten nahikoa lan eta serieei erreparatu ere ez diet egin izan. Tartetxoa hartu nuen baina, haiei bistazoa emateko eta sorpresa polita hartu dut honekin, bai horixe!!!
  Dena dela, serie honek 5 denboraldi dituela ikusi dut Interneten. Eman al dituzte edo ematen ari al dira gainontzeko hirurak?
  A! Milesker orain arte igotakoengatik!!! Biba zuek!!!
Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Taichisan

Aupa Xbartola, gustokoa da gustoko izatea.
Tamalez, ta EITBren pasotismoa dela ta, soilik bi denboraldi hauek euskaratu ziren (HEROIAK bezalaxe), ta ez dut uste gehiago bikoizteko nahia dutenik behintzat. Dena den Galizian ta Katalunian osorik bikoiztu zela uste dut, baita ETB2n 4 denboraldi emititu (ezorduetan noski).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Nik osorik ikusi berri dut seriea.
Lehen 2 denboraldiak euskeraz ta beste hirurak tamalez, erderaz.

Serie oso ona eta gomendagarria.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Fabrizzio

Kaix denoi,

6. ta 7. ataleko link-a desagertu egin dira. Norbaitek ipini dezake berriro?
Milesker,
Fabrizzio


arrakala

#13
Bi denboraldiak berrigota eta fitxa eguneratua  :pcan:

Artadi